Anpurrek
Ozkar Galan
Anpurrek
Ozkar Galan
Artezblai, 2002
Anpurrek
Ozkar Galan
Artezblai, 2002
[aurkibidea]

 

 

Behin amets bat izan genuen neska mutil koskorrei: Zizgor, Kinti, Pando, Lurtsu, Intxi, Marilyn, amuma Dominga, Nanari, Pepita pulgarcita, ene Ainara nire alabatxo maitea eta Yaiza, munduko antzerki zuzendaririk gazteena; eskerrik asko guztioi, baliteke noizbait berriz ere eskena gainean elkarrekin egotea, ordura arte, ondo izan.

 

 

Pertsonaiak:

BIXENTA: Bermeoko Kafe Loidxie tabernaren jabea. Neska zaharra, nagusia, lodikote txikia eta umore oso txarra du.

PERNANDO: Mutil zaharra. Marinel jubilatua. Herri ohituretan oso jakituna eta umore finekoa

ANIXETO: Bermeoko alkatea. Gizon nagusia eta harroa.

AGRIPINA: Anixetoren emaztea. Agintari fina, aldarri egitea gustoko du eta ez da ezertaz lotsatzen.

RAMONI: Anixeto eta Agripinaren alaba. Sei zazpi urteko umea dugu.

DOMINGA: Herri guztietan dagoen atso zahar sorgina. Oso argala, sudur zorrotza eta min zorrotzagoa duen emakumea.

ALKONDARAZ: Herriko aguazila. Beti dago edo mozkortuta edo erdi mozkortuta. Bere lana gustukoa du eta beti dabil existitzen ez diren lapurren bila.

MAITANE: Herri guztietan dagoen emakume bero beroa. Mugitzen den guztia bere larrutik pasa behar du.

MARIO: Madrileko lapurra, oso umore txarrekoa.

ALEJANDRO: Beste lapurra.