Morritson eta Gartzia: Kultoko antzezlana
Jon Urraza Intxausti
Morritson eta Gartzia: Kultoko antzezlana
Jon Urraza Intxausti
Artezblai, 2011
Morritson eta Gartzia: Kultoko antzezlana
Jon Urraza Intxausti
Artezblai, 2011
[aurkibidea]

 

biak taberna batera sartzen, ikuslegoa konturatzeko hastera doala atetik kanpoan dagoen norbait agurtu eta gero sartu, aretoaren arabera erabaki zelan egin. Barrara heltzerakoan, moztu garagardo bat eskatzeko.

 

MORRITSON: Guk uste genuen honek iraungo zizula.

GARTZIA: Guk?

MORRITSON: Bai, guk, Olatzek eta biok.

GARTZIA: Erlazioaren zein momentutan bihurtzen da bikote bat zerebru bakarreko sujetua?

MORRITSON: (Pikutara bidaltzeko keinua)

GARTZIA: Bikote “normala” bihurtu zarete? (Kakotxen keinua)

MORRITSON: Ez gara bikote “normala(Keinua), bikote normala (Keinu barik) gara... ez gaude ezkonduta... (Justifikatzen)

GARTZIA: Horrenbeste ezkontzatan egon zarete, ez duzuelabehar... Errituala apaiza baino hobeto dakizue.

MORRITSON: Kontzertua bazkal ostean izaten da, ez elizan.

GARTZIA: Kontzertua... Morritson eta Olatz... Orain bbc.ko musikariak dira, ezkontzetan ematen dituzte “kontzertuak” (Keinua berriro) Zer jotzen duzu, Pakito Txokolatero? ei! ei! (Dantza imitatu)

MORRITSON: Ta zu? Aspaldi ez zaitudala ikusten taula gainean.

GARTZIA: Ez dut ikuslegoa neure presentziarekin saturatu nahi.

MORRITSON: Saturatu nortzu? Gurutzetako kulturetxeko lau jubilatuak edo Berrizeko bostak?

GARTZIA: Bolo hobeagoak egon dira.

MORRITSON: Bueno, egia esan, Gurutzetako jubilatuak zutaz gogoratuko dira... Eta zure gurasoetaz... je, je.

GARTZIA: Atso batek aterkinarekin jo ninduen!

MORRITSON: (Ironia) Inkultura.

GARTZIA: (Baiezko keinua)

MORRITSON: Eta? Ez duzu proiektu berririk?

GARTZIA: Badaukat idei asko buruan bueltaka, baina ez dut proiektu konkretu bat... ikuskizun ezberdinak ikusten nabil, informazioa xurgatzen...

MORRITSON: Noski...

GARTZIA: Sortzaileak denbora behar du sortzeko, musak batzutan iheskor dabiltza... Eta hori zuk badakizu.

MORRITSON: Bai, baina bitartean dirua irabazteko bbc-a primeran dago, eta behintzat musikari bezala egiten dut lan... Portzierto, zuk nondik ateratzen duzu dirua?

GARTZIA: Lehen artista bat zinen... Eta orain... Ikusten zaitut... (Atzamarrekin airean lauki bat marraztu) kuadrikulatu”.

MORRITSON: Kuadrikulatu!? Dirua irabazten saiatzen naizelako? John Lee Hooker ere garai baten kotoi fabrikan ibili zen lanean.

GARTZIA: John Lee Hooker... John Lee Hookerrekin konparatzen ari zara zeure burua?

MORRITSON: Bai... (Konturatzen da) Laguntza soziala kobratzen jarraitzen duzu?

GARTZIA: Bai, (Onartu gauza normal bat bezala) Zer? Artistok, gobernuak eskaintzen dituen errekurtsoak erabiltzen jakin behar dugu; gure sorkuntza prozesua, lan “normal” batek ez oztopatzeko.

MORRITSON: Laguntza hori, umeak dituzten langabetuentzako da, ez lan egin nahi ez duten “artista” (Kakotxen keinua) aurpegi gogorrentzako.

GARTZIA: Guztiz kuadrikulatu ikusten zaitut (Laukia irudikatu airean, baina aurrekoan ikuslegoari zuzendua eta orain morritsoni zuzendu).. Igual pentsio plana zabaltzeko eskatu beharko diozu Tolosari.

MORRITSON: (Apur bat lotsatuta) Badaukat, iaz zabaldu zidan.

GARTZIA: (Hasperenka laukia airean irudikatu)

MORRITSON: Eta orain non biziko zara? Gobernuari eskatuko diozu etxe bat ere?

GARTZIA: Bai, baina tramite horiek luzeak dira... Bitartean furgonetan gelditzea pentsatu dut... Baina tramiteak oso luzeak dira.

MORRITSON: Eta gurasoen etxera bueltatzea? Kuadrikulatuak (Laukia airean) ez diren ulertu gabeko “artista(Kakotxak) txiroak baina koherenteak bezala.

GARTZIA: Saiatu naiz, baina amak nire logelan jangela berri bat ipini du.

MORRITSON: Urrun nahi zaituzte.

GARTZIA: Bai... Gainera furgonetan hotza egiten du... Kalefakzioa apurtu egin zait...

MORRITSON: Ba konpondu... Gure diruarekin (Besoekin adierazi guztion dirua dela, ikusleak seinalatuz)

GARTZIA: ... Tramiteak oso luzeak dira.

MORRITSON: Kalefakzioa konpontzeko?

GARTZIA: Ez, etxebizitza “duin” bat lortzeko.

MORRITSON: (Plana aurreikusten) Ez majito!

GARTZIA: Furgoneta barruan... Oso txikia da... Neure sormena murriztuta dago. (Burua estutzen bezala)

MORRITSON: Ez!

GARTZIA: Ez zaizkit ideiak jaiotzen.

MORRITSON: Gure etxea ere oso txikia da, gela bakarrekoa da.

GARTZIA: (Emozionatuta) Bai, bai! Eskerrik asko Morri, eskerrik asko... Sofarekin moldatuko naiz, sofarekin moldatuko naiz.

MORRITSON: (Pikauta) Eta holako zulo ilun batean baino gehiago nahiago zuela “duintasunez” (Kakotxoen keinua) kalean bizitzea, esaten zuen “sortzaile alternatibo” hura, non gelditu da?

GARTZIA: Hanka sartze tipikoa. (Ahoko kremailera ixteko keinua)

MORRITSON: Zu etxera bazatoz bizitzera, Olatzek ni botako nau.

GARTZIA: (Konforme dagoela adieraziz, ahoa zabaldu barik) Uhum...

MORRITSON: ¿De qué vas?

GARTZIA: Mila esker benetan, laguna zara! (Besarkatu) laster topatuko dut zerbait.

MORRITSON: Baina ni...

GARTZIA: (Besarkatzen jarraitu) Horrela, hirurak berriro elkarrekin, berriro artistak; orain bai sortuko dugula.

MORRITSON: Baina Olatz haserretuko da... Nirekin.

GARTZIA: Jode, baina lagunak gara, ezin nauzue kale gorrian utzi, Olatzek ulertuko du.

MORRITSON: Zuk uste? (Probatu esaldi hau esaten edo keinuz adierazten)

GARTZIA: Zer?

MORRITSON: (Gainetik kendu besarkada apurtzeko) Zer!?

GARTZIA: (Konturatu) Ainhoarena oraindik? Urte piloa pasa dira!

MORRITSON: Bai baina...

GARTZIA: ¡De qué van las tías! Ainhoak normal-normal agurtzen nau kaletik ikusten nauenean; eta Olatz, bere laguna, oraindik haserretuta nirekin?

MORRITSON: Ba ez dakit agurtuko zaituen, baina Ainhoa deitzen badiozu seguru ez diola grazia handirik egingo... Ainara deitzen da... A-i-n-a-r-a, ez Ainhoa...

GARTZIA: Hori Ainara... Ikusten, denbora larregi pasa da...

MORRITSON: Bai, baina jende asko mindu zenuen... Eta antzerki taldea pikutara joan zen...

GARTZIA: Bai, bai, dana nire errua... Bai... Baina denbora asko pasa da, Olatzek ulertuko du...

MORRITSON: ¡A ver! Sartu buruan: Te follabas a la novia del director.

GARTZIA: Bah, Tolosa... Era un gilipollas.

MORRITSON: Bai, baina gilipollas hori Olatzen neba da.... Ta Ainara, Olatzen lagunik onena.

GARTZIA: (Gogoratu) buah... Ainara “La Culito”, basati bat zen...

MORRITSON: Qué cara tienes.

GARTZIA: Ezagutu dudan neskarik grungena zen, Rodrigo Garcíaren antzezlan batekin jotzea bezalakoa zen.

MORRITSON: Antzezlan batekin jotzea?

GARTZIA: Metafora cool bat da. Atzean gelditzen ari zara Morri.

MORRITSON: Tolosa uztera zihoanean... Zugatik!.. Beldurtu zinen, eta desagertu.

GARTZIA: Ez nintzen beldurtu... Baina Tolosari adarrak jartzea, zen morboa ematen ziona.

MORRITSON: Koldar bat izan zara beti, beti ihes egiten.

GARTZIA: (Gaiaz aldatuz) Ez dakit zelan zebilen Tolosarekin, con lo tonto que era... Olatz adoptatua izango da, ezin da Tolosaren arreba izan.

MORRITSON: Bai, nik ere ala uste dut... Baina Olatzek antzerkia uztea erabaki zuen.

GARTZIA: Ba orain da momentua berreskuratzeko!

MORRITSON: Zurekin.

GARTZIA: Bai, hirurak batera, elkarlanean, ekimenak proposatzen... Venga tío... Denbora asko pasa dela... Zuen laguna naiz, ezin nauzue kale gorrian utzi... Gaizki nago, deprimituta nago (Hau esaterakoan, pasatzen den neska bati begiratu ahal dio)

MORRITSON: Bai, ikusten dut...

GARTZIA: Mesedeeeeez. (Belaunikatu, rodillera jarri, morrik lotsa pasatu)

 

Isilunea.

 

MORRITSON: ... Baina beranduago joango gara, Olatz lo dagoenean... Eta bihar azalduko diot.

GARTZIA: Morri-Morri! (Besarkatu, belauniko oraindik).. Eskerrik asko tío! Eskerrik asko benetan, nire lagunik onena zara.

MORRITSON: (Besoekin altxarazi eta gainetik kendu) Bai horregaitik azken bi urtetan ez dut zutaz ezer jakin.

GARTZIA: Urte bat eta hamaika hilabete.

MORRITSON: (Barre egiten du, negar ez egiteagatik) Benga, goazen.

GARTZIA: Tolosak dagoeneko familian onartuko zintuen, ez?

MORRITSON: Seguru... Olatzekin gelditzen den bakoitzean, ni uzteko esaten dio... Eta askotan ni aurrean egonda.

 

Badoaz etxera.

 

GARTZIA: Bueno, baina bestela ondo, ez?

MORRITSON: (Etsita) Bai...

 

gartzia eta morri, apur bat edanda, olatz eta morriren etxera heltzen dira, ez dute zarata egin nahi.

 

GARTZIA: (Estropozu egin eta zarata)

BIAK: Sshhhhh! (Atzamarrarekin ahoan)

MORRITSON: (Baxu hitzegiten) Bueno hau da zure ohea (Sofa seinalatu), bihar hitz egingo dugu. (Logelara joan)

GARTZIA: “Sofa”... (“Ze kaka” esango balu bezala... Mugikorra aterako du dei bat egiteko)

MORRITSON: (Manta batekin berriro sartu) Tori manta hau... Zertan zabiltza?

GARTZIA: (Telefonoa ezkutatu) Ez... eh... Alarma jartzen (Disimulatzeko alkondara kentzen hasi)

MORRITSON: (Joan eta bueltatu) Komuna badakizu non dagoen ezta?

GARTZIA: (Buruarekin baietz, atea seinalatu, ez daude aukera asko)

MORRITSON: Bai... Gabon.

GARTZIA: Bai...

GARTZIA: (Eskenatokiko aurrekaldera hurbildu ikusleei azaltzera, “Laugarren horma” apurtuz) Atzo gauean, bueno lehen, poteoan, Morri Olatzekin telefonoz hitzegitera tabernatik irten den laugarren edo bostgarren aldian, neska batekin enrollatu naiz... Eta hona etorri da... (Mobila erakutsi adierazteko) Baina gero sofan lokartuta gelditu gara... Eta Olatz lanera joateko altxatu denenean, ikusi gaitu... Hasieran kriston sustua hartu du, eta gero haserre bizian logelara sartu da... Morritsoni azalpenak eskatzera... Eta lanera joan da... Agur esan barik... Eta etxeko zapatilletan... Eta aldatzera ez da bueltatu... Oso guapa zegoen, beti bezala. (Sofara bueltatu)

MORRITSON: (Sartu bi te katilurekin eta sofan jesarri. Bere helburua eskena honetan: gartzia etxetik joatea)

GARTZIA: (Esnatzen joan. Helburua: Gelditzea, horretarako estrategia ezberdinak)

MORRITSON: (gartziari bere tea emango dio)

GARTZIA: Homimans! (Doinua erdiabesten, ze kaka adierazteko) Te onik ez daukazu?

MORRITSON: (gartziari katilua kentzen saiatu) Kalera!

GARTZIA: (Katilua askatu barik) Broma bat izan dela, hinduek esaten dute teaz ondo gozatzeko lagun on batekin konpartitzea dela garrantzitsuena... Eta umore onarekin (Konbentzitzeko irribarrea)

MORRITSON: (Katilua askatu eta etsi) Bai.

GARTZIA: ...Ejem... Nik uste nuen, Olatzek, Ainhoaren asunto hura, ahaztuta eukiko zuela...

MORRITSON: (Gogo barik) Ainara.

GARTZIA: Hori Ainara, Ainara.

MORRITSON: Hombre, igual detailetxoren batek gogorarazi dio.

GARTZIA: Neskak beti detailetxoekin.

MORRITSON: (Ez dio grazia handiegirik egin).. (Altxatu eta edredoia tolesten hasi) Vikyk pikutara bidaltzeak ez dizu min handirik egin, ezta?

GARTZIA: Lur jota nago (Teatro egin)

MORRITSON: Bai ikusten dut Gartzia, ikusten dut.

GARTZIA: Pelikula komertzial bat naiz.

MORRITSON: Uuuuhh?

GARTZIA: Ikusle asko ditut, baina laster ahazten dira nitaz, nire gidoia azalean gelditzen da... Kultoko pelikula bat nahiko nuke izan, neska artista alternatibo, eder eta inteligenteei gustatzen zaien hoietakoa.

MORRITSON: Bai, kultoko pelikuletara bakarrik tia buenak doaz.

GARTZIA: Eta zure kontzertuetara lehen.

MORRITSON: Bai, Olatz nere kontzertu baten ostean ezagutu nuen.

GARTZIA: Ze punkia zinen, Jim Morrison, Sid Vicious eta Joey Ramoneren arteko gurutzaketa bat zinen.

MORRITSON: Bai, baina ez naizenez hil, orain ezkontzetan jotzen dut.

GARTZIA: Ze pena.

MORRITSON: Ez hiltzea?

GARTZIA: Olatz kultoko pelikulak ikusten dituzten neska eder eta interesgarrien kategorian dagoela esango nuke.

MORRITSON: Bai, eta ni naiz bere kultoko pelikula. (Maiteminduta, baina zalantzak hasiak dira, erlazioa ez doa lehen bezain ondo)

GARTZIA: Noski, noski.

MORRITSON: (Mugikorra hartu, olatz da) Kaixo maitia!... Bai, baina... Bai maitia... Ez, digo bai!... Etxeko zapatillak?... Baina... Eta ni zer?... Bai, bai... Bai barkatu maitia, bai... Gaur bertan bai. (olatzek eskegiko du).. Ze ordutarako nahi duzu afaria prestatzea Mai-ti-a...?

GARTZIA: Kultoko pelikula... Olatz?

MORRITSON: Joan behar duzu.

GARTZIA: Zelan joan?

MORRITSON: Ba joaten, motxila hartu eta joan.

GARTZIA: Uste nuen antzezlan bat sortuko genuela, hiruren artean elkarlanean, talde-lanaz gozatzen.

MORRITSON: Olatzek antzerkiarena guztiz ahaztuta dauka.

GARTZIA: Que triste.

MORRITSON: Bai... Benga, gosaria bukatu eta kalera.

GARTZIA: (Bere “gosaria” begiratu) Gosaria?... Que triste.

MORRITSON: Qué triste, ni leches...

GARTZIA: Ez esnea ez da egon, ez.

MORRITSON: Joan behar duzu, bestela Olatzek ni botako nau.

GARTZIA: Qué triste.

MORRITSON: Bale!

GARTZIA: (Primeran ezagutzen du eta posterra ez duenez ikusten probokatu nahi du, bere harrotasuna agertarazi nahi du, olatzen agintearen kontra errebelatzeko) Hey, utzi posterra ikusten.

MORRITSON: Ze poster?

GARTZIA: “The Doors”ena, akojonantia zen... Zer daukazue, logelan?

MORRITSON: Ez.

GARTZIA: Ba hemen ere ez dago.

MORRITSON: Ja...

GARTZIA: (Flipatzen) Galdu duzu???

MORRITSON: Andoniri eman nion.

GARTZIA: Zure anaiari???

MORRITSON: Bai, Olatzek esan zuen, musika taldeen posterrak jartzeko etapa, gaindituta geneukala.

GARTZIA: Etapa gain-di-tu-ta!?

MORRITSON: (Ezintasuna)

GARTZIA: Posterra O-P-A-R-I-T-U!?

MORRITSON: (Ezintasuna)

GARTZIA: (Altzatu) The Doors-ek, Whisky a Go-Go aretoko, kontzertu historikoaren omenez ateratako “L.A. Woman” diskaren serie limitatuaren portadaren replika, bi bider bi metrotakoa, Robby Kriegeren sinadurarekin. Andoniri oparitu d-i-o-z-u!!!??? ... Horrek ez dauka preziorik.

MORRITSON: Egia... Tijuanan erosi nuen... Baina ez nuen saldu nahi.

GARTZIA: Tijuana... (Amets egin)

MORRITSON: Bai, (Hasperen) mugako poliziak posterrarekin gelditu nahi izan zuen.

GARTZIA: Ez naiz harritzen... Berak behintzat etxeko egongelan ipiniko zukeen.

MORRITSON: Dibortziatuta egongo zen.

GARTZIA: Estatu Batuetara musika ikastera joateko beka bat lortu zenuen, eta orain ezkontzetan bakarrik jotzen duzu.

MORRITSON: Eta komunioetan. (“Baina zu bazoaz hemendik”)

GARTZIA: Que triste.

MORRITSON: (Katilua eskuetatik kendu) Ba zuk Javier Bardemekin ikasi zenuen Madrilen, eta mundua jan behar zenuten... (Katiluak sukaldera eraman)

GARTZIA: Berak bakarrik jan du.

MORRITSON: (Sukaldetik oihuka) Zergatik ez diozu deitzen?... Etxe handiagoa izango du.

GARTZIA: (“Ez esan lelokeririk” adierazteko keinua).. Nire sormenak aske egin behar du hegan, produktoreen morroi izan gabe, produktu komertzialetan erori gabe... Nire artea libre eta alternatiboa da.

MORRITSON: Noski, bi urte baino gehiago daramazu lan egin barik, Baina askatasun osoz... Nik behintzat, noizbehinka jotzen dut.

GARTZIA: Horregatik etorri naiz, Vikyk utzi nauenean konturatu naiz galduta nenbilela.

MORRITSON: Eta lo egiteko leku barik.

GARTZIA: Ez... Bai... Baina ez da hori. Etorri naiz bapatean argia ikusi dudalako... Etorri naiz hiruren artean antzezlan berri bat sortu behar dugulako...

MORRITSON: Olatzek ez du antzerkira bueltatzeko gogorik.

GARTZIA: Baaai! Sentsibilidade ikaragarria zeukan... Behar dugu... Berriro bideratzeko...

MORRITSON: Olatz eta ni oso ondo bideratuta gaude aspalditik.

GARTZIA: Ba gu bion artean! Gu biok eskenatoki gainean. Zuk musika konposatu, eta nik dana zuzendu...

MORRITSON: “Dana zuzendu, dana zuzendu” Tolosa dirudizu.

GARTZIA: Olatzek ikusten gaituenean, igual gogoa sartuko zaio berriro.

MORRITSON: (Buruarekin ezetz, berak lortu nahi duena da gartzia etxetik joatea)

GARTZIA: Burua ideiez beteta daukat, sortzen hasi behar dugu.

MORRITSON: Baina etxetik alde egin behar duzu.

GARTZIA: Hori ez da biderik onena elkarrekin sortzen hasteko. (Jesarri)

MORRITSON: Baina Olatzek ez zaitu ikusi nahi hemen... Eta hori da inportanteena.

GARTZIA: Ez nau ikusi nahi hemen, posterra ez du ikusi nahi hemen... Espero dut zu ikusten jarraitu nahi izatea... Hemen.

MORRITSON: Hori ez da zure asuntoa.

GARTZIA: Zu zara nire asuntoa... Zu ta ni... Zerbait sortu behar dugu, ezin gara ezer egin barik gelditu.

MORRITSON: Baina nola? Ez daukazu ez lokalik, ez ezerrez.

GARTZIA: (“Joe, argi dago hori”) Hemen... Olatz lanera doanean.

MORRITSON: Qué movida. (Altxatu, bronka imaginatu)

GARTZIA: Baai! (Sofa mugitu), hemen lekua soberan daukagu.

MORRITSON: (Urduri) Bizitzeko txikiegia zena, orain Arriaga antzokia bihurtu da. (Sofa bere lekura bueltatu, bere leku zehatzera)

GARTZIA: Benga ezin gara horrela gelditu.

MORRITSON: Bai, egia da, zerbait sortu behar dugu.

GARTZIA: bai! bai! Antzezlan transgresore bat.

MORRITSON: Urratzailea.

GARTZIA: Urratzailea???

MORRITSON: (Buruarekin baietz) Uhu.

GARTZIA: Antzezlan urratzaile bat. bai!

MORRITSON: Baina joan behar duzu.

GARTZIA: ez!!!

MORRITSON: bai!!!

GARTZIA: Zelan joan! ?

MORRITSON: Jode, ba joaten, atea hartu eta joan.

GARTZIA: Eta antzezlana?

MORRITSON: Ez dakit.

GARTZIA: (morritson imitatu) “Egia da, zerbait sortu behar dugu! Zerbait sortu behar dugu”... Ba zuk esango didazu nola?

MORRITSON: Elkarrekin ensaiatu behar dugu, ez elkarrekin bizi. Olatz lanera doanean etorriko zara ensaiatzera eta bera itzuli aurretik joango zara.

GARTZIA: Eta non egingo dut lo?

MORRITSON: Hori zuk jakingo duzu!... (Jesarri) Furgonetan.

GARTZIA: Noski... (Berriro jesarri, ez du joan nahi) Lehen antzerkia beste modu batez sentitzen zenuen; elkarrekin sortu, elkarrekin bizi...

MORRITSON: Gauzak aldatu dira... (Zirikatu) Benga animo! Antzezlan bat sortuko dugu! Kultoko antzezlan urratzaile bat!... Olatz asko poztuko da... Bueno hori uste dut... Eh... Badaezpada momentuz ez diogu ezer esango.

GARTZIA: Eta haserrea pasatzen zaionean... Igual konbentzitu ahal duzu ni sofara bueltatzeko.

MORRITSON: (Begirada hiltzailea)

GARTZIA: (Isilik, ez oso pozik)

MORRITSON: Benga! Zerbait sortuko dugu.

GARTZIA: (Gogo gutxirekin) Bai, zerbait sortuko dugu.

 

Isilunea. biak jesarrita aurrera begira, pentsatzen. Isilunea, biak aurrera begira.

 

GARTZIA: (Egongela sofatik begiztatu ondoren) Pisua Olatzena da, ezta?

MORRITSON: (Begiradarekin: Bai, eta taktika horrekin ez zara geldituko)

GARTZIA: Bale, bale, ondo portatuko naiz aita, ez dut berriro neskarik etxera ekaniko zure baimenik gabe.

MORRITSON: Nik, ahal dudanean, hipotekarekin laguntzen diot (Besoarekin joateko adierazi, baina energia gutxirekin, berataz nekatuta dago. Antzezlana sortzearena erabaki arte, bere intentzioa etxetik botatzea izango da)

GARTZIA: Olatz “Egunsentiko ilargi” eta Morritson, Bikote “unatzailea”, orain bikote “kuadrikulatua” (Keinua egin) da, hipoteka, euribona, etapak gainditu... Baina, zer gertatu zaizue?

MORRITSON: Zuk ez zenuen hipoteka ordaintzen, Vikyk pisua heredatu zuelako, no te jode!

GARTZIA: Baina ni furgonetarekin moldatzen naiz, libre bizi naiz...

MORRITSON: (“Artista” pijoak imitatu) “Kapitalismoaren esklabu ez naizen artista-altemativo-superpijo” baten sinbolua den furgoneta Volkswagen? “Come as you are” (Esaldia abestu, Kurt Cobain imitatuz)

GARTZIA: Zer? Volks-Wagen: Herriko-Kotxea.

MORRITSON: Herriko kotxea... Ze herritakoa? Negurikoa? Sei kiloko furgoneta Volkswagen California berr.

GARTZIA: Zazpi.

MORRITSON: Joder con el titiritero grunge! Hori ere guztion artean (Besoekin ikuslegoa adierazi) ordaintzen dugu?

GARTZIA: San Mames berria ordaintzen duzue eta garestiagoa da...

MORRITSON: No me hables, no me hables...

GARTZIA: Kalifornia, hor bai egon zinela ondo, hor bai izan zinela musikaria...

MORRITSON: Ez aldatu gaia, furgonetarekin moldatzen bazara, zergatik etorri zara hona ohe bila?

GARTZIA: Ez duzu ezer ulertzen, ni ez naiz etorri ohe bila.

MORRITSON: Ah, ez!??

GARTZIA: Bueno, bai... Baina zure bila etorri naiz, bueno zure bila ez, Morritson musikariaren bila, musikari konprometiduaren bila, Morritson artistaren bila. Bion artean, artelan bat sortzeko.

 

Isilunea.

 

MORRITSON: (Ausnartu ondoren, determinazioa) Ba egingo dugu!!! (Ukabilak txokatu)

GARTZIA: Bai, egingo dugu!! (Sofan jesarri, nahi zuena lortu du) (Isilunea)

MORRITSON: ...Baina zer? Ez duzu ideirik ekarri?

GARTZIA: Eeez, hutsetik hasiko gara, askatasun osoz... (Altzatu eta emozionatzen doa) Bion artean loratzen dena, aurreritzirik gabe garatzeko.

MORRITSON: Ke triste.

GARTZIA: Bai tristea izango da... Dramatikoa... Geure talentuak uztartuko ditugu... Zeure musika, zeure presentzia eszenikoa (Begiratu)... Berreskuratzen baduzu...

MORRITSON: Zer?

GARTZIA: Eta nire... Talentuak... Batuko ditugu eta antzezlan katartiko bat sortuko dugu... Katarsia izango da...

MORRITSON: Katarsia! (Imitatu gartziaren doinu transzendentea) Tolosa dirudizu berriro.

GARTZIA: No te pases... Katarsia, bai, ikusleak etxera aberastuta joango dira, pentsakor, eraldatuta...

 

Hau ikusleei esan ahal die.

 

MORRITSON: Ikusleak?

GARTZIA: Noski (“Ze uste duzu”) ikusleen aurrean egiteko sortuko dugu.

MORRITSON: Noski, noski... Dozenaka etorriko dira.

GARTZIA: Baina datozenak kalitatezkeoak izango dira.

MORRITSON: Bai, tiabuenak bakarrik.

GARTZIA: Kultoko antzezlan bat...

MORRITSON: Seguru.

GARTZIA: Aaaaaaahhh!!! Inspirazioa! Inspirazioa!... Jo! Jo!... Inspiratuta nago!... Jo!!!

MORRITSON: Zer?

GARTZIA: Kitarra jo!!!

MORRITSON: Baina zer?

GARTZIA: (Urduri) Nahi duzuna, Jo! Jo!

MORRITSON: (Jotzen hasi)

GARTZIA: (Baxu hasi eta tonua eta energia igotzen hasi)

            Dana... Ezer ez...

            dana.... ezer ez...

MORRITSON: (Gitarra baxu jotzen) Ez oihukatu horrenbeste...

GARTZIA: (gartzia isildu eta begiratu “???”)

MORRITSON: Auzokoak.

GARTZIA: Lanean egongo dira.

MORRITSON: Atso zahar bat bizi da gure gainean, eta bihotza gaizki dauka... Ez da etxetik asko irtetzen.

GARTZIA: Hain gaizki badago, entzumena ere gaizki izango du... Benga gogoekin jo... Energia behar dugu... Ez izan meapilas.

MORRITSON: Meapilas ez! Auzokide ona.

GARTZIA: Auzokide ona? Zuk gaztetxetako eszenatokiak erretzen zenituen, orain dela bi urterarte...

MORRITSON: Urte bat eta hamaika hilabete.

GARTZIA: Eta orain Alex Ubago zara. (Anpliko bolumena igotzen dio) Kaña sartu! Morritson! Demostratu nor zaren!

MORRITSON: (Gogor jotzen hasi)

GARTZIA: Dana... ezer ez...

            Dana... ezer ez

 

(Tartekatu soinuekin eta uluekin)

 

            Dana... ezer ez!

BIAK: (Emozionatzen doaz)

 

Gitarra gero eta kañeroagoa, uluak eta soinuak egin, eta “Dana”... “Ezer ez” noizbehinka esan.

 

GARTZIA: (Berotu eta sofa gainera zutunik igo) dana!... ezer ez!

MORRITSON: (Jotzen jarraitu, ikusi gartzia sofa gainean zutunik dagoela) Sofa... Sofa... Sofa.

GARTZIA: Sofa! Sofa!! aaaauuuuu!!!... sofaaa!!!

MORRITSON: (Gelditu jotzen) sofa!! (Sofa seinalatu)

GARTZIA: sofa!! sofa!! (Imitatu aurrera seinalatuz, ikusleei)

MORRITSON: sofa!!!

GARTZIA: sofa!!!... (Ikusleei esan) Sofa batzuk zarete!... Erosoak eta bigunak!!... sofaaaa!!! aaaauuuuuuuuuuuuu!!!

MORRITSON: sofatik jaisteko!!! joder!!!

GARTZIA: (Stop, eta “kontzientzia berreskuratu”) Alex Ubago itzuli da nire sormena moztera.

MORRITSON: Olatz baldin badator, beste gauza bat moztuko dizu.

 

(Sofatik jaisterakoan eskuarekin garbitu)

 

GARTZIA: Bale, bale... Ulertu dut... Sofa ere Olatzena da.

MORRITSON: Kalera!!!

GARTZIA: Bale, bale, barkatu... Barkatu benetan.

 

Sofa zehazki kokatu morri imitatzen... Jesarri, tabakoa atera eta porro bat egiten hasi.

 

MORRITSON: Zertan zabiltza?

GARTZIA: (Begiratu esanez bezala “Badakizu zertan nabilen”)

MORRITSON: Badakit zertan zabiltzan, esan nahi dudana da, hemen ez dela erretzen.

GARTZIA: Zeeer? Baina noiztik?

MORRITSON: Olatzek eta biok orain ez dugu erretzen eta ez dugu ke usainik pairatu nahi.

GARTZIA: Joder con los kuadrikulaus... Bueno hobeto, burua argi euki behar dugu sortzeko.

MORRITSON: Bai, hobeto.

GARTZIA: ...Bueno baina... Errekadu batzuk egin behar ditut, bihar etorriko naiz. Olatz doanean, dei galdu bat egin, lehenengo entsaioa! (Musua eman) Aupa antzerkia! (Ukabila jarri txokatzeko eta gero joan, porroa egitekoa eskutik soltau barik)

MORRITSON: (Gogo barik txokatu) Aupa...

 

(Kitarra hartu eta jotzen hasi, morritsonen laugarren horma apurtzeko era musikala izan daiteke, ikusleei bere gogoetak abesten kontatuko dizkie, letra erreferentzia moduan hartu bakarrik. Eskena honetan dialogoak eta abestia tartekatuko dugu, musika berdinarekin kontakizuna garatzen joango da. Abestu)

 

                        Gartzia etorri da

                        Dena nahastera

                        Lasai bizi ginen

                        Dator lurrikara

                                    (Bis)

                        Ez naiz artista bat

                        Ez dakit zer naizen

                        Artista bat naiz ni

                        Ez dakit zer naizen

 

                        Olatzek hilko nau

                        Egin behar dut baina

                        Antzerkia behar dut

                        Olatzek hilko nauuuu...

                        ...Ta Olatz behar dut.

 

gartzia sartu eta morritsonek abesten utzi.

 

GARTZIA: Uhm, arte usaina dabil. Jarraitu, jarraitu. Indiako tea ekarri dut, Katakaliarekin inspiratzeko.

 

Sukaldera doa.

 

MORRITSON: Komunera noa. (Telefonoz olatzekin) Zelan?

GARTZIA: (Katiluak egongelara eroan, oihuka erantzun, komunean baitago) Oso ondo, sormenaren hazia loratzen doala sentitzen ari naiz.

MORRITSON: Ez, bakarrik nago, telebista da. Zer egiten ari zara?

GARTZIA: Ba itxoiten, zuk kaka egiten duzun bitartean.

MORRITSON: Ah, bale... Muxu bat... Maite zaitut.

GARTZIA: (Sofan flipatzen)

MORRITSON: (Egongelan sartu) Geroarte Olatz.

GARTZIA: (Konturatu eta emon bere katilua ezer gertatu ez balitz bezala) Jode, orain ni joan behar naiz komunera. Furgonetan hoztu egiten naiz.

MORRITSON: Ja... (Telefonoz deitu) Kaixo berriro, Furgoneta aparkatuta? Ez... Ez, gezurrik ez... Bai, furgonetan... Ba ez da hain gogorra izango.

GARTZIA: (Komunetik) Kriston hotza egi... (Sartu, prakak igotzen) Telefonoz ari zara berriro ezta?

 

Berriro joan komunera.

 

MORRITSON: Bai entsaiatzen gabiltza. Zer? Ba antzezlan konprometidu bat... (Harrituta galderarekin) Konprometidua zerekin?... Ez dakit... Konprometidua.

GARTZIA: (Sartu eta keinu batekin argi dagoela adierazi)

MORRITSON: Gartzia? Ondo... Baina ez du ezer jan, eh! Eta ez du neskarik ekarri!... Ez, ez ez zara sorgin bat... Lagun txarra ni?... Afaltzera gelditu? Damutuko...

GARTZIA: (Guztiz emozionatuta besarkatu)

MORRITSON: Eh, Olatz axola dizu geroago hitzegiten badugu... Bai.

GARTZIA: Bai tio, bai! Zelan borrokatu duzun gure antzerki taldearen alde! Elkarrekin sortu, elkarrekin elikatu!

MORRITSON: Eh...

GARTZIA: (Ez dio hitzegiten uzten) Morri-Morri! Taldearen berpizkundearen ospakizun afaria, ze idei ona izan duzun!

MORRITSON: Baina Olatz bihar goiz esnatu behar da lanera joateko...

GARTZIA: Baina bera datorrenerako dana prestatuta euki ahal dugu, eta horrela goiz afalduko dugu... Sorpresa!

MORRITSON: Baina liada itzela izango da.

GARTZIA: Que va! Hirurak berriro elkarrekin! (Oso pozik) Que guai!... Erosketabatzuk egingo ditut... Yo invito! (Badoa)

MORRITSON: “Yo invito!”... Orain gobernuak elikatuko gaitu... Seguro erdia gure hozkailutik “konbidatzen” duela...

GARTZIA: (Berriro sartu, zerbait ahaztu duelako, bufanda izan daiteke) Maite zaitut tio. (Joan)

MORRITSON: (Gitarra jotzen hasi, eta ikusleei gitarra gainetik hitzegin. Hau abesti bihurtu dezakegu. Oste galanta dauka) Atzoko afaria desastre hutsa izan zen... Olatz erdi gaixorik etorri zen eta ohera sartzeko gogoa zeukan... Betikoa... Baina Gartziak animatu zuen eta azkenean gurekin afaldu zuen... Eta hotz handia egiten zuenez Olatzek esan zion hemen gelditzeko, furgonetara ez joateko gehiago lo egitera, “horrela sortzeko elkartuagoak egongo direla gure karmak”... Egia esan Gartzia eta Olatz asko animatu ziren... Larregi... Eta trapu zaharrak ateratzen hasi ziren... Neureak.

GARTZIA: (Sartu, komunetik etorri ahal da) Baina benetakoak... Zu be ez zinen isilik gelditu...

MORRITSON: Bocazas bat zarelako “Manuel Garcfa”...

GARTZIA: Mira quién habla: “Jon Gurutz Arizkorreta saca la metralleta”. Eh, Jon! Gu?... Zuk inoiz ez duzu larregi hitzegiten.

MORRITSON: Nik behintzat ez dut nire iragana ezkutatu behar. Eh, Manu?

GARTZIA: Kurt...

MORRITSON: Uuh?

GARTZIA: Kurt Gartzia.

MORRITSON: Zeer!?

GARTZIA: Kurt Gartzia, Nire izen artistiko berria da. Bueno, performancetan Gartzia “asekas” izaten jarraituko dut, izen bat dudalako, Marka bat.

MORRITSON: Por supuesto.

GARTZIA: Baina zinerako Gartzia, Kurt Gartzia erabiliko dut...

MORRITSON: Zinerako?

GARTZIA: Bai, zine independientea egiteko gogoa daukat. Vincent Galloren pelikuletan inspiratu naiz.

MORRITSON: Bai noski, Vincent Gallo, nabaritzen da; eta John Turturro...

GARTZIA: (Harro) Ake bai?

MORRITSON: Kurt Gartzia zine izarra, no te jode! Hori bai, zine independientea bakarrik, bere burua saldu barik!

GARTZIA: (Harro) Indarra dauka, eh?... Horrela proiekzio internazionala bilatuko dut.

MORRITSON: Zure ingelesarekin?

GARTZIA: Ze atzeratuta gelditu zaren, gaur eguneko abanguardiako zinean imagina da oinarria, ez hitza.

MORRITSON: Noski, noski, Don Manuel García Ontiveros educado en colegio de curas. Konfirmazioa eta guzti. (Eginda daukan)

GARTZIA: (Moztu) Zurekin ikasi nuen.

MORRITSON: Bai tamalez. Baina nik konfirmazioa ez nuen egin.

GARTZIA: Konfirmatutako hippy, grunge, anarkista, titiritero en paro eta o-ku-pa. Orain zine independientea egiteko gogoa dauka, hori bai zine independiente mutua, Buster Keatonekin batera. Asmoak argi izatea oso ondo dago, Ma-nu.

GARTZIA: Kurt... Ez nago langabezian, sorkuntzarako geldialdiaktiboan baizik... Zuk ordea ezkontzetan lan piloa egiten duzu.

MORRITSON: Orain eklektikoagoa naizelako.

GARTZIA: “Eklektiko”, ummm, gustatzen zait.

MORRITSON: Vete a la mierda, Kurt!

GARTZIA: Ez dakit zergatik haserretzen zaren, atzo esandako guztia egia zen.

MORRITSON: Baina Olatzeri gauza horiek ez dizkiozu zertan kontatu behar.

GARTZIA: Hona hemen iragana ezkutatu behar ez duen tipoa.

MORRITSON: Vete por ahí.

GARTZIA: Zuk esan duzu. Gainera ez dira hain larriak.

MORRITSON: No, qué va!... Nobiari kontatzeko bai.

GARTZIA: Baina Olatz ezagutu baino lehenagokoak dira.

MORRITSON: Berdin da.

GARTZIA: Troll batekin harrapatu zenuela kontatzea?...

MORRITSON: Egoera hauetan hobeagoa da nobia jeloskor jartzea, zugatik pena sentitzea baino.

GARTZIA: Egoera hauetan?... Ze egoera?

MORRITSON: (Isilunea) Berdin da. (Triste)

 

Isilunea.

 

GARTZIA: (Pentsakor... Baina ez du aguantatzen, kontatu behar du, berarentzako oso barregarria delako) Euskal Jaiaren bezperan, Zarautzen, Morritsoni kontzertuaren ostean fan bat etorri zitzaion, benetako (Besoekin oso lodia zela azalduz) fanfan bat, ligatzeko gogoekin, fan zoro tipiko bat, baina fan-ber bi. (Besoekin adierazi berriro. morritson desesperatuta eta etsita) Kriston lodikote bat zen eta ni baino altuagoa.

MORRITSON: Hori ez da zaila. (Ozpin)

GARTZIA: Holako kantinplora batzuekin. (Titi handiak besoekin adierazi)

MORRITSON: Ez zen hain lodia.

GARTZIA: Qué mas te da... Denok ezagutzen dugu Olatz, eta badakigu ederra dela eta zurekin dabil, zer axola dizu aspaldiko gau baten potola batekin harrapatu izana?... astebururo ezin da Maddisonean jo.

 

Eztabaida laugarren horma apurtuz, trapu zaharrak ikusleei kontatzen... erritmo bizia, bata besteari mozten.

 

MORRITSON: (Berotzen doa) Gartzia, kontzertu berdinean doan edan ahal izateko gure teknikari bezala etorri zen, eta ni jotzen nenbilen bitartean, kriston mozkorra harrapatu zuen.

GARTZIA: (Hildoa berriro hartuz, eta azeleratzen) Eta Morrik potolarekin harrapatu zuen...

MORRITSON: Ez zen hain lodia.

GARTZIA: “Tia buenarekin” harrapatu zuen, je, je... eta nire kotxeko giltzak, nire txamarratik hartu zituen, ni konturatu gabe...

MORRITSON: Ez zeunden ezertaz konturatzeko moduan.

GARTZIA: Nire kotxea behar zuen, bere furgonetan bere nobia zegoelako lotan... Ze Morritsonek ere, lehen furgoneta zeukan... Eta nobia.

MORRITSON: Beste bat, ez Olatz... Aspaldiko kontuak dira.

GARTZIA: Qué pija era!!... Zelan zen? Eh...

MORRITSON: Sofia.

GARTZIA: (Deskojonatzen) Hori bai!... Ja, ja... Sofia Beronio “Virgen hasta el matrimonio” Je, je... Sofia Beronio Aguilera “Sólo las tetas por fuera” Jua, jua, jua...

MORRITSON: (Haserre) Gartziak kriston mozkorra harrapatu zuen, ni jotzen nenbilen bitartean eta alboan atso zahar bat jesarri zitzaion.

GARTZIA: Ez zen hain zaharra, benetako hippy bat zen, amerikarra zen.

MORRITSON: Benetako hippya? Zure amama izan zitekeen.

GARTZIA: Hori seguru Woodstocken egon zela.

MORRITSON: Bai eta “Romeo eta Julieta”ren estrenaldian...

GARTZIA: Romeo (morritson seinalatuz) loditxuarekin hasi zen harrapatzen, Nire kotxean, baina egun horretan txinoan bazkalduta geunden eta sabeleko mina hasi zitzaion... Eta puzkerra botatzeko gogoa sartu zitzaion...

MORRITSON: Gartzia emozionatu zen eta 80 urteko hippyari muxu bat ematera joan zen...

GARTZIA: Puzkerra botatzeko gogoa ezin zuen burutik kendu eta urduri jarri zen, eta asuntoa bigundu zitzaion...

MORRITSON: (gartziari ahoa estali) Zeukan mozkorragatik txarto kalkulatu zuen eta muxu eman beharrean lurrera jausi zen (Imitatu) eta sudurretik odola botatzen hasi zen. Eta ni eskenatokian, jotzen eta dana ikusten.

GARTZIA: Morrik urduritasuna uxatzeko, erabaki sendoa hartu zuen: Puzkerra botatzea eta lasaitzea... Asuntoa berriro gogortzeko, je, je... Je, je lasaitu, gogortzeko je, je...

MORRITSON: (gartziari ahoa estali ta hasi borroka) Zure kotxean kriston txakur usaina zegoen, pentsatu nuen ez zela nabarituko.

GARTZIA: Klaro, Janis. (Triste) laz hil zen hamasei urtekin... Pobre. (Triste)

MORRITSON: (Triste) Janis hil da?... Pobre. (“A la carga” berriro) Orduan 100 urteko hippyak, Gartzia lurretik hartu eta sukaldera eraman zuen sudurra sendatzera.

GARTZIA: Morri lasaitu zen eta puzkerra bota zuen, zarata egin barik... Baina hor ez zen jada berriro ezer gogortu...

MORRITSON: Gartzia hostiagatik zorabiatu zen eta botagurea etorri zitzaion eta 120 urteko hippyari gainean botaka ez egiteagatik...

GARTZIA: Puzkerra askatzerakoan...

MORRITSON: Ez!!!

GARTZIA: Bai!... Iturria zabaldu zen!... Eta kaka berde urtu bat jaisten hasi zitzaion hanketatik behera...

MORRITSON: Hippyari gainean botaka ez egiteko, burua okertu zuen eta surf txapelketako afarirako prestatuta zegoen makailao lapiko erraldoi batean bota zuen edandako kalimotxo guztia... Kalimotxo guztia, txinoko sangria, eta gabonetako afaria bota zuen makailao gainean.

GARTZIA: Loditxua, kakaz beteta zegoela konturatu zenean, kotxetik irten zen oihuka eta erdibiluzik.

MORRITSON: 140 urteko hippyak, Gartzia lagundu nahian sorbaldetatik heldu zuen... Eta orain bai...

GARTZIA: Neska, korrika egiten hasi zen... Kaka berdez goitik behera zikinduta... Godzilla ematen zuen.

MORRITSON: Gartziak ezin izan zuen aguantatu eta hippyari gainean bota zion dana.

GARTZIA: Garbitzen saiatu nintzen.

MORRITSON: Bai, egia da, zapi bat hartu zuen eta garbitzen saiatu zen. (Mozkorra eta mugimendua imitatuz) Bitartean titiak zapiarekin ondo igurtziz... Nahigabe noski.

GARTZIA: Morri neskaren atzetik atera zen, komun baten bila, pinguinoarena egiten. (Imitatu) Baina Sofia, bere nobia zena, oihuekin esnatu zen eta dena ikusi zuen.

MORRITSON: Hippya ere oihuka hasi zen.

GARTZIA: Janis Joplin zirudien.

MORRITSON: Bai, bere amama. (Borroka amaitu)

GARTZIA: Morritxu Sofiarengana joan zen laguntza eske: “Ama kaka! Ama kaka!”... Jua, jua, jua!... Baina Sofiak, furgoneta martxan jarri eta alde egin zuen.

MORRITSON: Casi me atropella!

GARTZIA: No me extraña, ni bera izanda ez zaitut furgonetan sartzen uzten kaka usain horrekin.

MORRITSON: Tabernako sukaldaria “apur bat” haserretu zen.

GARTZIA: Bai, makailaoagatik.

MORRITSON: Makailaoagatik?... Hippya bere emaztea zelako! Sukaldeko aiztoarekin Gartziaren bila atera zen.

GARTZIA: Korrika irten nintzen, eta kanpoan Morri zegoen (Imitatu barrezka) negarrez, noraezean aparkaleku erdian, prakak jaitsita, eta goitik-behera kakaztuta.

MORRITSON: Eta ikusten dut zoro erraldoi bat holako aizto batekin, zure atzetik korrika.

GARTZIA: Bai, baina kasualitatez, biluzik, negarrez eta kakaz beteta, oihuka zebilen neska hura bere alaba zen, eta orduan sukaldari erraldoiak objetiboa aldatu zuen.

MORRITSON: Shrek bezalakoa zen.

GARTZIA: Bai, horregaitik zeukan alaba berdea, ja, ja.

MORRITSON: Eskerrak bi kotxetan joan izan ginela.

GARTZIA: Bai. Arineketan eskapatu behar izan genuen nire kotxean... Kriston kaka gazi-goxo usain nazkagarriarekin.

MORRITSON: Joe, zure kotxeko leihoak ezin zirelako jaitsi, manibela guztiak apurtuta zeneuzkan.

GARTZIA: Performance baterako erabili izan nituelako.

MORRITSON: Manibelak performance baterako?

GARTZIA: Bai.

MORRITSON: Ah.

BIAK: (Jesarri, aurrera begira eta baretu)

GARTZIA: (Umoretsu abestu) Era un pueblo con mar...

BIAK: Una noche después de un concierto, tu reinabas detrás de la barra del único bar que vimos abierto... ja; ja; ja!!!

MORRITSON: Ni ez naiz berriro Zarautzetik agertu.

GARTZIA: Ni ere ez.

MORRITSON: Ederto zegoen.

GARTZIA: Bai.

MORRITSON: Ke triste.

GARTZIA: Bai.

MORRITSON: Eta ez dut berriro txinoa probatu.

GARTZIA: Nik bai, baina etxean bakarrik... Eta komunean papera dagoela konprobatu ostean.

BIAK: (Barre) Ja, ja, ja...

GARTZIA: (Barrezka) Que triste.

MORRITSON: Eta kontzertua ez ziguten ordaindu.

GARTZIA: (Barrezka oraindik) Zure taldekideek bai kobratu zutela... Eta ondo gainera.

MORRITSON: Bai, qué putada, ez zuten ezer egin eta guretzako ziren hostiak hartu zituzten.

GARTZIA: Eta gainera gero autobusean bueltatu behar izan zuten...

            (Barrezka) Qué putada.

MORRITSON: Ez zuten berriro nirekin jo nahi izan.

GARTZIA: Zurekin baino, zu jotzea igual.

BIAK: (Deskojonatzen)

MORRITSON: Hor bukatu zen “morritsoua”...

GARTZIA:morritsoua” akojonantia zen.

MORRITSON: (Barrezka) Performancea manibelekin?

GARTZIA: Bai...

MORRITSON: Ja...

GARTZIA: Gaia bizitzaren joan-etorri eliptikoa zen.

MORRITSON: Aaah.

GARTZIA: Beti aurrera ta atzera, beti leku berdinera bueltatzen...

MORRITSON: Noski.

GARTZIA: Bai.

MORRITSON: (Sakeleko telefonoa atera) Ui! Ordua da. (Markatzen hasi eta logelara joan hitzegitera)

GARTZIA: Ah, bai!, egia... Ordua da. (Laukia marraztu airean. Aurrera etorri, argiekin denbora pasatu dela markatu daiteke. Ikusleei hitzegin baina bere burua konbentzitzen) Asteak pasatu dira, badaramagu aste batzuk hirurok etxea konpartitzen... Eta sentsazio arraroa hasi zait sortzen... Olatzekin konexio ikaragarria sentitzen hasi naiz... Afalostean hitzegiten gelditzen gara eta bere irribarreak barruko guztia mugiarazten dit... Morrik ordea hemen nagoenetik ez dit ezer mugiarazi... Eta antzezlana ez doa ez aurrera, ez atzera; dana iruditzen zaio txarto... Ez dakit, herdoilduta bezala ikusten dut... Bai, guztiz herdoilduta.

MORRITSON: (Telefonoz hitzegiten sartu, erropa ezberdin batekin, beste egun bat dela adierazteko) ...Bai, maitia... Badakizu, hementxe ensaiatzen... Bai... Je, je... (gartziari begiratu) Bai seguru...

GARTZIA: Zer?

MORRITSON: Esaten du, ia antzezlan honekin dirua irabaziko dugun?

GARTZIA: Dirua, dirua... Kuadrikulatuak zaudete.

MORRITSON: Ia honetan ere, aterkinarekin joko zaituzten? Je, je!

GARTZIA: Beti kontu berdina.

MORRITSON: Bai agur... Muxu bat. Oraingoan aterkinik ez daukan norbait aukeratzeko dio.

GARTZIA: Horrexegatik aukeratu nuen, aterkina zeukalako.

MORRITSON: Jotzea nahi zenuen?

GARTZIA: Ez. Nahi nuen aterkin bezala erabiltzea eta estaltzea.

MORRITSON: Egin zuena dibertigarriagoa izan zen.

GARTZIA: Komunikabideek isuritzen diguten gezurrezko informazio guztiaz babesteari buruzko metafora interaktiboa sortu nahi nuen.

MORRITSON: Eta hori adierazteko, zuk zakila atara, eta atso bati txiza gainean egiten diozu.

GARTZIA: Bai.

MORRITSON: Eta andra gaixoak ez zuen ulertu zure txiza informazio manipulatua zela.

GARTZIA: Ez... Artea ulertzen ez duen jendeaz inguratuta nago.

MORRITSON: Ja... Bueno egia esan... Babestu... Babestu zen, eta ondo gainera.

GARTZIA: Performanceak, katartikoak izan behar dute... Jendea mugiarazi behar dute, bere barrunbeetatik.

MORRITSON: Ba hau mugitu zen.

GARTZIA: Baina ez zuen ezer ulertu.

 

Isilunea.

 

MORRITSON: (Aspaldian dabil zalantzekin, olatzi buruz ta erlazioari buruz, urruntzen dabilela sentitzen hasia da) Zer? Irtengo gara apur bat despejatzera?

GARTZIA: Bai. (Etsita)

 

biak kalera doaz, ikuslegoaren artera.

 

MORRITSON: Zuk izandako harremanetan?... Serioetan... Uste duzu neskak sexualki asetu dituzula?

GARTZIA: Asetu?

MORRITSON: Bai. Ia uste duzun, beraiek gustura zeuden zurekin zuten sexu harremanarekin.

GARTZIA: Ah, bai, uste dut baietz... Normalean hori ez da izan nire erlazioetako arazoa... Baina beraiei galdetu beharko zenieke.

MORRITSON: Olatzeri galdetu nion.

GARTZIA: Zer!? (Urduri)

MORRITSON: Sexu aldetik gustura bazegoen.

GARTZIA: Norekin?

MORRITSON: Ba nirekin! Norekin izango da ba?

GARTZIA: Bai, bai, noski. Txarto ulertu dizut.

MORRITSON: Bai.

GARTZIA: Zer galdetu zenion?

MORRITSON: Ba nirekin baino sexu harreman hobeagorik euki ahal duen.

GARTZIA: (Lasaitu) Hori ez zaie galdetu behar... (Kuriosidadeak jota) Eta zer erantzun zizun?

MORRITSON: Isilik gelditu zen... Eta segundu luze batzuren ostean, esan zidan bakoitzarekin ezberdina zela, eta nirekin maitasunarekin nahasten zuela, eta hori garrantzitsuagoa zela.

GARTZIA: (Pringau, pitxafloja bat dela pentsatu) Ba erantzun polita da hori, ez?

MORRITSON: Ez! Nik nahi nuen baietz erantzutea... O sea, ezetz!... Nirekin onena izan dela entzun nahi nuen. Joder!... Eta hausnartzeko isilunerik gabe.

GARTZIA: Baina hori lelokeri bat da. Beti mitifikatzen da gau baten harrapatutako ezezagun batekin eukitako sexua.

MORRITSON: Niretzako bera izan da onena.

GARTZIA: Hombre, es que Sofia Beronio Aguilera “Solo las tetas por fuera”...

MORRITSON: Gehiago egon dira. Eta sexurik onena Olatzekin.

GARTZIA: (Ikuslegoari) Jode! Gainera ona da ohean!

MORRITSON: Zer?

GARTZIA: Eh, Ba... Olatzek uzten dizu...?

MORRITSON: Ze axola dizu zuri horrek!?

GARTZIA: Vickyk ez zidan uzten... Bueno, behin utzi zidan, oso mozkortuta zegoelako.

MORRITSON: ... Bai. Baina hori ez da asuntoa.

GARTZIA: (Joder!) Neska ikaragarria duzu, inteligentea, ederra, alaia... eta gainera sexuan ona dela diozu... Eta zalantzak dituzu... Agian dagoeneko ez zara egongo maiteminduta.

MORRITSON: Guztiz maiteminduta nago.

GARTZIA: Ja... Orduan?

MORRITSON: Ez dut galdu nahi.

GARTZIA: Ba lelokeriak galdetu beharrean, ondo zaindu.

MORRITSON: Bai baina...

GARTZIA: Zuk gozatzen duzu ezta?

MORRITSON: Bai.

GARTZIA: Ba ez kejatu... Eta ez kontatu inori etxean sexu basatia daukazula, bestela putreak bezala hurbilduko zaizkio... (Begirada desbideratu) Ez fidatu inortaz ere.

MORRITSON: Arrazoia daukazu. Gaur pasioa berreskuratuko dugu... Bueno agur... Berandu etorri eh! (Badoa afaria prestatzera, dutxa bat hartzera... gartzia hitzegiten dabilen bitartean, kandela batzuekin atzetik pasatu, berriro pasatu ardo botila batekin, gero albornoza jantzita, presaka)

GARTZIA: (Ikusleen artean oraindik) “Hamlet”-en kastinera aurkezteko prestatzen nabilela dirudi: To be... Or not to be... (Zuritoa garezurra balitz bezala erabili. Moztu) Barkatu eske Londresen, Shakespeareri buruzko master bat egin nuen...

MORRITSON: (Bere prestakuntzekin jarraituz, eskenatokitik esan) Mallorkan.

GARTZIA: Bueno, ejem, bai... Londres, Mallorka... Baina Royal Shakespeareko jatorrizko irakasle batekin.

MORRITSON: (Bitartean etxean afaria prestatzen: Ardo botila. zabaltzen pasatu, pozik eta urduri) Eta ingelesa txarto ahozkatzen zuten ikasleentzako antolatuta.

GARTZIA: Baina Masterra.

MORRITSON: Del universo.

GARTZIA: (Apur bat azeleratuta, morrik esandakoagatik haserre) To be... Or not to be... That's the question. (Kontzentratu eta berriro esan)

            Inoiz izan dudan lagunik onena traizionatu...

            Eta Olatzen bila, dudan indar guztiarekin abiatu...

            Edo orain arte inoiz sentitu ez dudana, niretzako gorde... Eta nire lagunari...

            Lagunari? Zer da laguna?... Eskolaurrean, Morriri, Nerea Bustinza gustatzen zitzaidala esan nion, eta Morrik kromoak oparitu zizkion eta berarekin jesarri zen autobusean... Urte osoan... Hori da lagun ona izatea? (Galdera garagardo basoari errepikatu eta pentsakor joan. Etxera joan aurretik denbora eman behar dio morriri bere zatia esateko, beraz fokutik atara beharko da)

MORRITSON: (Jesarri sofan kopa batekin) Ederto... Ederto... Ederto... Ederto... Gartziarekin primeran dago... Gustora... Beti txutxumutxuka... Ederto... Baina nirekin egoteko. (Lanpetuta) Ederto... Oso lagunak dira... Ze polita adiskidetasuna... Hori zen nik nahi nuena... Ederto.

GARTZIA: (Kaletik dator eta morri topatzen du sofan jesarrita, morriren sentimentuak aztertzera dator)

MORRITSON: (gartziaren harridura sumatzean) Lana zeukan.

GARTZIA: (Alboan jesarri, kontsolatzeko. Ikusleei) Ikusten, herdoilduta dago.

MORRITSON: Zer diozu?

GARTZIA: Ez ezerrez... Ahotsa berotzen... herrr-doil-du, ka-rra-ma-rro... erre-a daramaten hitzak ondo datoz ahotsa berotzeko.

MORRITSON: Bai. (Baxu hitzegin) Emango diogu apurrr bat?

GARTZIA: Benga. so-mo-rros-tro, e-rro-do-den-dro.

 

(Lepoa ta besoak mugitu, eta morriri berotzeko keinua egin)

 

MORRITSON: Ssshhh! Ez oihukatu, Olatz logelan dago, fA-rrrrasan-te. (Farsante esan, baina Arrasate hitzarekin nahastu disimulatzeko, olatz kaskoekin dago musika entzuten beraz oihuek ez diote molestatzen, gartzia fastidiatzeko esan dio ez oihukatzeko)

GARTZIA: (Ikusleei keinu batekin adierazi arrazoia duela, morri oso negatibo dagoela) Lanean zegoela ulertu dizut.

MORRITSON: Portatilarekin lanean. (Ulertzen? Logela seinalatu)

GARTZIA: (Baxu, baina ondo ahozkatuz, ahoa asko zabalduz, laukia airean irudikatu) parrr-ka-rrra-tu.

MORRITSON: Entsaiatuko dugu apurrrr bat?

GARTZIA: Eta pasioaren berrrrrreskurapena?

MORRITSON: Orrrrdubete berrrranduago hasiko da... Gaurrrr nik prrrrroposatuko dut inprrrrobisatzeko gaia, ados?

GARTZIA: Errrritmoa horrrrela apurrrrtzea... Zuzendaria ni naiz.

MORRITSON: “Zuzendaria ni naiz, zuzendaria ni naiz” Benga Tolosa!... “morrrrritsoua” gogoratzeko. Egun hauetan abesti bat konposatzen ibili naiz.

GARTZIA: Ez dakit orain abestiekin hasteko momentua den...

MORRITSON: Abotsa berotzen ibili gara.

GARTZIA: Baina... Aste osoko planifikazioa desorekatuko dit.

MORRITSON: Ze planifikazio? Momentuan okurritzen zaizuna egiten dugu beti.

GARTZIA: Hori da nik sinistarazten dizudana, zeure rolean ez akomodatzeko.

MORRITSON: “Elkarlana, proposamenak jasotzeko irekita... Hutsetik hasi, askatasun osoz... Bion artean loratzen dena aurreritzirik gabe garatzeko.”

GARTZIA: Bai, baina ez da momentua. (morritson haserretu, besoak gurutzatu, umeak bezala pikatu) Gainera Olatz molestatuko duzu.

MORRITSON: Kaskoekin musika entzuten ari da.

GARTZIA: ...Tira eman, ia hunkitzen nauzun.

MORRITSON: (Kitarra jotzen hasi)

GARTZIA: Ikusi dut! Ikusi dut! (Jotzen gelditzeko keinua, edo anplia deskonektatu)

MORRITSON: (Jotzen gelditu, amorru ematen dio beti jotzen dagoenean moztea, baina arnasa hartu eta aditu)

GARTZIA: Orain umeentzako antzerkia eta ipuinak modan daude, oso komertzialak omen dira... Hori kritikatu dezakegu pasarte baten...

MORRITSON: Eta zer ikusia dauka horrek katarsiarekin, trantzearekin, kritika sozialarekin eta konpromisoarekin?

GARTZIA: Fusioa... Ez dugu horren esklusibistak izan behar... Zuk esan zenuen.

MORRITSON: Eta kultoko antzezlana?

GARTZIA: “Shrek” eta “Oz-eko aztia” kultoko pelikulak dira.

MORRITSON: Bai... Eta oso imitatuak... Urratzailea benetan.

GARTZIA: ...Transgresor?

MORRITSON: (Etsipenez, baietz buruarekin) Shrekekin fijazio arraroa daukazu.

GARTZIA: Baina ez dugu kopia bat egingo... Gure lana bizarroa izango da.

MORRITSON: Bizarroa?

GARTZIA: Baaai! (Emozio handiz)

MORRITSON: Shrek bizarrarekin? Itsusiagoa egongo da oraindik.

GARTZIA: Bizarra, ez. bi-za-rro... Una creación bizarra (Erderaz ahozkatuta), ez bizarra (Euskeraz eta kokotxa igurtziz)

MORRITSON: Aaahh. Underground.

GARTZIA: Mmmm ez... Bizarroa. Benga, pasarte bat izango da bakarrik... Parodiatxo bat... Ni ipuin bat kontatzen joango naiz eta zuk inprobisatu... Kitarrarekin... Hitz egiten... Ateratzen zaizuna egin, bai? Zure ikuspuntua adierazi.

MORRITSON: Bale.

GARTZIA: Behin batean...

MORRITSON: (Begiratu esaten bezala “behin batean”?) Bizarroa?

GARTZIA: Zer? Horrela hasten dira ipuinak... kontzentratu.

MORRITSON: Bai, bai... Hasi, hasi... (Txantxetan) “Behin batean”

GARTZIA: Behin batean, bai... Gaztelu (Egongelari begirada bota) oso-oso-oso txiki batean, printzea eta printzesa bizi ziren.

MORRITSON: (Gitarrarekin)

GARTZIA: Printzesa beti lanean zebilen...

MORRITSON: Printzesa lanean?

GARTZIA: Ipuin modernoa da, metaforikoa.

MORRITSON: Okay, Okay.

GARTZIA: Eta printzeak ez zuen ezer egiten egun osoan. (morritson begiratu)

MORRITSON: Hori bai sinisten dudala.

GARTZIA: (“Hortik jarraitu” adierazi) Printzea aspertuta zegoen, triste, itsusi, karisma galduta... Aspaldi ez zelako gudara joaten eta bere ezpata herdoilduta zegoen.

MORRITSON: Nire gitarra bezala... je, je.

GARTZIA: (Ba dirudi ulertzen duela) Egun baten printzearen gudaririk onena etorri zen bisitatzera... Oso guapoa zen...

MORRITSON: (Zalantza, “zer nahi duzu adierazi?”) uhum...

GARTZIA: Gihartsua, karismatikoa... Tipo benetan erakargarria... Eta printzearen lagun mina... (Begiratu eta mugitzeko keinua egin, eskua sorbaldan jarriz. morritsonek punteo bat jo, disimulatzeko, gartziaren intentzioa jakin nahiean) Gudaria, printzearen lagun min-mina zen, behin bizitza salbatu zion... Ogro erraldoi batek ezpatarekin hil nahi izan zuen, bere alabaren ohorea zikintzeagatik... Ondo zikindu gainera. (Barre) Eta zaldi gainean handik atera zuen, benetako lagun min-mina zen.

MORRITSON: (Moztu, dagoeneko dena ulertu baitu) Min-mina bai!

GARTZIA: Horixe baietz... Eta printzeak gazteluan bizitzen gelditzeko eskatu zion, horrela egunero ezpatarekin entrenatu ahal izango zutelako. (Isilunea, morritsonen erreakzioa ikusteko. morritson, Kitarra jotzen, disimulatzen, baina gero ta gehiago kargatzen) Ateratzen zaizuna egin, eh! Pentsatu barik, askatu! Askatu! (morritsonek ostiako bat emateko gogoak irentsi, baina ikuslegoak nabaritu behar du) Gudaria eta printzesaren artean erakarpena sortzen hasi zen.

MORRITSON: (Musika moztu, haserrea disimulatu, baina ozpin) Umeentzako ipuina?

GARTZIA: Parodia, parodia...

MORRITSON: Ah. Gehiago parodiatzeko pertsonaiak animaliak izan ahal dira...

GARTZIA: Baale. Gudaria, pantera beltz gihartsu eta dotore bat izan ahal da... Groargh!

MORRITSON: (Beti bere haserrea estaltzen) Nik gehiago ikusten dut, hamster bat bezala, xagu beltz nazkagarri bat bezala.

GARTZIA: (Xagua imitatuz) Bale, eta zulo ilun batean bizi dira, zuek bezala.

MORRITSON: Antzezlan bizarroetan, biolentzia erabili ahal da, ezta?

GARTZIA: Baina biolentzia psikologikoa, musikaren bidez adierazita.

MORRITSON: Gitarra buruaren kontra apurtzea, adibidez?

GARTZIA: (Larritasun irribarrea) Jeeee... Biolentzia fisikoa xx. mendean gelditutako ikuskizunen adierazgarri bat besterik ez da...

MORRITSON: Jakina.

MORRITSON: Egun baten ezin zuten gehiago aguantatu eta gudariak bere lagun mina zen printzeari, bere emazteaz maiteminduta zegoela kontatu zion. (Konprobatu erreakzioa)

MORRITSON: (Ironiaz) Eta printzeak ulertu zuen.

GARTZIA: Baai! Eta hirurek gazteluan bizitzen jarraitu zuten... Printzeak bere logela utzi zien eta beste gela batetara joan zen...

MORRITSON: Noski, xaguek ez dituzte lagun min-minen bikoteak errespetatu behar, horregatik dira xaguak.

GARTZIA: Eta printzea eta gudaria lagun izaten eta egunero entrenatzen jarraitu zuten.

MORRITSON: Eta egun baten printzeak, bere lagun min xagu, gudari... Zintzoari... Entrenamenduan, ezpatarekin, nahigabe... Buztana moztu zion!

GARTZIA: Baina ala ere, printzesa ez zen printzearekin bueltatu, dagoeneko beraien arteko maitasuna diluituta zegoelako.

MORRITSON: (Haserre) Diluituta! Diluituta! Zer jakingo duzu zuk!?... (Haserreari eutsi) Baina ala ere printzea eta printzesa gazteluan bizitzen jarraitu zuten. Eta xagu higuingarria, (Hau zuzen begiratzen eta astiro esan) gaztelutik bota zuten, buztan barik ez zuelako ezertarako balio.

GARTZIA: Baina joan aurretik Merlin aztiak buztan berria jarri zion, eta printzesa, berarekin joan zen.

MORRITSON: Ba espero dut Merlinek lan ona egin izana, ze lehen xaguak oso buztan txikia zeukan. (Ikusleei atzamarrekin tamaina adierazi)

GARTZIA: Baina Merlinek bezala, barita oso ondo erabiltzen zekien.

MORRITSON: Baina printzesek “barita” baino, “barota” nahiago.

GARTZIA: Bueno, printzea zen ezpataren erabilerari buruz aholkuak eskatzen zituena. (Retintin handiarekin)

MORRITSON: Eta gudaria zen, ezpata txikia zeukalako, hondartza nudistara joan nahi ez zuena. (Retintin hori imitatuz)

GARTZIA: Baina gaur egun Teletiendako ukenduek Merlinenak baino emaitza hobeagoak lortzen dituzte.

MORRITSON: Zeure “labanatxoa”, ezpata bihurtzeko, ukendu asko beharko duzu... (Barrezka) Bestela Loretxuri galdetu.

GARTZIA: Aspaldiko kontu horiek orain?

MORRITSON: Loretxu, neure Markinako lehengusina (Besoekin adierazi neska indartsua zela)

GARTZIA: Horrek ez dauka zerikusirik geure antzezlanarekin.

MORRITSON: Askatasunez inprobisatzeko esan didazu. Antzar Egun baten hondartzara joan ziren... Gauez.

GARTZIA: Mozkortuta nengoen.

MORRITSON: Handik orduerdira...

GARTZIA: Oso mozkortuta nengoen.

MORRITSON: Handik orduerdira Loretxu...

GARTZIA: Eta drogatuta.

MORRITSON: Loretxu etorri zen guztiz haserretuta mundu guztiari kontatzen...

GARTZIA: Gaixorik nengoen.

MORRITSON: (gartziari ahoa estali) Bai “kolitis!” (Hatzamarrekin tamainu txikia adieraziz) Loretxu oihuka taberna erdian Bilbotarrek ez dutela ezertarako balio, eta euren...

GARTZIA: Bale nahiko da, nahiko da!!! Ez du funtzionatzen.

MORRITSON: (Barrezka) Zure ezpatak?

GARTZIA: ez!!! Ipuinarena. Y colorín colorado este cuento se ha acabado!

MORRITSON: (Zuzentzen) Eta halan ez ba zan, sar nazatela kalabazan; eta atara nazatela herriko plazan!

GARTZIA: Joder! (Umeei bezala hitzegin) Ondo ibili, gutxi gastau ta bueltak Olatzeri!

MORRITSON: (Ez dio graziarik egin) Iradokizun bat egin ahal dizut?

GARTZIA: Iradokizun bat?... Euskaltzaindian onartu zaituzte, ala?

MORRITSON: Ejem... Olatzen amak oposaketa batetara apuntatu egin nau, eta perfil teknikoa ataratzeko prestatzen hasi naiz.

GARTZIA: Aupa antzerkia. (Laukia airean irudikatu, edo ukabila jarri elkar txokatzeko)

MORRITSON: Zuri, zeurea ez den lorategian polinizatzea gustatzen zaizu ezta?

GARTZIA: Orain erleak gara? Aklaratu zaitez... Horrela ezin naiz pertsonaiaren psikologian sartu.

MORRITSON: Hamster bat zara.

GARTZIA: Ez dago paper txikirik.

MORRITSON: Bai, egia da. Baina zuk xagu traidorearen psikologian sartzeko ez duzu lan handirik egin behar.

GARTZIA: (Erlea imitatu, pozik) Erlea! Erlea! Gustatzen zaizkit erleak! Polinizazioa oso esperientzia aberasgarria da espirituarentzako.

MORRITSON: Eta zuk uste duzu Olatz beste lorategi batetan polinizatzeko gogoak dituela?

GARTZIA: (Deseroso) Olatz?... Ez, ez, ke ba... Ez dut uste... Olatz pozik dago zurekin. (Bbzzzzzzz... Erlearekin jarraitu disimulatzeko)

MORRITSON: Esan dizu?

GARTZIA: Zer? (Estutasunak igarotzen)

MORRITSON: Nirekin pozik dagoela.

GARTZIA: Ah!... Eeezzz, baina uste dut baietz.

MORRITSON: Ez duzue honetaz hitz egin?... Askotan hitz egiten duzue.

GARTZIA: Ez, ke ba... Ez dugu horrenbeste hitzegiten... Gainera lelokeriei buruz hitzegiten dugu.

MORRITSON: Noski... Uste dut galtzen ari naizela.

GARTZIA: Ba nire errua ez da, eh! (morritsonek zuzen begiratu, egia nahi du) Zergaitik ez zoaz Olatzengana egin behar duzuna egitera.

MORRITSON: Bai. Pasioa berreskuratu behar dugu!

 

gartzia sofan etzaten da lo egiteko asmoz. morritson logelatik berehala irteten da.

 

GARTZIA: Laster berreskuratu duzue pasioa.

MORRITSON: Buruko mina dauka. Lan asko dauka, eta bihar goiz altxatu behar da.

GARTZIA: (Sofan etzanda) Lana da arazoa, lana... Lan asko egiten du, eta lanak energia xurgatzen dio.

MORRITSON: Bai, egia da... Lana da arazoa, arrazoia daukazu... Bueno gabon, ohera noa.

GARTZIA: (Sofan etzanda eta gero altxatu) Lana, arazoa? Argi dago zein den arazoa: Morri, pelikulatik kanpo gelditu da. Beraz orain ez dago traiziorik. Zintzoa izan naiz, neure sentimenduak gorde izan ditut, baina orain papera lortu behar dut... Baina zuzen baldin banoa, Olatzi ez zaio ondo irudituko, Morri nire lagun mina izanda... Izan da, hori da bai, lagun mina izan da... Olatz txarto pasatzen egongo da... Bere konfidentea izango naiz, baina bitartean, neure xarma guztiarekin inguratzen joango naiz... Eta sarean eroriko da. (Karretea igotzen) Konturatu gabe. (Logure. Bakarrizketa hau erropa kentzen “ohera” sartzeko esan dezake). Ideia bikaina. (Lo)

MORRITSON: (Haserre sartu) Ideia bikaina!

GARTZIA: Eskerrik asko... (Esnatu) Zein?... Digo... Zer!?

MORRITSON: Olatzeri lanaz aldatzeko eskatu diot.

GARTZIA: Hori ezin zaio neska bati proposatu.

MORRITSON: Zer!?? Zuk aholkatu didazu!!!

 

Erritmo biziko eztabaida, baina oihuak kontrolatuz, olatz alboko gelan dagoelako.

 

GARTZIA: Ez, nik esan dizut lan asko egiten duela.

MORRITSON: Ba hori.

GARTZIA: Baina ez da berdina.

MORRITSON: Zelan ez dela berdina?

GARTZIA: Ez, nik esan nahi nuen, agian horrenbeste lan egiten duela... Etxera etortzeko gogorik ez duelako.

MORRITSON: Noski! Zu zaudelako.

GARTZIA: Ez. Zu zaudelako.

MORRITSON: Zelan ni nagoelako? ... Beti egon naiz hemen, bere bikotea naiz, zu zara dena nahastera etorri dena.

GARTZIA: (Erritmoa moztuz) Horrela ikusi nahi baduzu.

MORRITSON: Noski baietz!... (Kitarra hartu)

GARTZIA: Ez gaizki hartu, laguntzeko esan dizut.

MORRITSON: Jotzeko gogoa daukat!

GARTZIA: Ez dakit zergatik jartzen zaren horrela.

MORRITSON: Ssshhh! Inspiratuta nago...

GARTZIA: Olatz esnatuko duzu.

MORRITSON: Berdin zait!!!

GARTZIA: Taktika ona, neska ez galtzeko.

MORRITSON: (Abesten hasi): Consejos doy y para mí no tengo eso es un amigo...

GARTZIA: Erderaz? Eta zure konpromezua?... Eta zure oposaketarako euskara garbia?

MORRITSON: Voy a cantar en castellano porque me sale de los cojones, ¿vale?

GARTZIA: Vale.

MORRITSON: Consejos doy y para mí no tengo eso es un amigo, un buen amigo.

GARTZIA: (Aurreratu eta ikusleei abestia “Euskaratu”, bere bertsioa azaltzen, abestu gabe) Aholkuak eman, lagun onen lana hori bai dela lagun ona.

MORRITSON: Le ayudo y me jode la vida. Mi mejor amigo.

GARTZIA: Nire lagunik onena. Elkarri laguntzen, elkarrekin beti.

MORRITSON: Que alegría, todo es mas fácil. Con un poco de ayuda de mis amigos.

GARTZIA: Ze ondo, dana da errezagoa nire lagunen laguntzarekin.

MORRITSON: Con amigos así no necesito enemigos.

GARTZIA: Holako lagunekin neure etsaiek jai dute.

MORRITSON: La vida puede ser maravillosa... “pal” que tiene buenos amigos.

GARTZIA: Bizitza ederra izan daiteke... lagun onak izan ezkero.

MORRITSON: Vaya mierda!

GARTZIA: Hau bai poza!

MORRITSON: Vete a la mierda.

GARTZIA: Ondo ibili zu ere. (Badoa)

 

gartzia kalera joan eta morritson kitarra jotzen gelditu... Gero logelara joan.

 

GARTZIA: (Kalean, ikusleen artean, telefonoz hitzegiten) Sentimentuak nahastuta dituzula?... Bai, logikoa da... Ez dakit... Igual... Ez dakit, eh... Igual norbait gurutzatu da zure bizitzan eta... Lagun on bat topatu duzula eta ez dakizula oraindik zer sentitu behar duzun?... Sentsibilidade handia duela... (Guztiz emozionatuta) Aurrera jarraitu Olatz! zeure sentimenduei kasu egin. Zu ere sentsibilidade handiko neska zara... Morrik ulertuko du... Ezin zara norbaitekin egon, penagaitik. (Damutu esandakoagaitik) Afaltzera etorriko zara?.. Ez? Zer ba?... Ah bai, atzo komenta zenion Morriri, “Aingeru Beltza” bai, berataz zeozer entzun dut, artista ona omen da, ez?... Joe! Esa modelo!... uhu-uhu... Bale, Bai... Jarraituko dugu hitzegiten... Sentsibilidadeari buruz... Bai, agur... muxu bat (Eskegi ostean) laztana. (Laztana morboarekin esan, ez goxoki) (Guztiz emozionatuta eta harro, ikusleei esan, zati honetan deabru manipulatzaile bat bezala agertu behar da, nonbaiten igota publiko artean, edo morriren atzean “hariak” mugitzen) Bueno badirudi gauzak bere bidetik doazela.

MORRITSON: (Etxean, olatzekin telefonoz hitzegiten) Kaixo maitia...

GARTZIA: (Ikusleei) Olatzek denbora behar du...

MORRITSON: (Telefonoz) Denbora... Noski...

GARTZIA: Denbora behar dutela esaten dutenean...

MORRITSON: Hartu denbora, bai... Hartu denbora...

GARTZIA: Lagun gay batekin gelditu da berarekin konfiantza osoz hitzegiteko...

MORRITSON: Berarekin zaude?... Ja... Gaur ere ez zara lo egitera etorriko?... (olatz: Zu zelan?) (Badakizu zelan)..

GARTZIA: (Ikusleei) Noski, nirekin orain ezin du hitzegin...

MORRITSON: (Telefonoz) Gartzia?

GARTZIA: (Antena jarri emozionatuta) Beste begi batzuekin ikusten nauelako...

MORRITSON: (Telefonoz, gogo gutxirekin) Betiko lez...

GARTZIA: Olatz biluztuko da Aingeru Beltzak margozteko...

MORRITSON: (Telefonoz) Ondo... Ondo nago.

GARTZIA: (Ikusleei) Eta lasai hitzegingo dio, bere sentimenduak ere biluztuz, inofensiboa denez... Les encanta!...

MORRITSON: (Telefonoz) Erabakia hartu duzu, ezta?

GARTZIA: (Alboan duen ikusle bati) “Aingeru Beltza”, que fantasma!... (Etxera doa pozik. Heltzerakoan aurpegia laztandu morriri) Aupa Morri!

MORRITSON: (Eskua kendu)

GARTZIA: (Sukaldera sartu eta sukaldetik hitzegin, afaria prestatzen. Sukaldea sofa atzean zabaltzen den kortina bat izan daiteke, etxearen tamaina txikia argi eta garbi adierazteko) Olatz?

MORRITSON: (Ez du erantzuten)

 

Isilunea.

 

GARTZIA: Ez da etorriko afaltzera?

MORRITSON: (Ez du erantzun nahi)

 

Isilunea.

 

GARTZIA: (Zirikatzen) Gaur ere ez, eh?

MORRITSON: Orain modelo bihurtu zaigu.

GARTZIA: Aingeru beltza berriro?

MORRITSON: Berriro bai. (gartzia afaria prestatzen lasai jarraituz)

 

Isilune luzea.

 

MORRITSON: “Aingeru Beltza” (Despektiboa). Ez duzu ezagutzen “Aingeru Beltza”?

GARTZIA: Bai, zeozer entzun dut, derrepente famatua egin da...

MORRITSON: Bai bere eskilaran... Un enterau... Tolosaren laguna da. Horrek ez du pintzela eta arkatza ezberdintzen... “Aingeru Beltza”... Miguel Angel Negrete.

GARTZIA: Ba oso ondo hitzegiten dute berataz, oso konprometitua omen da.

MORRITSON: Tolosaren laguna, eta konprometitua!? No me jodas! No me jodas!

GARTZIA: Hori entzun dut.

MORRITSON: Bai, zu bezain konprometitua... Lagunekin batez ere.

 

Isilunea.

 

GARTZIA: Bueno Morri... Holako gauzak gertatzen dira... Zaila da onartzen baina... Horrela datorrenean...

MORRITSON: Ez duzu ulertzen ezta?

GARTZIA: Zer ulertu behar dut ba? Olatz oso ondo dago, logikoa da, artista batek modelo izateko eskatzea...

MORRITSON: Artista!? Berak oraindik pintzel bat zer zen etzekienean, ni “morritsoua” mugitzen nenbilen Euskal Herri osotik.

GARTZIA:morritsoua” oso ondo zegoen, baina ezin duzu Olatz kaiola baten barruan sartuta euki... Txori libre bat da...

MORRITSON: Txori libre, txori libre! (Marmarrean joan)

GARTZIA: (Ikusleei) Ikusten? Esalditxoak sartzen noa, bera zati guztiak batzen joateko.

MORRITSON: Maletak egiten hasi beharko dugu.

GARTZIA: Dugu?

MORRITSON: Ni hemendik baldin banoa...

GARTZIA: Esto... Morri...

MORRITSON: Zer Gartzia? (Dagoeneko badaki zertaz ari den)

GARTZIA: Eh... Zu dagoeneko... Agian, ba... Horrela igual biok etxean jarraitu ahal izateko... Baina... Etxeagatik, eh.

MORRITSON: (Barre negar ez egiteagatik) Ja, ja, ja... Benetan uste duzu horren lasai egongo nintzela zurekin hitz egiten, zuk Olatzekin aukeraren bat izango bazenu?

GARTZIA: ... Lagunak gara.

MORRITSON: Zuk zer uste duzu egiten duela “Aingeru Beltzarekin”?

GARTZIA: Koadro bat egingo dio, horrek ez du esan nahi...

MORRITSON: (Suspiroa) Ay... Ezagutzen dudala, eta bere talentua ez da bere koadroen kalitatean oinarritzen... Bere pintzelaren tamainan baizik.

GARTZIA: Zer esan nahi duzu horrekin?

MORRITSON: Joder! (Deseperatuta ulertzen ez diolako) Zu tanke bat erostera bazoaz...

GARTZIA: Nik ez ditut tankeak erosten, intsumiso-antimilitarista naiz.

MORRITSON: Zuk ez, Olatzek!

GARTZIA: Ez dut uste Olatzek tanke bat...

MORRITSON: (Haserre) Metafora bat da... Tanke bat erostera zoaz, kitto. Zertan fijatzen zara? Tankearen tamainan edo kanoiaren tamainan?

GARTZIA: aaah... Baina tipoa gay da.

MORRITSON: Gay!? ja!!!... Txikitatik ezagutzen dut, ni gay ni ostias!

GARTZIA: Zelan ez dela gay?

MORRITSON: Ezetz! Pura fachada.

GARTZIA: (Urduri jartzen hasita) Igual armairu barruan egon da.

MORRITSON: Ezetz!!!

GARTZIA: ¡Si tiene más pluma que yo qué sé!

MORRITSON: te-a-tro.

GARTZIA: Baina ziur-ziur? (Larrituta)

MORRITSON: Bai, ziur-ziur!

GARTZIA: Orduan sentsibilidade handiko laguna esaten zuenean... Sentsibilidadearena, metafora hutsa zen!...

MORRITSON: (Ozpin) Bai, metafora cool bat.

GARTZIA: Olatz con un pintor de brocha gorda!

MORRITSON: Bai, zurearekin konparatuta oso lodia eta oso luzea. (Etsita)

GARTZIA: Ikusten!? Olatz galdu duzu, eta orain zure erruagatik kalera goaz.

MORRITSON: Gudariaren sentsibilidadea handiagoa izan balitz, agian printzesak ez zukeen estimatuko margolariaren sentsibilidadea, eta hirurak hemen jarraitu ahal izango genukeen.

GARTZIA: Eta printzea ezkontzetan bere talentua usteltzen ibili izan ez balitz, agian printzesak printzearen sentsibilidadea estimatzen jarraituko zukeen.

MORRITSON: Printzearen sentsibilidadea, beti izan da gudariarena baino askoz estimatuagoa... Eta handiagoa.

GARTZIA: Agian bai, baina azken bolada honetan printzeak oso gutxi erabili du... Sentsibilidadea.

MORRITSON: Ba Negreteri sentsibilidadea zer den erakutsiko diot.

GARTZIA: Ba erridikulua egingo duzu. (Atzamarrekin tamaina txikia adierazi)

MORRITSON:morritsoua” zer den erakutsiko diot hasiberri horri.

GARTZIA: Bai, “morritsoua” akojonantia zen, baina sentsibilidadea erakusten badiozu?

MORRITSON: Sentsibilidade artistikoaz ari naiz.

GARTZIA: Eta horrela uste duzu amua irentsiko duela?

MORRITSON: Ze amu?

GARTZIA: Zeure sentsibilidadearena... Gay dela demostratzeko... Morri ez txarto hartu, baina ez dut uste hain ona zarenik.

MORRITSON: Ze ostiari buruz ari zara?

GARTZIA: Ez dakit, ba, nik Tom Waits ikusi nuela Kursaalean, eta zeharo zirraragarria izan zen, baina, niri behintzat, ez zitzaidan burutik pasatu bere sentsibilidadea... (Ahozko sexuaren keinua) Eta Tom Waits zen. Goizean Negrete ikusi dut eta ia zertara dedikatzen naizen galdetu dit. No te jode! Berak koadro bat margoztu baino lehen, nik diskoak neuzkan plazaratuta!... Eta “pikito” bat emoten saiatu da!

GARTZIA: Ikusten? Marikoi hutsa.

MORRITSON: (Arnasa hartu, eta dana entzuteko adierazi) Gaur gauean ezkontza hippy bat ospatuko dutela esan dit, (Ozpin) euren artean loratutako maitasun askea lotzeko.

GARTZIA: Olatz eta Negrete!!??? (morritsonek buruarekin baietz. gartzia haserre eta urduri) Baina zelan? Baina zergatik? Baina non? Baina ez da posible! (Konturatu eta disimulatu) Baina zergatik haserretzen naiz? ... Olatz zure bikotea da.

MORRITSON: Ja.

GARTZIA: (Haserre) Beti egiten dute berdina, akabatuta dagoena utzi, eta arrakasta duenarekin joan.

MORRITSON: Ni ez nago akabatua, ezkontzetan jotzen dut, baina etapa bat da...

GARTZIA: Noski, hori esaten dut nik. John Lee Hooker ere kotoi fabrikan ibili zen sasoi batean... Etapa bat...

MORRITSON: Gainera orain ikuskizun berria prestatzen ari gara, eta areto alternatiboetara itzuliko gara.

GARTZIA: Olatzek moztu nahi du eta zuk ikuskizun berriaz hitzegiten didazu? Olatzek uzten bagaitu... Bazaitu, bazaitu... Etxetik alde egin beharko dugu.

MORRITSON: Eta zer?

GARTZIA: Eta zer!? Ezkontza horretara joan behar dugu.

MORRITSON: Dugu?

GARTZIA: Amorru ematen dit zu uztea “Aingeru beltzagatik”.

MORRITSON: Noski... Hau bakarrik egin behar dut, zuk dagoeneko, nahikoa egin duzu.

GARTZIA: Biak bagoaz geure sentsibilidadea erakustera, aukera gehiago izango ditugu.

MORRITSON: Aukera zertarako?

GARTZIA: Sentsibilidadearen amua irensteko.

MORRITSON: Ez dela marikoiaaaa... Gainera zuk erridikulua egingo zenuke. (Hatzamarrekin tamainu txikia)

GARTZIA: Aukera guztiak probatu behar ditugu etxe barik gelditu baino lehen, eta gainera erridikulua egitearena iraganeko gauza bat da: (Harrotasunez) Teletiendako ukenduak mirariak gauzatu ditu.

MORRITSON: Ja!... Benetan!?

GARTZIA: (Buruarekin baietz) Olatzek ez gaitu ikusi behar Okupa-Alper batzuk bezala. Lanean gabiltzala ikusi behar du, pasioarekin lan egiten... Berriro taula gainean ikusi behar gaitu.

MORRITSON: Gaitu?

GARTZIA: Zaitu! Zaitu!

MORRITSON: Ez daukagu fundamentuzko ezer prestatuta.

GARTZIA: Utzi zuzendariari hori erabakitzen. Lan egin dugu, hazia ipini dugu. Orain jende aurrean, barruan eraiki duguna ateratzeko aukera daukagu.

MORRITSON: Bai... (“morritsoua” egiteko arropa janzten hasi, erabakia hartuta dauka)

GARTZIA: Zeozer polita egin dezakegu, ikuslegoarekin jokatu...

MORRITSON: Ikuslegoa, Olatzen familiakoak izango dira.

GARTZIA: Ba Tolosari erakutsiko diogu zer den hogeita batgarren mendean antzerkia egitea, interaktuatu, zeure musika, neure performance teknikak...

MORRITSON: Ez dakit merezi duen horrenbeste uztartzea.

GARTZIA: Ehh?

MORRITSON: Fusionar!

GARTZIA: Ah uztartzea, oposaketa, noski... Bikain bat seguru, Olatzen ama asko poztuko da. Antzezlanean kontzentratu! Gaur proba bat izango da, eta publikoarengandik jasotako hartuemanaz, borobildu ahal izango dugu, horrela fronte guztiak kontutan harturik antzezlana koherenteagoa itxiko dugu; eta ala ere eklektikoa.

MORRITSON: Eklektikoa noski.

GARTZIA: Azken egunotan bizitako guztia, amorru sortzailez betetako inprobizazio landu baten plazaratzeko aukera izango duzu. Ikusleei bizitza zati bat eskaintzea bezalakoa izango da.

MORRITSON:morritsoua” zer den erakutsiko diot “artista” horri. (Gitarra hartu eta badoa)

GARTZIA: (Atzetik jarraitu, ikusleen artean ibiltzen, botila bat hartu joan aurretik, eta ikusleei “berak erosi zuela esan”) Morri, eh... “morritsoua?”... Oso ondo zegoen, baina... Ezkontza batean eta Olatz berreskuratzeko asmoarekin... Ez dakit... Poetikoagoak izan beharko ginateke.

MORRITSON: Poesia beltza!

GARTZIA: (Edaten hasi) Baina horrela ez dugu Olatz berreskuratuko, gurekin haserretuko da.

MORRITSON: Ahaztu Olatz. Gaur artista nor den demostratuko diegu. Eta fokoak itzaltzen direnean, txaloen zarata isiltzen denean, tabakoaren usaina joaten denean, usain bakarra egongo da giroan: (Infinitora begira) victoria.

GARTZIA: ...Eta etxea?

MORRITSON: Zulo iluna? (gartziak buruarekin baietz. morritsonek besoarekin inguratu) Zeure furgoneta daukagu. On the road again.

GARTZIA: Nire “askatasunaren sinboloa” konpartitu nahi duzu?

MORRITSON: Horrela bai izango garela alternatiboak.

GARTZIA: Baina horrek glamur eta morbo guztia kenduko dio... Neskek marikoiak garela pentsatuko dute, edo pobreak... edo ijitoak.

MORRITSON: Bai! Hori bai dela alternatiboa! Ijito ibiltariak, antzerkia herriz-herri daramatenak; pobreak dira, ez dute dirutruk lan egiten, antzerkia bizi egiten dute eta homosexualak izateagatik euren herriak baztertu egin ditu. Lorca bezala.

GARTZIA: Espero dut ez fusilatzea... “Kapitalismoaren esklabu ez den artista-alternatibo-superpijo” baten sinboloa zen furgoneta, orain Federico Garcia...

MORRITSON: (Moztu) Gartzia, Gartzia Lorca.

GARTZIA: Noski... Furgonetak orain Lorcaren artearen oinordeko ta bultzatzaile bihurtzen gaitu?

MORRITSON: Ez, baina... Lagunak gara. Benga goazen! Deabma gorputzean sartuta daukat berriro ere!

GARTZIA: Qué miedo.

MORRITSON: ¿Qué miedo!? (gartzia, eskenatoki gainera bultzatu) No me jodas...

 

biak sofa gainera igoko dira “showa” eskeintzera.

 

GARTZIA: Hemendik aurrera ezkontzetan abeslari berria beharko duzu.

MORRITSON: Gauzak txartoago ataratzea zaila izango da.

GARTZIA: Eh, Morri, gero gasolinarako dirua eman ahal didazu?

MORRITSON: Ba, bai, bai, txartoago joan ahal dira, bai... Ahaztu ezkontzak, ahaztu dirua. Momentua bizi! (Sofa gainera igoko da) Hau da “morritsoua”!

GARTZIA: From lost to the river?

MORRITSON: Hori. From lost to the river.

GARTZIA: (Botila hartu, eta “tin-tin” egin, brindisa egiteko bezala, aurreko eskenan edaten joan da eta mozkortuta dago. Ikusleei zuzendu ezkontzako konbidatuak bailiran. Ebvood Blues bezala, morri aurkeztu) Ohore handia da guretzat konbidatu izana, detalle ikaragarria izan da...

MORRITSON: (Belarrira) Ez gaituzte konbidatu.

GARTZIA: Qué kabrones. Orain zuekin, basamortuko ibilbidea egin ondoren, askatasuna berreskuratuta...

MORRITSON: (Kokotekoa emango dio)

GARTZIA: Berriro zuekin artistarik handiena, mitoa itzuli egin da... Tolosa, Negrete akabatuak zaudete!... (Agurtu) Aupa Olatz. Aupa Ainara...

MORRITSON: Ainh... Hori, hori, Ainara... “La Culito”.

GARTZIA: Ezkontza polita, bikoteetaz nekatzen bazarete, nik betiko telefono zenbaki berdina daukat.

MORRITSON: (Beste kokoteko bat)

GARTZIA: Zuekin Euskal Herrian sortu den artistarik trangresoreena...

MORRITSON: (Belarrira) Urratzaileena.

GARTZIA: Ah, bai barkatu, urratzaileena, hori da Olatzen ama, ezta? Kaixo andrea, pilo bat ikasi du... Eta orain zure alabak gitarjolea, pintzel joleagatik aldatu du... Sentsibilidade handia omen daukalako.

 

Zakilaren tamaina handia eskuekin adierazi.

 

MORRITSON: (Eskuarekin “halan-holan” keinua, eta gartziari belarrira) Zuk uste Olatzek neure indiferentzia jaso duela?

GARTZIA: Noski.

MORRITSON: Estrategia...

GARTZIA: Andrea, orain ikusten dut nondik atara duen zeure alabak, edertasuna... Nahi baduzu, zeure alabari eskatu ahal diozu neure telefonua. Asteburutan dos por uno egin dezakegu.

MORRITSON: (Beste kokoteko bat) Aurkeztu eta isildu!

GARTZIA: Zuekin, gaur, artistarik handiena, urratzaileena, bizarroena, alternatiboena, biboterik, ezta mozorrorik behar ez duen benetako punky posmodernoa...

MORRITSON: (Poltsikotik zapi bat atarako du, edo galtzerdia kendu eta ahoan sartuko dio isilarazteko)morritsoua”. (Letra basatia daukan abesti punkia jotzen hasiko da. gartzia edan ta edan eta morriri koruak egin)

MORRITSON: (Punteoa egiten, animatuta) Benga, Gartzia, esan zerbait, danak zure artearekin gozatzeko irrikitan daude... Esaiozu zeozer Tolosa geure lagunari.

GARTZIA: Tolosa ez, Lander Joseba. Familiarekin ondo eraman: estrategia.

MORRITSON: Hori Lander Joseba pa los amigos.

GARTZIA: (Mozkortuta, trago bat eman, sakonki hausnartu) Tolosa eres adoptau!

MORRITSON: (Jotzen utzi) Estrategia bikaina, Olatzen familia poltsikoan daukazu!... Lasai andrea broma bat dela, broma bat.

GARTZIA: Bueno, hori berak jakingo du. Bere amama da eta haginak ardora jausi zaizkio.

MORRITSON: Sentsibilidade ikaragarria daukazu! (Berriro jotzen hasi)

GARTZIA: (Harro) Baaai.

MORRITSON: Benga erakutsiezu zeure sentsibilidadea.

GARTZIA: (Konturatu) Aaaahhhh. (Arropa kentzen hasi, prakak ta kantzontziloak jaitsi, justu abestia bukatzerakoan, eta belaunerainoko zakila erakutsi —aktorearen sentsibilidadearen arabera, protesia beharko da ala ez— morritsonek, abesten in crescendo, begiratu zakila eta txalotu. gartzia irribarre handia, eta besoak altxatuta “V” eginez atzamarrekin)

MORRITSON: (Teletiendako saltzaileak imitatu) Hey, Mike! Ukendu hori ikaragarria da!

GARTZIA: Yes Larri! Ikaragarria! Eta emaitzak berehala ikusiko dituzu.

MORRITSON: Esfortzurik gabe?

GARTZIA: Bai! Eta leku asko betetzen duten tramankulu deserosorik erabili gabe.

MORRITSON: Deitu orain eta...

GARTZIA: Uste duzuna baino askoz gutxiago ordainduz...

BIAK: Bi ontzi eramango dituzu.

GARTZIA: Larri! Probatu nahi duzu?

MORRITSON: Mike, niri neskak gustatzen zaizkit.

GARTZIA: Larri. Ia ukendua probatu nahi duzun?

MORRITSON: Nik ez dut behar, Mike!

GARTZIA: (Ikusleei) Dendetan ez duzu aurkituko. Kontrareembolso, Visa eta Corte-Ingleseko txartela onartzen dugu.

MORRITSON: (Abestia bukatu)

GARTZIA: (Prakak igo) Oraindik mareatzen zara kotxetan?

MORRITSON: (Sofatik jaisten) Uhu.

GARTZIA: (Sofatik jaisten) Qué cruz.

MORRITSON: No te jode.

BIAK: (Ikuslegoa agurtu, sofatik jaitsi eta abesten joan) Como quisiera poder vivir del aire, como quisiera vivir sin trabajar. Como quisiera no dar un palo al agua, como quisiera pringar un poco menos... Como quisiera poder vivir del aire.

 

Berriro agurtzera irteten dira.

 

amaiera