BIGARREN ATALA
Eskena gainean hitzaurreko taberna dago. pernando eta anixeto barrura sartzen dira.
PERNANDO: Ta zelan bizi da gizona alkate moduen?
ANIXETO: Amorroi, atzo nombra dostek eta!
PERNANDO: Baie ein zuz ya deziziņuek hartu ezta?
ANIXETO: Deziziņuek? Ba gutxi hartu dotez. Alguazile aukeratu dot.
PERNANDO: Ta nor da?
ANIXETO: Ba geure betiko alguazille: Alkondaraz.
PERNANDO: Ha mozkortixe?
ANIXETO: Orain ezta mozkortixe, orain pisu handiko gizona da.
PERNANDO: Ze, loditu da ala?
ANIXETO: Errespetu handiko gizona, hori da, errespetu handiko gizona da gaur egun Alkondaraz.
PERNANDO: Han! Lelau esan balekizu, ariņau agertu izango zan dan. Hamen yatozak torronteroko guardiana. (alkondaraz sartzen da ertz batetik buruko min pixka bategaz)
ALKONDARAZ: Egunon gizonak!
ANIXETO: Egunon.
PERNANDO: Halan ekarri ta halan erungo zuz.
ALKONDARAZ: (Agur militar batekin) Alkate jauna.
ANIXETO: Mesedez, beste gizonen modura trataiztazu.
ALKONDARAZ: Bai jauna... (Erreberentzi bortiz bat eginez) Pa serbirle a dios ya uste. (alkateak sustua hartu eta txapelarekin joten dio)
ANIXETO: Kaguendio la patata me as puesto a sien.
ALKONDARAZ: Ze, Pernando, zelan doa bizixe?
PERNANDO: Ba oain dela hile bete ez dakotela dirurik ta biharrik ere ez.
ALKONDARAZ: E kontxo! Ba gu baino hobeto egon bazauz, guk dirue, gutxi dogu, baina bihar bihar, bai bihar dogula.
alkondaraz eta alkatea barrez leherka hari diren artean, pernando serio plantagaz.
PERNANDO: Koņo, grazioso zauz, ta fuerte be.
ANIXETO: Bai, gogor ikusten zaitzut gaur goizien.
PERNANDO: Onek jan dau antza... ta alkondaraz, jan dozu armozue ala?
ALKONDARAZ: Bai ontxe, ontxe, Jaungoikoari graxixek!
PERNANDO: Ta zu Anixeto, jan zu goizien jatekue?
ANIXETO: Bai ba.
PERNANDO: Nimasnimenosek ein dotsu gosaltzekue ezta?
ALKONDARAZ: Nok?
ANIXETO: Ez. Udaletxeko sukaldaridxek ein djost.
PERNANDO: Ba hori diņotsut.
ALKONDARAZ: Sukaldaridxe Justo Garcia dako izena.
PERNANDO: Ba hori ba: Nimasnimenos Garcia. Zuek oin pozarren ogongo zarie ezta?
ANIXETO: Zeitzik diņozu ori berbiori be, Pernando?
PERNANDO: E! Oin eguerdikue hartzeko preokupaziņue bakarrik okin bi zuye ta! Lan horrekin zeuen gibelak oain ederto baten ogongo diez ezta?
ANIXETO: Bai, oain ondo dauz, zer ba? Ez tu merezidu ala?
PERNANDO: Ombre klaro baietz gizona, baina hurrengo urtien ni izango nai alkate ta zu amogille, ados?
ANIXETO: Ados ez, adios! Nongo trukie dakar hau morroie e! e!
PERNANDO: Elantxobe Ogoņo pasata! Eingo dogu tratue ala ez.
ANIXETO: Truke hau semetsu ustela da baina!
PERNANDO: Bai, nik bakitz zeitziko den ustela, amogilleak alferkerietan ibili beharrean lan eitzen dulako da ustela.
ALKONDARAZ: Ze pentsatzen dau hau morroiek baina, guk eztakula zereginik egun guztixen ala? Ba jakineizu Bermion kriston arazuek armaten direla.
PERNANDO: Ze arazo? Talako zoruek udaletxien lan eitzen dabela? Hori berria zarra da baina!
ANIXETO: Ba politika aldetik ere problema asko sortzen diez.
PERNANDO: E, politika aldetik? Ze independentzia emango tsagu Izarori eta Mundekarrena izango da azkenian? Koņo, ni el generalisimo ez dau hainbeste lan eitzen, total erreta ogongo zarie lanien lanigaz.
ANIXETO: Zuk eztakizu Bermiora aspaldi eztela arrain askorik heltzen?
PERNANDO: Bai, ta zer.
ANIXETO: Ta eztakizu zelan errespondidu dabien herriko elkarteak?
ALKONDARAZ: Hau jubilata dau, ez da ezertaz enteraten.
ANIXETO: Ba hau da asuntua dauena Bermion: Tostartekuetan fraternita, kofradixetan liberta ta arrainen prezizuek igualda; txo, iņok pentsa barik Bermion armata errepublikie. Ta, aproposito, hiru kofradi geidxau sortu diez.
PERNANDO: Txo! E! Holakorik! Txitxarrokumiek baino kofradi geidxau iminigo die! (alkondarazek barre) Txo, barre? E, ez barrerik ein, ondiņo etze egunetan lapak saltzien ibiltzen dien andrak pe “Nuestra dulse almeja sosiedas anonima” kofradixe ein guzango dabie!
ANIXETO: Ikusten zu, problema asko ekartzen dauz alkate izatiek, kofradixen asuntoa neure pertsonak konpondu bidau.
PERNANDO: Baie zuek por lo menos gosaldu zuie, ta eguerdikue eitzen zuyeniko, ez zuie hartuko edozer, ez zuiez jango sardiņek, jango zuiez edo anpurrek edo lebatza saltsan edo okela, okel zerra haundixek, oiloa...
ANIXETO: Ixildu zaitez. Hau dok gosie! Tripek berriz glu, glu eitzen doztie, eztiek be bixortute dakotaz gosien gosigaz.
ALKONDARAZ: Zer ba, ez zu esan len goizien yan zula ala?
ANIXETO: Bai, baina penkak yan dotez ta nik okelan gosie dakot! Okela, okela, okela!
ALKONDARAZ: Ba! Ba trankil egon, zure andrie ikusi dot eta oilo bat erosi dau, antza gaberako eitzeko afaltzeko.
PERNANDO: Ba esan andriri gaur eguerdirako eitzeko hainbeste gose bazaran. Ondo eskatzen batsazun emongo tsu.
ANIXETO: Nok? Agripinak? Ondo pentsatzen zauz! Agripina izena dakoien embriek benetan die... demoniņuen kumiek diren gaiztugaz. Ta gainera, etzara konturaten aratustitan gagozala?
PERNANDO: Ta zer hori?
ANIXETO: Nire andrie oso fededuna da, ta abadiek aratustidxetako lenengoko egunien, sermoian esan zuen nola aratustidxetan ezin dxela okelik jan pekatue dala ta eztala, eta nire andrie sinestu ta esan dost ezdotela okelik ezta, ezta... ikusiko bez! Ederra ein dost abade txotxoluek!
ALKONDARAZ: Baie alkate jauna, Jaungoikoaren berba badan, errespetatu ein beharko dogu.
ANIXETO: Jaungoikoaren berba izango da, baina nahiago dut Jesukristolez, gurutzera joan nire andrigaz eta okel barik egon baino.
ALKONDARAZ: Fijo abadiek hori baino sakrifizio geixau eitzen dauela, ta gu hamen, edozerregaz kejaten.
ANIXETO: Zu! Nire andrie ez da edozer, nire andrie bermiotarra da, nire andrie da dana!
PERNANDO: Honek dakar sastarra! Ba entzun dotenez, Frantzesenekuek hareinegun eruntsoz abadeari odolosteko batzuk senarraren zoridxonak zirela ta, ta abadiek pozarren hartu eta pozarren yan dauz atzo neure aurrien; antza ez zen izango oso pekatu haundixa, edo, (Zerura seiņalatzen) ugazabaren permisue izango zauen.
ANIXETO: Ein dauela zer? Harrapatzen badoten, hezurrek ta mamiņa banandu eingo tsatez!
ALKONDARAZ: Zu Pernando, ez zara zerura joango ze abaditaz txarto zauz berbetan.
PERNANDO: Ni zerura?? Ezta pentsa bez. Ni hiltzen naizenean inpernura gu dot juen. Zerua falangistez beteta dau ta ezin izango giņen han goien danak behar den moduan bizi.
ALKONDARAZ: Zuk bai dakozu falangen arpidxe. Bueno alkate jauna, ta zeitzik ez zu jaten arraina, ortukuek jan beharrien? Hartu kokots batzuk arrozagaz ta...
ANIXETO: Arrainek pe okela diela ta, ezin dotezela jan esaten dau. Aratustiek hasi direnetik nau egunien egunien jaten edo penkak, edo lekak edo piperrak, edo aza edo... gernikarren arpidxen antza hartukot akabuen.
PERNANDO: Dios! Hori dok sufritzea ta ez lengo kofradixen asunto ha!
ANIXETO: Ta klaro, Agripinak esaten dauana va a misa.
ALKONDARAZ: Nunka mejor ditxo!
PERNANDO: Ta mezan, abadie dakozu.
ALKONDARAZ: Baina, alkate jauna, zure etxean nok agintzen deu, zuk edo zure andriek?
PERNANDO: Alkondaraz ixo, zu orain ez zauz kondenata... digo... eskondute ta!
ALKONDARAZ: Ez baie, embrak geure goguek betetzeko dauz munduen ezta?
PERNANDO: Artez!
ANIXETO: Bai!
ALKONDARAZ: Eta gure etxietan dakoguz bizitzen geure kontura eurek euren gibelen bizixugaz dauzela ezta? (zahartxoak animeten hasten dira)
PERNANDO: Artez dau hau gizona! Ke esta uste mui bien!
ANIXETO: Bai benetan.
ALKONDARAZ: Eta guk eurek baino fuertiagoak gara ezta?
BIAK: Bai!
ALKONDARAZ: (Garrasika) Orduen nok agindu bidau geure etxietan gizonak ala embrak!?
PERNANDO: Anixeto, jun zaitzez portura kaka eitzen, Alkondaraz zu izan bi zara Bermioko alkatie, fijo Kasinoa guztiona izatie lortzen zune!
ANIXETO: Ez pasa, ez pasa.
PERNANDO: Hara, zu baino klaruau dakoz gauzak!
ANIXETO: Ni be klaru dakotez, Dios Alkondaraz, ilumine ein dostazu bidie! Ontxek esango tsat nire embrieri oilue gudotela afaltzeko, eta ez dotela entzun gure izango inongo kopleik, asike isiltzeko esango tsat.
ALKONDARAZ: Ta, kaso eingo tsu ala?
ANIXETO: Bai ba, gure etxien operak entzun behar die gaur nire esanak ezpadien betetzen!
ALKONDARAZ: Hori dok eta gizona! Gizonak izango gariez Bermioko guardianak eta ugazabak! (bixenta sartzen da algara baten eta gizon guztiak beldurrez josita alde batera ihes egiten dute halako kaxalote bat ikusita)
BIXENTA: Nonguek diez aldarrixek! Erroxapeko andrak baino geidxau errelata eitzen zuie ta!
ALKONDARAZ: (Besteen atzean ezkutatzen da) Egunon.
BIXENTA: Zertaz ogon zarie berbetan?
PERNANDO: Ze, guk? Berbetan? Bai ta... ta... zera!
BIXENTA: Ba nik zeozer bai entzun dot, hemen egon zarie mar marka.
PERNANDO: Ke ba! Hau inuxentie kantaten on da ta emoziona ein da.
ALKONDARAZ: Bai, bai... io boi de berde porque soi guardia sibil, porque nadie mea sabido comprender...
BIXENTA: Ombre! Nor izan behar eta alguazille! Ze, zelan dau palangrie?
ALKONDARAZ: Ederto baten!
ANIXETO: Nongo palangrie?
ALKONDARAZ: Mesedez, alkate jauna, ez eiztazu galdetu.
PERNANDO: (Ligatzeko asmoz) Bixen, guapa zauz...
BIXENTA: Ni guapa naielako nau beti guapa, ta orain... Zu zelan dakozu izena? (Oso leun)
PERNANDO: Gabikoetxebarria, Pernando Gabikoetxebarria, bakizu.
BIXENTA: Ta nik zelan deitzen tsut? (Leunago)
PERNANDO: Ba... Pernando, baina nai badozun deituztazu Potxolito.
BIXENTA: (Ez hain leun) Ba potxolito, nik Bixenta dakot izena, Bixenta! Bixenta naiz, eta ostabere esaten bastazun Bixen, en lugar de Bixenta, ni en lugar de Pernando deituko tsut... Nando edo... Pando edo halako izen arrao bat entzun zu! Ba ez ahaztu!
PERNANDO: Ta Txotxona mia deitzen batsuten?
BIXENTA: Ta mine enbarda eitzen batsuten, txitxiburdinkixek eitzen batsutez gibelekin, tripitxikixek urdailagaz eta todos a la olla?!
PERNANDO: Baina Bixen... ta... ez zaitzez haserratu... zapata ederrak dakozuz gaur, berrixek diez ala?
BIXENTA: Ba ez, nere amuman herentzixe da. Amumak Artxan topa zauezan hiru iturrixen albuen en mil otxosientozkuarentai...
PERNANDO: Ba nik ondo ikusten zaitzut.
BIXENTA: Bai, zuk itsukixe baino gutxiau ikusten zulako! Edo Jose Komenturen katua baino goze geidxau dakozulako izango da.
PERNANDO: Ia Txotxona mia etor zaitzez.
BIXENTA: Kendu zaitzez paretik amorrotza antzeko hori, edo ostabere botakotsut txakurre!
PERNANDO: Benga, txotxona...!
BIXENTA: Pintxo, txitxarro! (Txakur zaunkak entzuten diez kanpotik)
PERNANDO: E Pintxo, Pintxo, Pintxo: trankil, trankil egon ta itxi iņori txitxarme paketan bale?
BIXENTA: Ene! (Errespetu osoz) Egunon alkate jauna, ez dotsut errekonozidu. Egunon jaun agurgarri hori, zeozer hartu behar dau berorrek?
ANIXETO: Mesedez, Bixenta, besteak trataten dozuzan moduen trataiztazu arren.
BIXENTA: laba... zosti guzu?!
ANIXETO: Ba... ba... ba...
BIXENTA: Bakio San Juan pasata. Esan ze guzun, eztakot egun osoa zeuretzako.
PERNANDO: Amaiketakue etzen etorri gara.
BIXENTA: Zu ixi!
PERNANDO: Zeitzik?
BIXENTA: Zuk eztakozulako dirurik ta hemen ezta prestamorik eitzen.
PERNANDO: Alkatiek gonbidekost.
BIXENTA: Zuk takozu hatsa! Alkondarazen modukue zara: zorrak eukita ardaue edan bihar!
PERNANDO: Probie nai baie, probie.
ALKONDARAZ: Ta nik beti ordaintzen dot... bankulez!
BIXENTA: Ba interesak eman beharko dostazuz dana pagaten zuniko... bankulez.
PERNANDO: Probie nai baie, probie.
BIXENTA: Kopla gutxiau neri ta esan alkatiri aberatsa izaten gonbideteko.
ANIXETO: Txo, iņor konpromisuen sartu barik gero! Ze pentsatzen dau pertsoniek, Banko de Espaņa naizela ala?
BIXENTA: Ez, baie antza okin bakozu. Nok dakoz udaletxien egon behar ziren diru guxtixek?
ANIXETO: Ni bankukaz ez nai bape fidxeten. Dirua inbertidu eitzen dabie ta.
BIXENTA: Zuk pe inbertidu eingo zu, baie musekan.
ANIXETO: E, e, e...
BIXENTA: Elantxobe...
ANIXETO: Bai, Ogoņo pasata, esanstazu len.
BIXENTA: Ta lapurrak badatozen zer?
ALKONDARAZ: Bahorretarako nau ni. (El Guardaespaldasen itxurekin)
BIXENTA: Agur geu! Horretarako zauz, lapurrek dirue erun ostien txikito bat hartziko, gainera de balde.
ALKONDARAZ: Bueno itxi iņori, itxi iņori. Hauek asunto burrokratikuek diez eta gizonen artean on bi diez.
BIXENTA: Ba hau asiertua ein dogune, asunto burrokratikuek diez, ta burroen eskuetan utzi doguz.
ANIXETO: Alkondaraz, zu zeozer hartu gu zu?
ALKONDARAZ: Badakizu nik orain dela urte bat baino gehiago dela ezdotela ardorik hartzien, txarra da gorputzerako.
BIXENTA: Bai, orain ez zu ardorik hartzien, orujo edaten zu ta.
ALKONDARAZ: E! Hori da gizon bati emateko kontestasiņue?!
BIXENTA: Ez, hori ezta. Hau da: Pintxo, txitxarro! (Txakurraren zaunkak)
PERNANDO: Pintxo, ez ein kasurik, ze honen txitxarruen billa bazuez bokarta topako zu ta gosiegaz geratuko zara.
ANIXETO: Pernando, ze hartuko dogu? Ardaue?
PERNANDO: Bai klaro... (Pentsatzen dau eta) Ez, ez, ez, hemen ez! Hemen hobiau garagardo bana.
ANIXETO: Nora zatoz illetargixen aurpegixegaz! Hamaiketakue eitzeko garagardoa? Ez dozu geidxau guxango ardaue?
PERNANDO: Hemen ez.
ANIXETO: Baie zer dako hemengo ardauek ezin al izateko edan.
BIXENTA: Hori! Zer dako? (Mehatxuka)
PERNANDO: (Bajo berba egiten du) Anixeto hemen ardaue ez...
ANIXETO: Zer?
PERNANDO: Garratza dela.
ANIXETO: Ze esan zu?
PERNANDO: Eztagoela ona.
ANIXETO: Ramona? Nor da Ramona? Txo, entre tu larinjitis y mi sordera...
PERNANDO: Ardau txarra dakola.
ANIXETO: Esan altuau.
PERNANDO: Rusiako txarrixe!!! Atara ardau madarikatu hori! Bertan hilko gara baina bueno.
BIXENTA: Zeitzik hilko zara ba?
PERNANDO: Dauen goxugaz, zerurajungo gara...
BIXENTA: Ah, bueno.
PERNANDO: ...ta idxeten dauan guztixe bajatu ein bihar dauanez...
ANIXETO: Mesedez, atakoskuzu ardo laurden bat ta odolosteko bokadillo bi.
BIXENTA: Okela aratustixetan? Hori pekatu grabie da gero!
ANIXETO: Dio! Hau konspiraziņu bat da!
BIXENTA: Nai bazuyen lentejan bokadillue ekarrikotsutie.
PERNANDO: Baie...
ANIXETO: Ekau, ekau, baina arin baten...
BIXENTA: (Eskutik heldu eta min ematen dio) Gauzak mesedez eskatuten diez.
PERNANDO: Mekaguensos!
BIXENTA: (Belarritik heltzen dio besteari, eta biak zigortzen ditu aldi berean) Zer esan beharzu? Hemen hitz zantarrik ez gero!!!
ANIXETO: Mesedez... ekarri bokadilluek.
bixenta ardo bila doa nonbait.
ALKONDARAZ: E gizonok, hau andra bizarretatik eskei dakozuie.
PERNANDO: Ke ba! Dominata dakogu ta!
ALKONDARAZ: Pernando, andrak adarretatik heldu behar diez, bestela gero errespetue galtzen hasten die ta...
ANIXETO: Txo, si de normal te son asi... emini eiok adarrak horreri! Frantziko gerra irabazten du!
BIXENTA: Hemen dakozuie ardaue, laster ekarrikotez bokadilluek, kaja batzuk erun bidotez Loidxera ta ontxek nator; Alkondaraz, hartu ha kajie ta etorri zaitzez neugaz.
ALKONDARAZ: Hori da modue ala? Horrela eskatzen diez gauzak?
BIXENTA: Hartu hori kajie inmediatamentien e!
ALKONDARAZ: Baina... baina Bixenta!
BIXENTA: Bainak eta porruek Almikeko soluen!
ALKONDARAZ: Baina ni aguazile naiz ta kalien presto ogon bi nai!
BIXENTA: Bai ba, zu aguazile zara, ta... aguazile ez dau herriko jentiaren zerbitzurako? Ba ezdostazu zerbitzu hobiaurik eingo. Hartu hori ta etor hadi.
ALKONDARAZ: Bixenta! Serio plantakonai azkenien e!
BIXENTA: Pintxo... (Txakur zaunkak)
ALKONDARAZ: Banuen, banuen. (Badoa)
PERNANDO: Ene hemen geure... hau dok eta Tarsan, rei de las monas.
ANIXETO: Txo, ta bidxetatik nor dok Txita?
anixeto ardaue edaten dau.
ANIXETO: Aaaagh!
PERNANDO: Esan tsut.
bixenta sartzen da eskuan makailua ebakitzeko aiztoa daramala.
ANIXETO: Hau ardaue posuek dakoz ta ospindute dau; ez dau ko...
BIXENTA: zelan dau?!
ANIXETO: Ko... ko... ko... kojonudo, Bixenta, hau ardaue dau kojonudo, dau ko jo nu do. (Edan)
PERNANDO: Osea, ondo. (Edan) Ia, ia alkate jauna... (Topa egitera doaz) Txin txin (bixenta badoa pozik ardoaren exitoa ikusirik) Txaf txaf. (Botilara botaten dute berriz ere)
ANIXETO: Nik eztot hau edango.
PERNANDO: Ba nonok edanbiko dau, bestela, Bixen bueltan datorreniko...
ANIXETO: Benga, edan zeuk.
PERNANDO: Nongo ni! Zuk eskatu zu ta!
BIXENTA: Hemen dakozuiez bokadilluek. (Bata bestea baino askoz ere handiagoa da, gizon biak muturik denbora bat pasa arte, pernando ogibitarteko handia hartuko du eta jaten hasiko da)
ANIXETO: E! Nun dau zeure edukaziņue.
PERNANDO: Nun dagoen nor?
ANIXETO: Edukaziņue!
PERNANDO: Zer ba, maixe bedeinkatu behar dozu ala?
ANIXETO: Ez, baina biok egonda, zuk bokadilluetatik aita hartu ta niri semie utzistazu ta hori eztau ondo einye.
PERNANDO: Zer dakar, zuk ze eingo lekizu ba?
ANIXETO: Nik? Ba txikixe hartu, baina dudarik barik e, ze pentsatzen zu ba, danak zeure modukuek diela ala?
PERNANDO: Txikixe hartuko lekizu? Ba hor dakozu, hartu, jan ta pakie eman.
ANIXETO: ...kalabera haundiko gizona zara gero.
PERNANDO: E, tontuek gosez hiltzen diez ta.
ANIXETO: Nik hau ezindxot holan hartu, ardo barik, zeozer edan bikodot.
PERNANDO: Ba garagardue hartu, garagardue honeri Mungitik ekartzen tsoie, ta goxue da benetan.
ANIXETO: (Garrazika) Txo, Bixenta, non dakozu garagardue?
BIXENTA: (Kanpotik) Han taberna barruko pertza baten.
alkondarazek txize egindako pertza hartzen dute.
PERNANDO: Ze, hori da?
ANIXETO: Itxura behintzat euki badauko.
PERNANDO: Ba ekau, ze ni be egarri nai.
ANIXETO: Ene, hau bero dago ta.
PERNANDO: Baiņe goxue.
ANIXETO: Bai, goxue bada, haunek mungitarrak eitzen ez dabiena be. (alkondaraz sartzen da)
ALKONDARAZ: Uf! Banator, banator.
ANIXETO: Ta zelan zatoz?
ALKONDARAZ: Kantsata.
ANIXETO: Ze ein zu ba?
ALKONDARAZ: Hori emakume astakirtenak ia hirureun kiloko kaja bat eruen erazi dost.
PERNANDO: Ia ba, edantzak garagardo apur bat. (Agin artetik ile bat ateratzen duen artean)
ALKONDARAZ: Joe ba eskertzen da. (bixenta sartzen da)'
BIXENTA: Topa zuie garagardue?
ANIXETO: Bai Bixenta, eskerrik asko.
BIXENTA: Eh, hori pertzie nondik hartu zuie ba?
ANIXETO: Hemen erdidxen ogon da.
BIXENTA: Ze, Alkondaraz, goxoa al da kosetxa propiako garagardue?
Baltzara.