|
Markesaren alaba, Etxaide'tar Jon AMARGARREN JARDUNALDIA Lengoak eta AGATA AGATA: (Bere gordelekutik atereaz.) Zagoz pixkabat osaba, zurekin itz egin nai nuke-ta. PERU JAUNA: Emengo aldi, Agata? AGATA: Arrantzalien etorrera ikusten izan naiz... Ba-dakizu, etxekoak ez dute nai kalean bakarrik ibili nadin, arrantzaleakin laguntasunik ez egitearren eta orretxegatik itzulian etorri naiz. PERU JAUNA: Gezurra dirudi! Nun billatuko duzu emen baiño lagun oberik? jende auen biotz xalotasun eta ontasunik nekez arkituko duzu gure jauregitan. AGATA: Ni ere uste orretakoxia naiz, osaba. KELEO: Pello, zure illobarekin egon artean, Atxukale'raiño igoko naiz. Ba-dakizu, Mutriku'ko arrantzale zaharren atsegin tokia uraxe dela. Mintza zaitezte trankil, andixek itxaso zabalari begira eztitan egongo bainaiz. PERU JAUNA: Ongi da Keleo... Aizu, ta ahaztu baiño len, gaurko aparia Kalamaxenian dugu. KELEO: Benetan? Etxekoandreak eztakit zer esango dun baiña... PERU JAUNA: Santa Kruz bezperan ez al-dizu ezezkorik esango! KELEO: Esan ez, baiña... Bekoki xamurra jarriko zaio. Itxasotik etorri ta lenengo egunean! (Bijoa.) Markesaren alaba, Etxaide'tar Jon |