Txotxongillo
Txotxongillo
Txotxongillo
Txotxongillo
Antzerti, 1983

 

ESKUZORRO TXOTXONGILOREN ERAKETA

 

            Materiala:

                        — Komuneko paperaren tutuak

                        — Politenozko bola bat

                        — Plastilina

                        — Seda papera

                        — Kola

                        — Artile

                        — Zapiak

                        — Hidralux margoak.

 

            Eraketa:

            Buru bezala politenozko bola erabiltzen da. Beheko aldean zuloa egin eta komuneko paperaren tutua sartzen dugu (kola eman behar zaio).

            Bola honi sedazko paperaz, bai plastilinaz, behar diren elementuak (ahoa, begiak, sudurra...) eransten zaizkio.

            Hoien gainetik seda paperezko tirak ipintzen ditugu. Gutxi gorabehera tirazko lau edo bost geruzaz estalirik egon behar du. Tutuaren muturrean hegala ateratzen komeni da, bestela soinekoa eroriko litzaioke.

            Panpinari pertsonalitatea emateko burua margotu eta peluka, kapela eta abar erantsiko dizkiogu.