Liburua: Pedro eta kapitaina
Egilea: Mario Benedetti
Euskaratzailea: Intxixu taldea
Argitaletxea: Susa
Urtea: 1986
Duela hamar, hamabost urte, gure herriko antzerki talde nagusienetakoa genuen Intxixu taldea. Nagusitasun honek berriz, ez zuen gehiegi iraun eta pixkana-pixkana ahultzen joan ziren gaur egungo egoera nahiko makalera iritsi arte. Oraingo honetan berriz, Susa argitaletxetik Mario Benedetti Hego-Amerikar antzerki idazlearen obra famatuenetakoa azaltzen digute.
Pedro eta Kapitaina obran, torturaren gaia aztertzen da. Bertan bi pertsonaiek besterik ez dute parte hartzen: alde batez Pedro preso politikua eta bestalde Poliziako kapitain bat. Pedro, izugarrizko jipoia jaso ondoren kapitainaren eskutan jartzen da. Hau, hasieran ez omen da oso biolentua eta arrazonamenduz eta modu onean ulertarazi nahi dio bere erresistentzi egoskorrak ez duela inongo logikarik, beraz informazioa lehen bait lehen eman ezkero gauzak askoz errazagoak liratekela denentzat. Joku sikologiko bikaina erabiltzen badu kapitainak, Pedrorena ez da motzagoa eta laister eztabaida interesgarri batean sarturik aurkitzen dira. Kapitainaren ahultasunak pixkanaka agertzen joango dira pertsona erabat erabilia bezala agertuz, honen jokaera askoz mugikorra eta inseguroagoa delako eta hau ez da konportamendu mahaian bakarrik, moralaren eboluzioan baizik.
Pertsonaien azterketa, elkar-hizketa guztian zehar aurkezten digu autoreak. Kapitainaren eboluzioa soka-tira latz eta delikatuan azalduz; Pedrorena berriz, askoz finkatu eta sendoagoa bezala agertzen da, itsuraz behintzat.
Ez dago aspertzerik obra Sakon eta moralista honetan. Bertan politika ez du ahaztutzen nahiz eta ideologia zehatz baten aide ez izan.