Lurrunpean, Agustin Zubikarai I TOBA, KAPI eta IZAR (Kafetetxearen egal baten, TOBA eta KAPI. Beste egalean, bakarrik, IZAR.) TOBA: Ez zara aspertu? KAPI: Ez. Nun ementxe baiño obeto? TOBA: Illebete erbestean egin, egun birako etorri, ta kafetetxean baiño obeto ez zagoze iñun. KAPI: Munduko barri geiegi dakigulako. TOBA: Zuen emazteak ez. Zuena or dago: etxea ta kafetetxea, edo kafetetxea ta etxea. Beti aterpean, nai ta eguzki galdatan ondartzetarako edo ibilteko giro obea egon. KAPI: Itxasoetan oitu gara, bare nai ekaitzetan gure «puentean» egoten. TOBA: Egia esan, ni itxastar batekin ezkondu nitzan aita itxastarra zalako. Ta zaarraguak be bai. KAPI: Endaz. TOBA: Ori. Baiña ilusiñoirik ez dot indartu. KAPI: Ez ukatu. Zure ilusiñoia bete zendun, itxastar batekin ezkontzea besterik ez zalako. TOBA: Ezkontzea da bat eta bizitzea bestea. KAPI: Orretarako ilusiño bi artu bear zenduzan. Eta itxastarren artean obeto aukeratu, lenengo era ta aukereakin konpondu barik. TOBA: Bai gaur beste jakin ba neu. KAPI: Itxastarren esaera da, ariñegi dabillenak, kaieko ormak jo ta muturra apurtuta gelditzen dala. Ta dirudianez, legorrean be ori gertatzen da. TOBA: Ezkontzetan bai. KAPI: Orra. Zuk esan ezkero, ala izango da. Amen. TOBA: (Tarteka tarteka Izar'eri begira igarriko da, ta misterioz.) Ez begiratu, baiña egalean dagon emakumea, zuri begira dabil tarterik tarte. KAPI: Arrain gaiztoen bat al da? TOBA: Itxuretan. KAPI: Orrela dala, niri ez. Ba dakie nik apaixurik botaten ez dakidala. TOBA: Ikusi bear. KAPI: Ez dautsedela, beintzat. TOBA: Esaera bat izan lei. Arraiña txartaka dabillenean be bai? KAPI: Ori be? TOBA: Ezin lei ezer esan? KAPI: Ondo pentsatuta. TOBA: Berezkorik ez? Ba! KAPI: Lagaten daustazuz bost minutu, bakarrik, etxera natorrenetan? TOBA: Barriro zuri begira dago. KAPI: Beste bein minduten ba nazu, kiñu egingo dautsat. TOBA: Kiñu bakoitzeko nik jakingo neuke zer egin. KAPI: Ez nekien adardun andrea artu nebanik. (Disimuluz beste aldera begira.) Oi! Izar da. Agurtzera nua. TOBA: Zein Izar? Ta agurtzera? KAPI: Zegaitik ez? TOBA: Bera lez andrea naiz ni be. KAPI: Zegaitik diñozu? TOBA: Ainbeste ezaguera ba dozu, bera be etorri lei biok agurtuten. KAPI: Itxasotako kapitanak, galoiak eukiarren, ez gara silloietan gelditzen iñoren agurrak artzen. TOBA: Geldi oraingoz. KAPI: Zer dala ta? TOBA: Txori kuma bat jausi da. KAPI: Nun? TOBA: Ez begiratu. Peli pilotoa sartu da sarean. KAPI: Nire pilotoa? TOBA: Alkarren barri jakingo dozue. Bestela lotsatuko zan, egaletara obeto begiratu. KAPI: Barru zital eta txarreko zarie andrak..., itz garratz eta gordiñago bat ez esateagaitik. Ustelak! Sagar ustelak! Gaiñea itxuratsu ta miña ustel! Lurrunpean, Agustin Zubikarai |