IRUGARREN EKITALDIA
(Espetxe-gela bat. Argi-erdi)
Lenengo irudia
EAMON: Gaurko eguna joan zaigu. Bere asieratik bukatzeraņo ikusterik izan degun eguna!
MYLES: Eta beste gau illun baten asiera ikusten gaude... Ikusiko ote degu bere bukaera?
GERALD: (Goitik dagon leio burnidunari begiratuta) Bart bezelako gau degu, ortzkarbi! Kontatu al ba-genitzazke agiri diran izarrak?
PATRICK: Ziur ba-daudela gaur atzo baņo izar bi geiago. Gabero-gabero ugaritzen dijoaz...
GEORGE: Izarrak eta munduak egitez bukatu zuan Jaungoikoak.
PATRICK: Ezetz esango nuke. Egunero-egunero Irlanda'ko ortzean, zeru ateetan, izar berriak agertzen zaizkigute.
EAMON: Pantxok arrazoi du. George ziur egon bedi bi izar berri badaudela gaur. Bai enetxoak, atzo eraman zizkiguten Peter eta Erickson lagunak ortzen daude betiko atsedena dagoen tokitik guri begira.
MYLES: Gizon bikaņak gure Peter eta Erickson. Beste askok bezela gure burruka onetan jatorki jokatu zutenak gure Irlanda'ren alde.
GEORGE: Il ere ala egingo ziran, bai il! Bere gorputzak dardaririk ez zuten egingo fusilatzallen aurrean. Bere kemenak indarberrituko ziran justizizko gauzaren billa zebiltzala jakitearen indarrez. Dublin'go illerrien ormak ziurki sentitu dute gaur egunsentian iltzen dakiten irlandarren deadar aberkoia.
GERALD: Au gure bizimodua! Garratza, garratza benetan! Noiz-noiz otsegingo digute eta eraman eriotz makurrena emango diguten tokira.
GEORGE: Eriotza bera, eriotz-oso danean, ez da beldurgarri. Bizirik eta lorrean, unero-unero, biotzean eriotza eramatea, bizirik Eriotza'raņo dijoan neke-bidetik ibiltzea da beldurgarriago.
EAMON: Eriotzetan makurrena zalantz ontan bizitzea da!
MYLES: Ez dakigula gure Irlanda'tzaz ezertxo; ez dakigula ezer ez gure auziatzaz; ez eta gure andregai edo emazteatzaz. Orren gaiztoak al gera onela mundutik apartatzeko? Onela, ez ikustalditxo bat gure familikoekin, ez idazki mutur bat merezi ez ditugula?
GERALD: Zuek biok zuen emazteen eskutitzak jaso zenituztenean gure itxaropenak zerbait xuxpertu ziran, ingeles auek bigundu ote ziran edo, baņan bai zera!
GEORGE: Milla bider begiratutako karta, itzez-itz ongi ausnartutako idazkia...
PATRICK: Ori esan! Ainbeste bider irakurri dizuegu kartik, eta inbeste bider atximurtu degu esaten zigutena! Bai, memoriz ere ba-dakit: “Ene senar maitea: Baitu zinduzuten unetik oroitz eta lan gabiltz zuen alde. Gure adizkide min baten bitartez, laister gera ingeles, agintari batekin itzegitekotan. Berak dauka zuen bizitzaren giltza eta itxaropen ba-degu giltza orretaz jabetuko gerala eriotz beltzar ateak itxi al izateko: Beraz zaitezte itxaropentsu eta laister berri onak jasoko dituzutelakoan, iņoiz ez bezelako besarkada maitekorra gau eta egun zure oroitz dan emazteak. Alice.”
GEORGE: Eta ba-dakizute, anaiok, nerea ere onelatsu jarduntzen zala.Itxaropen iturri zirudian...
EAMON: Ez dituzute nolanaiko emazteak! Eriotz-bide onetan bizitz-arnasak betetzen zaituzten emazteak goragarriak dira, benetan. Mundua ere alakoxe biurri bai-da...
GEORGE: Egia esan, nere emaztearengandik ez nuen gutxiago itxaroten. Nere atsegiņa egiteagatik eder apaintzen zan; neretzat zan panpox; bere izakera, bere doaiak, bere nortasun osoa ni salbatzeagatik erabilliko zuela uste osoan izandu naiz baitu ginduzten egunetik.
GERALD: Maite zenduten elkar.
GEORGE: Bai, eta benetan. Maite nuen biotzez, eta berak maite nindun emazte osotasunez.
MYLES: Bada, onelakorik gabe emen gaude. Ez emazte ez andregai... ez ezer. Eriotz bezperetan gure poztasun bakarra, gure Irlanda'rengatik bizi eta odol ematea da.
EAMON: Egi-Egia! Ez degu poz besterik!
PATRICK: Ez da gutxi. Neronek ere poz ori bakarrik izango det eriotzara naramatenean.
GERALD: Ez orrelakorik pentsa, Patrick, Gauden egokiera txar ontan karta mutur ori jaso dezutelakoz poz bear zenuteke izan, bizitzari kantatzeko uneak bai-lirakean...
PATRICK: Itxaropen aundirik ez det, egia...
GERALD: Zure ematearengan ez ote dezu sinismenik? Ezagutu ez bazindukea... zutzaz zer pentsatu bear nuke?
PATRICK: Nere emazteagan ba det itxaropen; inglandarraz, ez. Nere emazteak bizia emango lukeala ez neregatik bakarrik baizik gure elburu aundiarengatik, ziur naiz. Zorrotza da ortan ene Alice. Traizio itza aitatu utsak dar-dar jarriko lukeala, ba-dakit. Ba-det itxaropen elburu bidetik ez dala aldenduko auxe ere (Beatzaz keņu egiņaz) Or daude baņan gure jabeak... eta oiengan ez det itxaropen ixpirik ere.
MYLES: Pesimista etzaitez izan...
PATRICK: Optimista ere ez. Zuek bezela maite det bizia. Zuek bezela ilko nintzake une ori ba-letorkit. Baņan bizinai onek ez nazala engaņatu!
EAMON: Bejondeizula, Patrick! Zure adoreak lilluratu nau! Zu bezelako asko bear lituzke gure erriak, baņan ez eriotz eta martiri illerri ormetan, baizik ortxe libre gure matxinadan sarturik eta aberriaren onerako lanean.
PATRICK: Eskarrikasko, Eamon! Eskarrikasko danori! Zuen begietan ikusten bai-det Eamon'ek esandako itzaz akord zaudetela. Eskarrikasko! Eta ene Irlanda, zorionekoa zu onelako semeak dauzkatzulako! Zoriontsua zu gure semeen odolaz garbitzen bai-zera! Ai, ene Aberri zure buruaren jabe mundu aurrean azalduko ba-ziņa!
EAMON: Errepublikanoak aurrera aterako degu gure Irlanda!
GERALD: Ene Patrick eta George lagunok! Zuek bizirik irtengo zerate! Lurperatzen gaituztenean izan gutzaz oroi eta otoi!
PATRICK: Ez det oso seguru ikusten ene buru. Ba-det barru ontan indar ezkutuko bat eriotzara naramatela esaten ditana. Ai, baņan il edo bizi Irlanda'ren alde izango naiz!
GERALD: Etorriko dira bai zuentzat eta bai Aberriarentzat gaurkoa baņo egun alaiagoak.
EAMON: Errepublikanoentzat...
MYLES: Alaiagoak norentzat? Ai! bizi al ba-gindezke alai!
EAMON: Gaurkoaren amaia, onuzkeroz laister joko dute espetxeko tronpetalariak...
GERALD: Gaurkoa... ara entzun!
(Entzun bedi tronpetalarien gau-eresia.)
EAMON: Eta biarko egunsenti eresia entzuterik han dezagula.
GEORGE: Gure penak aztutzera goazen oieratzea.
(Petateak azkatzen asi bitez, etzan al izateko.)
PATRICK: Baieta gure ezur zorrotzak zulatu ditzatela, gaurkoz benik, zorriz betetako koltxoi zarpaillok!
EAMON: Zaitezte itxaropenez, mutillok! Gabon!
(Argiak itzaliko dira gela ia-illun lagarik. Ixilunea.)
PATRICK: Gaur guretzat, Gabon! Biar Jainkoak dezala irlandarrentzat egunon!
DANOK: Alarik eriotza ba-lekarkigu ere! Gabon! (Ixilalditxoaren ondoren.)
PATRICK: Entzun al dezute?
EAMON: Zer entzun?
PATRICK: Ate otsak! Morroilloen txirriak! Burni kanketakoak! Ixo, eta adi...
EAMON: Amets okerrak, gizona! Egizu lo lasai...
PATRICK: Ez, ez dira ametsak! Gero eta bertago entzuten ditut. Iņundik, gaur ere kristau eiza ba-degu.
GERALD: Ixo! Ba-dirudi egi dala...
MYLES: Ain egi ezik! Espetxezaiņen pauso-otsak nabaitzen ditut. Onuntzalde ote datozten...
EAMON: Egia! Oi, egia! Onuntz datoz...
MYLES: Aldameneko geletan geldi ditezke, eta...
PATRICK: Eta zer? Gaur'gelditzen ba-dira, biar etorri. Egun ordu gutxitako pake lerritsua eman, eta biar eriotza. Obe genuke bertatik bein-betiko ilko ba-ginduzteke.
GERALD: Eta sufritzez bukatu:
MYLES: Bizikera au baņo eriotza obea beti.
GEORGE: Egi borobilla. Baņan ez gaitezen aaztu bizirik irauten degun bitartean ba-dagoala toki itxaropenarentzat. Bizirik, gure lagun burrukatzalleen ausardi, trebetasun eta adorearen itxaropenetan izan gindezke. Aberriaren egun berrian erri-azkatasunaren itxaropenetan zerbait gozatuz bizi gindezke.
PATRICK: Ai, itxaropena egintz biurtuko ba-litz!
EAMON: Erne, mutillok! Emen ditugu...
(Burni-otsa eta morroilloen txirria. Atea zabaltzean bi espetxezain azaldu bitez.)
ZAINDARI 1: George O'Higgins!
GEORGE: Emen naiz! (Lo-tokitik altxata.) Zer da?
ZAINDARI 1: Bost minutuko beta daukazu dituzun gauz guziak bildu ditzazun: Emengo zure gauak amaitu dira.
GEORGE: Jakin al dezaket nun igaroko ditudan?
ZAINDARI 2: Azkatasunean!
GEORGE: Ene Jainko! Egi ba-litz!
ZAINDARI 1: Egi-Egia! Eman zaizu. Beraz, laister arte!
GEORGE: Patrick! Patrick! Oh! Bizia! Azkatasuna! Besarkada bat!
PATRICK: (Zutituta.) Biziaren jabe zera! Biotzez opa dizut zoriontsu izan zaitezela! (Besarkatzen dira.)
GEORGE: Bizirik! Zoriontsu! Myles! Gerald!, Eamon! Besarkada sendo bat! Eriotz arrixkuan lagun izan dezutenarena! Bero-beroa!
(Banan-bana besarkatuaz.)
EAMON: Lagun! Zorion!
GERALD: Zorion! Zorion!
MYLES: Besarkada bat, lagun! Guk ez bezelako suertea dekalako, zorion! Zorion!
GEORGE: (Gauzak biltzen aazten danean, lagunak laguntzera dijoazkio.) Ez det asmatzen ezertan! Nolatan ari ez dakit! Azkatasun maitea! Ene pozaren dardara!
EAMON: Geldi zaitez! Geok bilduko dizkitzugu dituzun gauz apurrak! Egon lasai...
GEORGE: Lasai! Egon al-ba-ninteke! Mundu berri bat datorkidanean! Jaioberri bat bezela bizitzaren argira noa...
PATRICK: Mundu berri orretan oroituko al zera gutzaz!
GEORGE: Patrick, barka zaidazu! Artu dedan pozaren indarrez zutzaz aaztu ere egin naiz!
PATRICK: Ez da arritzeko!
GEORGE: Zuetzaz gogoratuko naizela, ziur egon! Nola aaztu ditzazket nerekin egunetan illobi ertzean zintzilik egon diranak!
MYLES: Ala bear, beintzat.
GEORGE: Baņan, zer ari naiz! Ni bezela zuek ere laister libre izango zerate! Azkatasunean alkarrekin izango gera! Eta egunotako anaitasunak bilduko gaitu bizitz guzirako!
PATRICK: Gogo ona ez da beti egintz.
EAMON: Ez da izango ere.
PATRICK: Baldinbait ere ene adizkide George joango al zera irten bezin laister ene emaztearengana. Esaiozu, esaiozu bai nere ideal-sua ez dala oraindik itzali: Nere azken itzak eriotzara naramatenean, fusilatzen nautenean berarentzat izango dirala. Esaiozu...
GEORGE: Zure alde lan egin dezala, besarkatzeko irrikatzen zaudela-ta.
PATRICK: Anitz, esker, George! Borondate onenez zabiltz. Eskarrikasko, baņan gure bizitz-egunak laburtzen ari dirala uste det, egiz. Erreza dezala nere alde! Burrukatu dedilla gure Irlanda gaixoaren alde! Ez dezala saldu, ez da nere alde ere, bere ideal garbiaren ixpirik txikienik ere...
EAMON: George. Gure aideak illak ditugun ezkeroz esan ori bera, Patrick esan bezela, gure erri zabalari...
LONIDES: Eta...
RICHARD: Eta... emen ditugu berriro gure kartzeleroak.
(Berriro burni eta ate otsa.)
ZAINDARI 1: George O'Higgins! Goazen!
GEORGE: Agur, anaiok! Besarkada bat.
PATRICK: (Aurreratuta.) Gorantziak ire emazteari. Eta bere lana-gatik zorionak.
(Beste iru lagunak aurreratu bitez bezarkatzera.)
EAMON: Gure zorion eta besarkada ere artu itzazu! Eta...
ZAINDARI 2: Aski degu! Zoazte zuen oetara!
EAMON: Gure lagun bat da. Utzi zaiguzu besarkatzen...
ZAINDARI 2: Aski dala esan det! (Porra eskuetan artuaz.) Eta zoazte zuen tokietara ixilik, txistor ontatik jan nai ez ba-dezute...
GEORGE: Baņan...
ZAINDARI 1: Zer baņan! Emen betiko gelditzea ez badezu nai jarrai askar.
ZAINDARI 2: Goazen!
LAU ESPETXERATUAK: (Zutik ateruntz begira.) Agur, lagun! Gora irlandarrak!
(kartzeleroak, asarre, kolpe txar batez atea ixten dute, oi daneko burni otsa atereaz.)
LONIDES: O'Higgins pozik joan da, zertaz ari zan etzekiala...
RICHARD: Laister emaztearen laztan beroa berekin izango du.
EAMON: Eta zoriontsu izango al da! Alaxen opa diot.
LONIDES: Zu ere joango zera O'Higgins'an bide berdiņetik.
RICHARD: Eta zoriontsu biziko zera zure emaztearen ondoan...
EAMON: Eta zerutik zuen otoitzak entzungo ditugu.
PATRICK: Entzungo ditugu, zuek eta nik zerutik, bizirik geldituko diraden irlandarren otoitzak...
LONIDES: Ken itzatzu gogoeta txar oiek... laister zure txanda etorriko da.
PATRICK: Nere txanda! Ai! Nere txanda.! Baņan goitik adituko ditut egunen batez irlandarrak Jaungoikoa'ri zuzenduko dizkaten aintza otoitzak, ezkerturik erriarentzat azkatasun lortu dualako...
EAMON: Ala bedi. Berak aditu gaitzala, Patrick. Eta, orain zer derizkiotzu berriro etzango ba-giņa eta lo pixka bat egin?
RICHARD: Orixe ber-bera egingo, bai!
LONIDES: Gaņera, emen zutik arkitzen ba-gaituzte lengoaz gaņera badute asarre-bide eta makilkatzeko aitzaki ederra.
EAMON: Oitura duten bezela.
(Etzan bitez, berriro, euren oatzetan. Ixilaldi bat.)
PATRICK: Entzun al dezute?
RICHARD: Ez.
PATRICK: Berriro ibillera otsak.
LONIDES: Ezin diteke! Lengokoen oiartzunok izango dira.
EAMON: Zer izango dira, bada, besterik?
PATRICK: Ibillera otsak, bai. Berriro ibillera otsak! Eta, len bezela, onuntzalde datoz...
RICHARD: Egia da gaņera! Ixo!
EAMON: Onuntz datoz!
LONIDES: Onuntz datoz, bai. Au ez da bizitzea! Ilko ba-ninduteke lenbaitllen, a zer pakea!
RICHARD: Noren billa ote datoz?
EAMON: Patrick azkatzera, ziurki.
PATRICK: Edo batedonbat ateratzera, ortxe illerrian il dezaten!
EAMON: Pentsa onena.
PATRICK: Ezin det, ezin det naita ere. Susmo txar batek artuta nago. Uste det gutxirako nagoala bizirik.
EAMON: Zure emaztea saiatuko zan, bai saiatu.
PATRICK: Bai noski. Beņepein bere idealari jarraitu dio-ortan. Maite det eta maite bai nau eta alaz ere bere emakume izatea, bere irlandar izatea ni salbatzeagatik galduko ez lukeala, ba-dakit. Nere aldetik berriz, naiago det bertan il, bere zintzotasuna oker bidean galdu baņo. Nere biziak baņan geaiago balio bai du irlandar emakume baten nortasunak!
MYLES: Egi, egi da. Zer balio du izen zikiņarekin iltzeak? Izen garbiak betiko bizitzan biurtzen du eriotza.
EAMON: Gure sinismenak alaxe esaten digu. Eta...
RICHARD: Emen ditugu! Laister amaituko dira kezkak...
(Berriro ere atea zabalduko da eta kartzeleroak azaldu.)
ZAINDARI 1: Patrick O'Donnell!
PATRICK: Emen nazu zer-naitarako.
ZAINDARI 1: Gauz guziak beriala bildu!
PATRICK: Norako?
ZAINDARI 1: Laister jakingo dezu! Baņan azkar ibili trena galdu nai ez ba-dezu.
PATRICK: Arren, noraņo baņo?
ZAINDARI 1: Merezi dezun tokiraņo.
PATRICK: Ba-dakit, il egin bear nazutela...
ZAINDARI 2: Berriketa gutxiekin, mugi!
PATRICK: Orduan... Gora Irlanda! Gora errepublikanoak!
ZAINDARI 2: Gora... au! (Porrarekin jo beza.)
PATRICK: Madarikatuak! Ni illik ere, nere erriaren gogoa ez dezute ilko! Irlanda nere aberri da! Irlanda... ez dezute ilko!
ZAINDARI 1: Otsegin zazu: Gora Inglaterra! Ez... bada, toizu... (Berriro jo beza.)
PATRICK: Lenago il!
ZAINDARI 2: Otsegin zazu...
PATRICK: Gora azkatasuna!
ZAINDARI 2: Sapotzarra! To... (Korderik gabe erortzen da kolpeen indarrez.)
ZAINDARI 1: Ura! Ur prexkua, xuxpertu dedin! Eamon, zoaz billa...
EAMON: Ate guziak burniz eta katez itxirik daude...
ZAINDARI 1: Egia! Zoratu naiz! Au geitxo da! Ba-noa neroni...
MYLES: Il bear dunari barkatzen ez diozun orrek, zer egiten dezu? Zer?
ZAINDARI 2: Ixo emen! (Pistola atereaz.)) Bestela...
ESPETXERATUAK: Il gaitzazu bein, eta bein-betiko pakea emaiguzu! Baņan errespeta laister gorputz izango diranei!
ZAINDARI 2: Zarpail, suge, irlandar maltzurrok! Zakurren antzera garbituko.
ESPETXERATUAK: Gizon balientea defentsarik ez degunian! Gu bai il, baņan gure aberriaren kemena ez dezute iņoiz ilko! (Aurre eman bezaie.)
ZAINDARI 2: (Ikaran poderioz atzera egiņik.) Kontu or!
ZAINDARI 1: (Berriro sarturik.) Ara ura! (Bota bezaio.) Xuxpertzen ari da Altxa! (lagunak joaten zaizkio altxatzera.)
PATRICK: Zutitu arazi nazute... iltzeko! Baņan, eskarrikasko! Zutiņik eta! gizonki il bai-nai-det!
ESPETXERATUAK: Gu guziok bezala! Gora gutarrak!
PATRICK: Eriotzarako indar damaidazuten lagunok! Zuen deadarra izango da mundu ontan nere azken deadarra!
ZAINDARI 2: Zuek lotara! Aski degu! Goazen!
PATRICK: Agur, adizkideok! Laister arte! Betiko pakean jaioko geran tokirarte!
ZAINDARI 1: Berriketa gutxigoekin, aurrera...
(Bultzaka daramate patrick)
ESPETXERATUAK: Agur! Agur!
PATRICK: Agur! Gora... (bere abotsa ormaz bestalde galduko da)
ESPETXERATUAK: Au ez da bizitzea! Lenbaillen datorrela gure txanda!
ZAPIA