|
Markesaren alaba, Etxaide'tar Jon BEDERATZIGARREN JARDUNALDIA AGATA bakarrik (Oiala jasotzean lengo iruditegi berbera ager bedi, baiñan, illunik. Bazter batean exerita bego AGATA, burua beso tartean kokatuta, burukizun astun eta mingotsaz ito learrik. JOXE MIGEL galdu ezkero eztu atseden pakerik. Gorputza sukar izugarri baten mende dauka buruan darabilzkin pentsammentu latzak bertsolariaren boz ezkutu batek agertuko ditu Iturrino'ren ahapaldiok kantari bastidore artetik.) Markes baten alaba interesatua, mariñeruarekin enamoratua, dieskubritu gaberik bere sekretua, amoriyua zeukan barrena sartua. *** Zer esaten didazu Agata'k itz ori tentatzen aizerala trazak ba-dirudi, etzait zure gradurik tokatutzen neri, ez buriarikan egin mar iñeruari. Iduki dezakezu ongi sinistua aspaldian nengola zutzaz gustatua, etzaitut nik utziko desanparatua, ala egiten dizut gaur juramentua. AGATA: (Bat batean zutiturik eta eskuak burura eramanaz, zoratuta lez oju egin beza.) Aski, Jauna, aski...! (AGATA'k zoratubear ontan diraun artean agertokian noraezean ibilki bertsolariak beste ahapaldi au kanta besa.) Gaba pasatu eta urrengo goizian entierrua zuen bigarren klasian, markesaren alaba guzien atzian, zer pena izango zen aren biotzian! (Bertsolariak kantari bukatu ordukoxe, AGATA zerraldo erortzen da. Oiala azkarki jatxi bedi.) AZKENA Donosti'n, Azaroak 17, 1956 ETXAIDE'TAR JON Markesaren alaba, Etxaide'tar Jon |