Aingira kumak, A. Zubikarai V IRUDIA MANU, KELE eta PAUL PAUL: Esan dabe noiz ittoko ibilli dala. MANU: Olako arin ittoten dalakuan? KELE: Ezetz? Aitona be itto zan ba. MANU: Itxasuan. Ta igarian ez ekialako. PAUL: Ba ekian. MANU: Zeñek esan dau? PAUL: Amumari itanduko dautsagu gero. MANU: Neuk dakit ez ekiala. KELE: Dana dakizula pentsatu! MANU: Zuk baiño geiago bai beintzat. KELE: Zuk? PAUL: Saustan ba dakizu nun dagon? KELE: Saustan? Kirten! Saturran! MANU: Ene! Saustan eta Saturran bat diralakoan? KELE: Zu etzara Saustan'en iñoiz izan. MANU: Ezta zeu be Sankeolimon. KELE: Ara txis egiten dabenak bakarriak eruaten dituelako. Ez da egia? MANU: Irri egitearren esaten dozu ori. KELE: Tres mayuskularik egiten be eztakizu zuk. MANU: Ez da maixuak be. KELE: Jakin ez? PAUL: Maixuak jakin ez? MANU: Zelan egiten da ba? KELE: Asiera ta buztena biribil-biribil eginda. MANU: Ori be sinistu, txo? PAUL: Ta Malaga ba dakizu nun dagon? MANU: Jakin ez? Itxas ertzean. Barra egalean. PAUL: Nungo barran? MANU: Ondarruko barran. KELE: Mozolo! Malaga mapan dago. PAUL: Zereko papan. Eztakizu andrak eguzkia artzen nun egoten diran, barran? Aingira kumak, A. Zubikarai |