Behin batean... Ju, ju, ju..
Taupada Antzerki Taldea
Behin batean... Ju, ju, ju..
Taupada Antzerki Taldea
Antzerti, 1985
Behin batean... Ju, ju, ju..
Taupada Antzerki Taldea
Antzerti, 1985
[aurkibidea]

 

II eszena

 

            (Musikarekin batera eszenategi guztiko argiak pizten dira. Herriko dekoratua dago eta 2 pertsonaia figura estatikoan: eskale bat eta zapi saltzaile bat. Mugimendua hartzen dute eta herriko azoka hasten da. Beste pertsonai batzuk azaltzen dira: emakumeak, ardozalea, itsua. Musika aldaketaz akaron zaldun beltza agertzen da. Eszenategira iristen denean itsua bakarrik gelditu da).

 

ITSUA: Nor dabil hor? Itsua naiz. Zer dira zarata horiek? Lagundu... arren, lagun iezaidazue.

AKARON: Zer gertatzen den jakitea nahi duzu? Neuk esango dizut. Akaron Zaldun Beltza iritsi da, eta hau da eskaintzen dizuena (Ezpata sartzen dio eta itsua hilda jausten da). Ez zara gehiago itsu izango, ja, ja, ja.

 

(itsua hil ondoren barrura sartzen da.
eskalea azaldu eta itsuarengana hurbiltzen da).