Mugaldeko herrian eginikako tobera, Gabriel Aresti
Egan, 3/6-1961

 

MUGALDEKO HERRIAN EGINIKAKO TOBERA

 

Gabriel Aresti

 

 

Bi zatitan konpondurikako komedia

 

1961 TORIBIO ALZAGA TEATRO-SARIA

 

Bizkaiko Ahorro Kaxak
Euskaltzaindiari lagunduaz sortu duen
zortzi milla pezetako saria.

 

 

 

Euskal itxurako herri bateko plazan. Aurreneko zatian, ezkerrean eliza ikusiko da, eta haren kanpandorrea, eta eskuman pelota tokia. Erdian etxe zahar batzuk, bat arkitetura onekoa, atariaren gainean noblezi ezkutu bat duena. Mugalde da herria, Mugarte deritzan erre-sumako azkena; hura igaranez gero, Mugandi hasten da. Azkeneko zatian, erdiko etxe noblea, girlandaz eta galardoaz horniturik agertuko da, udaberriko arratsalde bero eta argi bat izanik Erreboluxio tribunale bat bilduko baita zuleria batean, herrian gertatu ziren egintza batzuk judikatzera.

 

OFIZIOEN IZENAK

1.º: Atabalaria. 2.º: Mandataria. 3.º: Kapitaina. 4.°: Apaiz jauna. 5.º: Eskola maisu jauna. 6º: Mediku jauna. 7.º: Alkatea. 8.º: Lehen hordia. 9.º: Beste hordia. 10.°: Maria Joanetegi. 11.º: Belen. Guztiz : Bederatzi gizonezko eta bi andrezko. Gainera: Herriko jentea eta soldadotzako jentea.

 

KOMEDIAREN DENPORA

Edozein.

 

Mugaldeko herrian eginikako tobera, Gabriel Aresti
Egan, 3/6-1961