Itxasora, Augustin Zubikarai I ANGULARI TALDIA: (Zortzi edo amar leguneko taldia, angulatako oi diran bai, kutxa, argontzi edo parol eta abar eskuetan dituezala.) (Abestuten) Au gabaren ederra, izarrez jantzia; gaua bai da maitekorra zeru garbiaz. Ai au zeru eder izarrez jantzia, gaur bai giro gozo angulariak. Oe bigun epela maite beti alperrak, gau giro ta mai ederra angulariak. Nai dabenak jan eta edan betoz gugaz ur ondora, betoz angulariaz. Guazen bai, guazen ene lagunak, guazen guazen ur ertzera gure zain an dira ta angulatxoak. ABEL: (Urrunera deyez.) Txinpas...! Txinpas...! ABOTS BAT: (Barrutik.) Oraindik or? ABEL: Da? Ze barri? ABOTS BAT: (Barrutik.) Bost-sei, bost-sei... or nabil. PERU: Bost-sei diño? Izango dira amasei. ZATORRA: Orreri beintzat or dago bota lei. PIPAX: Tuntux'ek zer ete diño ba? LIRAIN: Beti lez Olazar zuloan egongo da a. PERU: Arek erantzuteko orraitio... eguna egun izango litzake. ABEL: Zegaitik ez dau erantzun biar ba? (Urrunera deyez.) Tuntux...! Tuntux...! PERU: Bai, a ze alperrik eztarria urratu. Atso guztiak laster asiko dira marmarka leyoetan ze zarata ete darabilgun. ABEL: (Deyez.) Tuntux...! Tuntux...! ABOTS BAT: (Barrutik.) Eup! ABEL: Ze bari? Asko? ABOTS BAT: (Barrutik) lxkirak eta zikiñak bai. ABEL: (Deyez.) Ta angulak? ABOTS BAT: (Barrutik.) Emen korrenta ugari. PERU: Ba nengoan ba orrek erantzun zuzenik emongo ebanik. ZATORA: Ara ez juateko beste adierazi dau ta geyago ze eskatu lei gor eta mozkor orreri? PERU: Gor edo mozkorra jo dausku ederto tontorra. PIPAX: Bai erantzun koxkorra. ABEL: Ori da ba gure lorra. LIRAIN: Barriro ere izango dogu zorra. PERU: Sarri bai sakel dollorra. PIPAX: Goizetan ez da faltako lo konkorra. LIRAIN: Entzun biar gero atsuen mor-morra. PERU: Eskerrak dogun arpei gogorra. ZATORA: (Nasai.) Kontuak kontu, erre daigun txokorra. PIPAX: Bertsolari zu ere Satorra? ZATORA: Ala dala uste derrigorra. ABEL: Tira mutillak, jardunak jardun eta bertsuak bertso obe ez dogu izango geure tokietara urreratu? ZATORA: Ori litzake biarrezkoena. PIPAX: Gaur da beintzat gaurik egokiena. LIRAIN: Izentau niretzat tokirik onena. PERU: Nok jakin zein dan ugariena? LIRAIN: Zuentzat edozein ba da aukerakoena niretzat laga epelena, gaur da ta gaurik otzena. ABEL: (LIRAIN'eri.) Ezetz izan geyena? PIPAX: Ori? Lotarako bai ariñena. PERU: Autsi ordago orreri, lenena. LIRAIN: Zeñena? PERU: Alboan dozun zirikalariena. ABEL: Asiko dogu gure ekiñik gogotsuena? PIPAX: Emen gara aldrarik kementsuena. PERU: Gaur izan lei gaurik aberatsena (Abestia) Dan, dan, dan! Parol argiz bete dira ibai-ertzak. Gau illunean ibai ertzean ta eguerdian mai buruan. Angulari, angulari, ekin gogozl Dan, dan, dan! Gure baiak laster dira zuri-ziri. Argi ondoan angulatxoak guri begira ziri-ziri. Angulari, angulari, ekin gogoz! (Astiro-astiro urrunduten dira.) Itxasora, Augustin Zubikarai |