Aingira kumak, A. Zubikarai IV IRUDIA URRE, MANU, KELE eta PAUL (KELE eta PAUL agertzen dira, jantzi batsuk dakarrezala.) KELE: Politak dira, ez, amuma? PAUL: Erregalo emon dauskuez, erregalo. URRE: Zeñek? KELE: Eztakizu? Doate dendariak. Eztakizu bere errekaduak egiten ibilten nazala? PAUL: Erregalo, amuma, benetan, erregalo. URRE: Ta? KELE: Ikusi dau Bego negarrez etorten. PAUL: Balio dabe, ezta? MANU: Esaten juango ziñen zuek, kontaten. KELE: Gu esaten? MANU: Ez dautzuet igarri? Ez? Atzaparra mixkaten nagolakuan? PAUL: Gu esaten? Ez. Ez da ala, Kele? Berak ez dausku emon ba? KELE: Ondo ba daukaz arrotuta ibilliko da. Danok baño dotoreago. PAUL: Andereñuak, maistriak pentsatuko dau aberastu egin gareala etxian. URRE: (Jantziak ikusiaz.) Ia... ia... Jaungoiko maitia! Oneik neska gangarrok lotsatuta laga bear gaitue, lotsatuta... KELE: Ta ba dakizu? Arek esan dau zuri ez kontateko, baña... PAUL: Ez esateko esan dau. MANU: Zer? KELE: Molla gañetik uretara jausi dala. URRE: E? KELE: Bai, amuma, ez esan kontatu dautzudanik, e? (URRE neskaen gelara juaten da.) Aingira kumak, A. Zubikarai |