Behin batean... Ju, ju, ju..
Taupada Antzerki Taldea
Behin batean... Ju, ju, ju..
Taupada Antzerki Taldea
Antzerti, 1985
Behin batean... Ju, ju, ju..
Taupada Antzerki Taldea
Antzerti, 1985
[aurkibidea]

 

III eszena

 

(herritar bat Maganderearen lekunean azaltzen da).

 

HERRITARRA: Lagundu, Magandere, lagundu.

 

(maganderea agertzen da)

 

MAGANDEREA: Zutitu zaitez, o herritar gizarajoa, eta esan iezaidazu: zer gertatzen da?

HERRITARRA: Beldurgarria izan da.

MAGANDEREA: Beldurgarria? Zer izan da beldurgarria?

HERRITARRA: Begira Akaron Zaldun Beltzak egin duena.

MAGANDEREA: Ezin dut sinetsi. Eta hau gertatzen ari zenean ni ilargiarekin hitzegiten ari nintzen. Zeruko izar guztiengatik, ez da posible. Goazen azkar (maganderea joan egiten da. Musika hasten da eta bi herritar itsuari hurbiltzen zaizkio. herritarraren nigarra farre bilakatzen da. Disfraza kentzen du eta orduan ikusten da bere nortasuna: akaron. Kutxa majikoa bereganatzen du. maganderea herrian azalduz itsuari eta bi herritarrei hurbiltzen zaie. herritarrak laguntza eskatzen diote)

AKARON: E, Magandere, non dituzu orain zure botere majikoak? Ja, ja, ja. Ni Akaron Zaldun Beltza naiz. Mugitzen diren eta geldirik dauden gauza guztien jaun eta jabe. Nire indarrak kutxa majikoaren indarrari elkarturik munduaren jabe egingo nau. Zuen jaun naiz eta betirako nire menpean egongo zarete, ...denok! (akaron joan egiten da eta maganderea ere bai)

 

(2 herritarrek itsuaren gorpua eramaten dute. Eszenario hutsik eta argirik gabe gelditzen da)