Piztu gabeko zigarroak
Xabier Lopez Askasibar
Piztu gabeko zigarroak
Xabier Lopez Askasibar
Booktegi, 2018
Piztu gabeko zigarroak
Xabier Lopez Askasibar
Booktegi, 2018
[aurkibidea]

 

Hitzaurrea

 

            Dramaturgia estilo-ariketa moduan sortu zen Piztu gabeko zigarroak, hurrengo premisa hauek jarraituz: bi bakarrizketen bitartez istorio bakarra zeharkatzea, autore garaikide ezagun baten estiloa neureganatzea eta Ediporen tragedia famatua beste modu batean kontatzea. Beti izan baita aberatsa trabak jartzea idazketari, sorkuntzan bide berriak bilatzeko.

            Testu arrotza eta nortasun handikoa sortu zen nahasketa horretatik, hizkuntza poetikoz jantzia, baina beti eszenara bideratua; azken finean, hori da idazten dakidan gauza bakarra eta hori da beti nire testuen azkeneko helburua. Arroztasun eta poetikotasun horregatik, agian, lortu zuen obrak Kafe Bar Bilbao teatro laburreko saria 2010. urtean.

            Booktegi webgunerako prestatutako bigarren edizio honetan, aldaketa gutxi batzuk egin dira: originalaren testu gehiena errespetatzen den arren, bi bakarrizketak nahasi egiten dira eszenaratzea errazteko asmoz. Dena den, bi edizioetan testua mapa bat besterik ez da, zuzendari eta aktore bakoitzak bere sorkuntza bide propioa egin dezan.