Pertsonaiak:
IDAZLEA: Berrogei urte inguruko gizonezkoa da. Itxuraz, pertsonai nagusia da.
KAZETARIA: Hogeita hamar urte ingurukoa gizonezkoa da. Gaur baino lehen ez du inoiz harremanik izan ez idazlearekin, ez X editorearekin. Pertsonaia nagusia da, funtsean.
X EDITOREA: Berrogei urte inguruko gizonezkoa da. Antzezlanean bereganatzen zaizkion ekintzak bereak bakarrik dira.
X2 EDITOREA: X editorearen lankidea da. Gizonezkoa. Edozein adin izan dezake, berrogeita hamar urtetik gora.
IDAZKARIA: Berrogei urte inguruko emakumezkoa da.
ZUZENDARIA: Berrogeita hamar urte inguruko gizonezkoa da. Ez da antzezlanean azalduko, baina bere ahotsa entzungo da.
EKIALDEKO IDAZLEA,
ERDIALDEKO IDAZLEA eta
MENDEBALDEKO IDAZLEA: Gizonezkoak nahiz emakumezkoak izan daitezke. Bitan baizik ez dira azalduko antzezlanean, baina etengabe aipatuak izango dira.
BI PERTSONA: Emakumeak nahiz gizonak izan daitezke. Ez dute inoiz hitz egingo. Bilerei itxura jendetsuagoa emateko azalduko dira.
Oharra: Euskal idazleak aipatzean, pertsona errealak direnez, ez da beren izenik aipatuko. “Ekialdeko idazle bat”, “Erdialdeko bat” eta “Mendebaldeko bat” adieraziko da euren aipamenak egitean, ondoko kokapen geografiko asmatu honen arabera: ekialdea Nafarroa eta Iparraldea dira, erdialdea Gipuzkoa da, eta mendebaldea Bizkaia eta Araba.