,
,
[aurkibidea]

Aurkibidea

Aurkibidea

 

Kukubiltxo taldea 1977an jaio zen Bizkaiko Larrabetzu herrian. Bost urtez amateur bezala igaro ondoren Hauxe lana zikina garbitu beharra izenburu zuen ikuskizunarekin profesionalizatu zen. Orduan hasi eta gaur egun arte 29 antzezlan plazaratu ditu, kaleko ikuskizunak eta animazioak, aretoetan taularatzeko proposamenak, produkzio bereziak eta Oskorri musika taldearekin batera sortutako lanak tartean. Kukubiltxo, egitasmo bezala, hiru zutabetan oinarritzen da: haurrak ikuslego bezala izateari lehentasuna ematea, txotxongiloak aukeratzea antzerki estilo bezala eta, azkenik, euskera lehentasuneko hizkuntza izatea. Hiru oinarri horien arabera, Jalgi hadi dantzara!, Marijane kanta zanl, Orreaga eta Tarzania olinpik elefantaldea bezalako ikuskariak sortu dituzte hogeita bost urte hauetan, liburu honek biltzen dituen Kukubel, Txirrikiz eta Ekidazu. Lehoiek ez dakite bibolina jotzen lanez gain.