Zortzi ehun ahari
Gillom Irigoien
Zortzi ehun ahari
Gillom Irigoien
Antzerti, 1984
Zortzi ehun ahari
Gillom Irigoien
Antzerti, 1984
[aurkibidea]

 

BIGARREN ZATIA

 

Exkerreko aldetik: — edantoki bat.

— izkin batean; mahain bat, bi banko.

Eskuineko aldetik dantzaldi tokia.

 

 

Lehen agerraldia

 

Ostatuan.

 

xerbitxaria, hiru mutiko edaten ari:

pettan eta gratien (Louis, Ttotte ta Kattiren lagunak) okilo (Louis ta Ttotteri amengatuko dena).

 

(Sartzen dira louis, katti ta ttotte elgarrekin jinak dantzaldirat.)

 

LOUIS: Ieup!! Hor zireztea??

PETTAN: To! Beste herrestak heldu dituk!!

 

(Ta elgarri eskuak emaiten dituzte bainan espaldan ukaldi batzu emanez, ta lepotik tinkatuz, ageri da lagun onak direla.)

 

TTOTTE: Edaten ari nunbaitik ere!!!

GRATIEN: Tant qu’on sera avec vous, on risque pas de changer... (denak irri ta besarka... aldiz okilori eskuak tinkatu, “Bonsoir” ta hortan geldi.)

PETTAN: Zer edaten duzue?

LOUIS: Arnorik ez die emaiten, segurrenik ere, tenore huntan,... nik “bebi” bat orduan.

PETTAN: Hik Ttotte?

TTOTTE: Bai, nik ere “bebi” bat.

KATTI: Nik “orangina” bat aski diat...

PETTAN: (Arrallerian). Ez duxia alkolarik edaten?

KATTI: Ez... ez... (ta irriz).

PETTAN: Untsa egun... (denak irriz...)

KATTI: Zer zozoa...

GRATIEN: (louis-ri) Ikusia duka hemengo xerbitxari berria... Putain... tu verrais.

LOUIS: Ah bon? et qu’est ce qu’elle a?...

GRATIEN: Elle est super bien moulée.

PETTAN: Puta! Si je me la chope, “bal” batian, jakizak!...

TTOTTE: Sendituko hau pasatzen... (Karkaila handiak).

 

PETTAN: Hortan egia erran duk...

LOUIS: (Arrallerian): Alta, joan den ibiakoitzeko harek ez dik holakorik erraiten ahal!

PETTAN: Oh la la! ez zakala aipa... Putain! ... un cageot... arrunt zozoa! ! (denak irriz).

 

(Ordu artio, okilo ixilik egon da, bazterretik so, bere basoa hustuz eta hustuz.. eta iduri kexu batean bezala...)

 

LOUIS: Errak bena, guk zintzurra xukatzen hasia diagu... hea... ikus dezagun xerbitxari famatu hori.

PETTAN: Ah ba, egia duk... Eeeoo (oihu handi batean). FIIUUT (ahur-huxtu polit bat...) Badea norbait?

 

(Nehor ez ageri.)

 

PETTAN: Debria sar balakio!... badea nehor ere! (eskuarekin joz).

XERBITXARIA: Ça va! ça va! pas la peine de gueuler!

PETTAN: Ouais, nous on a soif alors... tu comprends...

XERBITXARIA: Qu’est ce que je vous sers?

GRATIEN: Oh punaise nous on te connaît pas, tu viens d’arriver non? (xerbitxariaren ehoarazteko ari...)

XERBITXARIA: Pffff...

PETTAN: Eueub... Vous habitez chez vous? (denak karkailaka...)

PETTAN: Chez vos parents?

XERBITXARIA: (Kexu). Quelle bande d’emmerdeurs! J’ai autre chose a faire moi!!!

KATTI: Egia duk! utz azue trankil!

PETTAN: (Beti beretik) C’est vrai quoi! Ça fait 3/4 d’heure qu’on attend pour boire... Are! tu nous sers?...

 

(bestiak irriz karkailaka inguruan) (xerbitxaria okaztatua...)

 

PETTAN: Zer nahi duzue, deia? Ah ba!! Tu donnes, deux “bebi” et... zer nahi xinuen Katti...?

KATTI: Ba, sarri edanen diat, baniak dantzaldirat; berdin ziek ez nauzie eremanen, ordian hobe diat nihaurek joanik...

TTOTTE: Oooh! Zoin gaixtoa xiren guretako!!

GRATIEN: Arrazoin dun ba hortan...

 

(denak irriz) (Pasaia huntan, ttotte kattiren ondoan da eta elgarrekin irriten dute, hitz zonbait elgarri erranez.)

(katti badoa dantzaldirat, ta entzuten da louis oihu batean:)

 

LOUIS: Ta, heldu direa “bebi” horiek?...

 

 

Bigarren agerraldia

 

christine, monique, joelle, katti.

 

Eskuinek’aldeko argia pizten da-ta ezkerrek aldekoa itzaltzen. Dantzaldiko soinua ezagun da gibel aldean.

 

JOELLE: Tiens, voila Katti!

KATTI: Bonsoir!

 

(Pottak emaiten ditu hiruer).

 

CHRISTINE: Ça fait longtemps qu’on t’a pas vu! Qu’est ce que tu deviens?

KATTI: Boh, rien! J’ai buché toute la semaine.

CHRISTINE: Eh dis donc (joelle-i) au fait. Le mec de la semaine derniere... Ia, Patrick, il t’a téléphoné? Ça avais l’air de marcher.

JOELLE: Ah oui!! Tu parles!... qu’est ce que j’ai rigolé! il s’est payé ma mere au téléphone et en plus elle l’a confondu avec le cousin de Paris!...

KATTI: Et alors?

JOELLE: Eh bé! Il compte venir ici ce soir.

CHRISTINE: C’est chouette!! T’as la soirée assurée. En plus il danse vachement bien ce mec, non?

JOELLE: Tu nous aurais vu samedi dernier, on a dansé comme des fous!... C’est super avec lui au moins on s’emmerde pas.

CHRISTINE: Par contre moi j’ai passé la soirée avec l’équipe de “Bruno”. Ils n’ont pas bougé de la buvette. Soirée tres réussie! (grimasa eginez).

MONIQUE: Ça y est? vous en avez fini avec vos petites histoires de mecs? “oh il danse bien” (bestia eskerniatuz). Franchement ça vole pas haut!

CHRISTINE: Ouais ça va! on, sait que t’es en fac a Bordeaux!

MONIQUE: Ah, bien sur! Pfff!

CHRISTINE: Ouais, tu fais-seinblant de t’en foutre des mecs, mais t’as vu comment tu te sapes...

 

(christine ta joelle urruntzen dira, puxka bat jerk-atzerat).

 

MONIQUE: (katti-ri) T’as vu ces deux pimbeches, elles croient vouloir me faire la morale ou quoi! ! Je te jure!... t’as vu le niveau?...

KATTI: Ouais mais... tu comprends... elles ont pas eu l’occasion de sortir du coin autant que toi...

MONIQUE: Ha oui! Ce n’est vraiment pas une raison!

KATTI: D’accord! mais c’est pas comme ça que tu vas les arranger.

MONIQUE: Oh, et puis merde! J’en ai rien à foutre de ces petites prétentieuses...

KATTI: Xo! elles reviennent...

JOELLE: Pfff!! Crevant ce jerck...

CHRISTINE: Vous dansez pas vous?

KATTI: Boh! on a le temps oui, encore!!!

MONIQUE: Si on allait s’assoier plutot, y’en a marre de rester debout.

 

(Ta denak jartzea doatzi: argiak hiltzen dira eskuineko aldian, dantzaldiko musika ixiltzen da.)

 

 

Hirugarren agerraldia

 

Ostatuan.

 

okilo, gratien, pettan, louis, ttotte.

 

(Argiak pizten dira) (Gure mutikoak hor dira, basoak eskutan, serioski mozkortzen hasiak...) (...Irriz ari dira, karkailaka, animaleko mugimenduak atxikiz, leku ainitz behar baitute...) (Gure okilo lagunak ere badu bere kondua, ta harrotzen hasia...)

 

OKILO: (Hasten da kantuz)... “Il est du pays de celui qui l’a fait, celui qui l’a fait il est de mon fromage, oh la! la! vola du bon village...!”

 

(Orroaz ari da eta gaizki, undarrean, besteak ohartzen hasiak zaizko ta gratien ere hasten da kantuz.)

 

GRATIEN:

                        “Pottoka mendian, jauzika ibilki

                        Buztana airean, Salbaia iduri

                        Ezin arrapatuz, Txomin da erori

                        Pottoka nausi da, gure gizonari.”

            Hortan, Pettan, Ttotte ta Louis ere lotzen dira... ta bizpahiru botzetan segitzen.

OKILO: (Arras kexu) Vous pouvez pas chanter quelque chose que tout le monde connait? non?

LOUIS: (Kantuz hasten da segidan)

                        “Arbola gainean xoria da kantatzen

                        Kantatzen du eta bazterrak inarrosten

                        Inarrosi eta ostoa da erortzen

                        Euskal bihotza da bilaiz egoiten...”

 

(Kantua bukatu eta segitzen dute irriz ta emeki emeki ttotte ta louis bazterrean eleka hasten dira beste hiruek segitzen dutela zozokerian ta edaten...)

(Noiztenka okibo-k begi ilun batekin behatzen du louis ta ttotteri hauek diskutan segitzen dutela.)

 

LOUIS: Entzun duk ohaixtian sahetseko horrek zer atera duen? Ez ditik aise soportatzen gure kantuak.

TTOTTE: (Irriz) Ez duka ikusi bera zer kantaria den!

LOUIS: Eta gu betiko trixteak! (hau ere irriz)

TTOTTE: Aise gaitik ba begitan hartuak! (Beti irriz).

LOUIS: (Bat batean serios) Ba dakik, hemen, aski duk usaiaz kanpoko ideia bat ukaitea edo bertzeena ez bezalakoa ta berehala gaizki ikusia hiz! Alta! Ez gaituk lehenekoak bezala egoiten ahal, nahi badugu guk ere hemen bizi, beharko diagu norapait bermatu, bestela, libro gituk gu ere Pariserat edo Bordelerat joiateko. Bereziki orai, ez duk gero aiseago laborantxan plantatzea. Berehala behar duk zorren pean sartu, oroz gainetik behar dukalarik lurra erosi!!

TTOTTE: (Poxi bat uzkur bezala) Ba, ba egia duk bai...

LOUIS: Laborari gazte multxo bat biltzen gituk ba hor noiztenka, gauza horietaz elakatzeko, badakik... ikusteko, hea zerbait egiten ahal dugunez, denak juntatuz ta elgar lagunduz... beti aiseago duk bakotxa bere alde hartzeko orde, ta sobera ardura, ikusten den bezala, elgarren bekaizgoaz auzoaren zikintzen arizan gabe. Ez zauk iduri?

TTOTTE: Hobe ginikek bai elgar lagunduz hartzea. Bainan ez duk beti aise to? Gu ere, lanean biziki ontsa akomatzen gituk, elgarren artean, langileekin, bena, zer nahi duk, nagusia arrunt pitoa duk. Gaizoa, deusendako oihuka ari duk! Berak ez dik pitsik ezagutzen ta...

LOUIS: Ah bon, holakoa duk he! Ez nakian hori?

TTOTTE: Ba, jendeekin, badiakik ba untsa egiten, hau hitzeman ta hura hitzeman! “Ba berehala eginen dugu” erranez ta gero “Ttotte, debrien alfera, ez duka oraino fini hori?”. Aise hitz emaiten ditik ba gauzak. Ta gero, jendeak kontent dituk bai, bainan guk seiak eta erditarik harat, orenak ez ditiagu pagatuak... ! He bazauka hori?

LOUIS: Egia duk bai, ahal dena duk, hola ere.

TTOTTE: Ba, guk ere pentsatu gindian bai zerbait egin behar ginduela lagunekin; badakik, sei bagituk... seietarik batek edo biek mintzatu eta gogoan ginduena erran... bainan ez duk nehor ere menturatzen.

            Beti lanaren galtzeko beldurra to!

LOUIS: Bai... Bai... egia duk, bainan nik uste diat halere norbaitek deliberatu beharko duela zerbait kanbiatu nahi baduzue. Bertzela beti berdin pito geldituko zirezte, badakik...

 

(Diskuzione denbora guzian bestek segitu dute edaten ta irri egiten.)

(Azkenian okilok erraiten diote.)

 

OKILO: Qu’est-ce que vous avez toujours a discuter... ici, on vient pour faire la fête...!

TTOTTE: Beti kaka xerkatzen ari duk hori, zer du horrek...

LOUIS: Ba, bere ustez habila duk bai...

PETTAN: Errak, “slow-a duk!!! Puta joan behar diagu ba... Zauzte...

 

(pettan eta gratien doatzi.)

 

 

Laugarren agerraldia

 

Dantzaldi tokian.

 

gratien, pettan, joelle, monique, christine, katti.

 

            nexkak lerroan jarriak xoko batean. mutikoak heltzen dira.

            Lehenik urrunetik so, mutikoak ari dira hautatzen, nexkek ikusi dituzte eta ukondo ukaldika ari dira, irriz. mutikoak urrantzen dira oilarturik, bularrak hantuz.

            Galdegiten dure bakotxak berea ta bixtan dena, nexkak ezetz erraiten du. Batek segitzen du galdegiten auzokoeri gutizia handirik gabe eta hor bere gustukoa ez duen bat heldu zaio... laster, bere mutiko laguna tiratzen du besotik ta nexka gaixo haren parrean ezartzen:

            biak dantzan hasten dira harriturik.

            Gero, gure jaunfutria heldu da berriz nexka lerrora ta berriz galdegiten oraixteko gustuko nexka hura. Harrek ezetz.

            Orduan lanoki, ondoan jartzen da eta gerritik hartuz nahi luke jeikarazi dantzarako. Bainan gaizoak, hunki orduko, zarta fin bat biltzen du.

            mutikoa jeikitzen da, ta besotik harturik nexka, tiratzen du dantzara. Irabazi du...

            (Denbora guzian ez da elerik, jestuak baizik, argi ilunena eta musika: “slow” musika.)

            katti ere lerroan zagon eta hori ikus-eta jeikitzen da ta joaiten ostatura.

            Argia hiltzen da dantzaldi tokian bainan “slow” soinua ezagun da ezti eztia.

 

 

Bostgarren agerraldia

 

Ostatuan.

 

Hor dira: xerbitxaria, okilo, edaten ari ostaturri loturik (edana daike)

 

ttotte ta louis diskutan.
Anartean, jarri dira mahain batean.

katti: dantzalditik ostaturat sartzen da.

 

KATTI: Au! Ez zireztea dantzan ari zuek? Ala nahiago duzue mahain zangoekin arizan fandangotan? (Jartzen da ttotte-ren ondoan...)

TTOTTE: Ta xuk, ez duxu dantzatzen?

KATTI: Ba, hire gatik egoiten ahal nindukan ba dantzatu gabe! (Ta irriz ari dira biak..)

TTOTTE: Zer nahi duxu, gu bezalakotarik, ez duxu deus onik aterako! (Berriz irriz)

 

(louis ohartzen da, ez duela gehiago hor egoitearen beharrik.)

 

            Louis Naski, beharko diat ba nik ere, itzuli bat egin, hea zerbaiten mentura badugunez...

            Are, uzten zaituztet... segi hola hola...

 

(Begi klixka bat egin eta ttotte-ri, badoa dantzaldirat...)

 

TTOTTE: Au Katti, zerbait hartuko duxu, oraikoan!

KATTI: Bai to berdin, hik emanik zendako ez? ... Zer hartzen ahal dut. Bah! Ez dik importik, galdegizak “bebi” enetako ere...

TTOTTE: (xerbitxariari) Tu nous portes deux babys?

TTOTTE: ...ta zer dioxu gero... Badixi bulta bat ez xitutala ikusi!

KATTI: Ixtudiatzen ari nuk karraskan, etsamin ttipi batzu baditiagu heldu den astean, eskolan berean ta...

TTOTTE: Zer? Ta aintzina ateratzen xira gaur? (Arrallerian) Oraiko gazteak besteñaz.

KATTI: (Irriz) Amak ez zikan nahi, ez ! Bainan nik erran dakoat, airez kanbiatzea ere on zela. Zer nahi duk, beti ber komedia...! ... bainan, utz dezagun eskola ixtant bat,... hi? hire lanean, gustatzen hiza?

TTOTTE: Ba, ari izan behar oixu!...

KATTI: Ez dakik? egun izan nuk antxuen emaiterat lehenagoko “gure” peko oihanerat!

            Orroitzen hiz? Hiri pentsatu diat ordian nahi baduk egia jakin!

TTOTTE: Zer denbora goxoak iragan ditugun oihan hortan... “gure” oihanean; Louis ere gurekin zuxun... Zer jostetak... Zer aharra partidak ere. (Irriz ari dira biak.)

KATTI: Egia duk bai hori ere!

            Zonbat aldiz ez dut kozina egin ta gero ziek biek otto Auxtin eskarniatuz jaten ari...

TTOTTE: Bai, “alegia” jaten ari. Xuk prestatu iratze hek, entselada gisa, bazixien halako gustu bitxi bat. Agian orai, hobeki prestatzen ditutxu. (Irriz).

 

(okilo beti edaten ari da bakarrik eta horier bier so; begi ilun batekin.)

(Hor ixil gune ttipi bat bada, biek denbora hori pensatzen dute..)

 

XERBITXARIA: Voila deux babys!

TTOTTE: Zonbat zor dut?

XERBITXARIA: 16 francs.

TTOTTE: Mil esker.

TTOTTE: Orroitzen xira, gero Louis joaiten zuxun etxerat, ardiak sartu behar zituelakotz. Ta gu biak, egoiten gintuxun luzaz, iluneraino ardura.

KATTI: Bai ta zonbait hats-hantaldi ere bildurik!

TTOTTE: Beti lasterka harat eta hunarat elgarren gibeletik... iduri ta zerbaiten xerka gindabiltzala...

KATTI: Bai, bai, denbora horiek urrun dituk Ttotte. Ez gaituk gehiago hanbete elgarrekin egoiten. Hi ere, ez haiz hain ardura heldu gure etxerat!...

TTOTTE: (Serios, jenatua) Ba... badakixu... etxekoak...

KATTI: (Harritua) Etxekoak? ... Zer egiteko dute hor etxekoek?

TTOTTE: Ba, hek, beti lehenagoko ixtorietan ditutxu ta... Ez oraino ahantziak naski!

KATTI: Ah! ikusten diat ba... zer errango dukan ba...

            (Ta kexu) Zer debru!!! Besten hutsak nahiago ditie ba ikusi. Ez duk amaren falta ez giza tzar batek manera hortan utzi badu!!

            Gizonak dik ba hor ere, jokorik pollitena, nahi duena egin eta gero pfuit... goazen beste norapait...

            Aldiz, gure amak, gu biak, altxatu gitik ahal bezala... eta gainerat, jenden gaixtakeria jasan behar... (Hor katti kexu zen, ta berriz epe bat ixilik egon eta, mintzatzen da ttotte-ri, botz goxo batekin) ... ta hik Ttotte...

 

(Besotik hartuz, elgarri so dira parrez par ta argia ttipituz doa.)

(ttotte ta katti baizik ez dira ageri.)

 

KATTI: Ez zaitak inport zer dioten bestek gutaz... bainan hik Ttotte: Zer diok??

 

(Ixil gune bat bada, elgarri so beti.)

 

TTOTTE: Ba... badakixu... nik zer diotan... zer diotan xutaz...

 

 

Seigarren agerraldia

 

Ostatuan

 

(Argia pizten da bat batean.)

(Hor dira beraz ttotte, katti, okilo.

Sartzen dira orduan, pettan, gratien ta louis.)

 

PETTAN: (Sartzean) Puta!! “Slow”-a finitu duk, ta gu, ez gaituk dantzan ari zan!...

            Hobe diaguk mozkorturik ere...

 

(louis azkenik sartzen da ta...)

 

OKILO: (Lotzen da louis-ri pasatzen delarik eta pusatzen du)

            Espece de petit con!

            T’as vu! Y’a ta soeui qui joue à la pute!

 

(louis-ek ez dako deus erraiten, aldiz besteak ixilduak dira ta ttotte punpez xutitu da.)

 

OKILO: Are! On va voir maintenant si t’as autant de gueule que tout -a-l’heure. Montre si t’as des couilles au moins!

PETTAN: Emakok Louis!! Emakok pittili horri!!! Are, are, au baston! au baston!...

 

(Oihuka ari da, nahi ditu has’arazi)

 

OKILO: Pour foutre le bordel ouais, t’es fort. Are! viens dehors!

TTOTTE: (Gehiago ezin daike egon, Louis beti geldi geldia dago...) Puta! Kalitzen diat! (Ta gainerat jauziten dako, bainan louis-k geldi arazten du.)

 

(Bere aldetik gratien okilo-ri lotzen da ta kanporat pusatzen du.)

 

GRATIEN: Fous le camp dehors, si tu veux foutre la merde!

OKILO: (louis-ri) Je savais que t’avais pas de couilles! On se reverra!...

TTOTTE: (louis-ri) Bainan; zendako ez dakok paso bat eman konpreni zezan pixka bat...

LOUIS: Utzak! Ez duk bere baitarik ari hori!

TTOTTE: Kontxo! Enekin hasteko ez zian hola pasatuko...!

LOUIS: Utzi behar dik; bera errexituko duk!

            Zer nahi duk! Bestetaz ta etxen ere segurrenik, gure kontrako arrazoin txar ainitz entzuten dikeek ta gero aski edan eta behar dik bere mozkorra purgatu...

TTOTTE: Puta! halere nik ez nian hola utziko...

LOUIS: Alta, holakoetan, hobe utzirik! Badakik... guk usaia badiagu... amatik haste ta orai pentsatzen diat enetako ere... ba... ez zuen ganik ez, bixtan duk!

TTOTTE: Bah, errak uste dukala!

LOUIS: Boh, artetan hitz bat edo beste, ez duk ez...

TTOTTE: Hitzak baizik ez balire...

LOUIS: Zer derasak?

TTOTTE: Oh! Ez dakiat nola erran...

LOUIS: Errak gustian, aspaldiko lagunak gaituk, ez?

TTOTTE: Bai, bai... Bon Tant pis! Gaur afaitean aitak aipatu dik gauza izigarri bat...

LOUIS: Zer?

TTOTTE: Harantxokoa laster salgai izanen omen duk...

KATTI: Zer? Harantxokoa, gure sor-lekua?

TTOTTE: Etxekoen beldurrez ez nian deusik errango, bainan...

LOUIS: Bainan zer?

TTOTTE: Badakik,... Harantxokoa bezalako etxalde batendako, erosleak izanen dituk... eta pagatuko dutenak...

            Lauetan hogoi miliun etaraino emaiterat prest direnak badituk...

LOUIS: Zer? (blanbez jartzen da, katti harritua) 80 miliun, 12 hektarendako! ! ! (Jeikitzen da.)

            Eta nor dira ustel horiek! Errak zerbait balin badakik!!!

TTOTTE: Oh! hire bi auzo lehenak...

LOUIS: Zer? Dorrexuri eta Mendizelai hire aita? !!!

TTOTTE: Ba, ba...

LOUIS: Bainan, bainan, zer egin behar dut nik? (Orro batean, mahain gainean paso bat emanez.)

 

(Oihala hesten da.)