|
Markesaren alaba, Etxaide'tar Jon BIGARREN JARDUNALDIA LENGUAK eta MUTIKOAK (Erriko mutil koskor aldra bat sar bedi, ojuka. ta karraxika itxaso aldetik (antzezlekuaren ezker aldetik). Murumendi'ko kaxkotik daboz kaleruak (kala-txalopak) gaiñean dirala iragarriz.) MUTIKOAK: Bela txalopa aundiak! Bela txalopa aundiak! ANDREAK: (Aztoratuta.) Ageri al-dituk? Nun dira? Urruti ala urrian? MUTIKOAK: Santabata'ko parian dira onezkero, guk Murumendi'ko kaxkotik aruntxaxeago sormatu ditugu-ta. JOXEPA: Bertan dira baiña! INAXI: goazen, goazen, ongi-etorria egitera! LUIXA: Segi, segi, norbait daukazuenok, baiñan, laister ahaztuko zaitute tabernako arduaren truk. Gizonak! A zer aparejuak! Baiñan, nik ere joan egin bearko, ia mutil zaharren batek kasorik egiten didan... (Bijuaz emakumeak itxasoruntz eta mutikoak legorreruntz berriz ere ojuka ta zarataka.) MUTIKOAK: Bela txalopa aundiak! Bela txalopa aundiak! (Suntsi bitez.) Markesaren alaba, Etxaide'tar Jon |