Liburua: Berengela izeneko Otarantza baten ibilketak eta biribilketak eta Maiatza zorabiatuaren pastorala
Egilea: Manuel Marķa
Euskaratzailea: Koldo Izagirre
Argitaletxea: Antzerti
Urtea: 1985
Galizako idazle garrantzitsuenetako baten bi antzerkitxo itzuli dizkigu Koldo Izagirrek, oso oker ez banago idazle horri euskaratu zaizkion lehen lanak direlarik. Xose Estevezek argitalpenari egiten dion sarreran ikus daiteke Maria-ren obraren garrantzia, eta bai eta ere Euskal Herriarekin dituen loturen berri izan. Itzulpenari eta argitaratzeari buruz hitz bi; lehenik Izagirreren lana txalotzekoa izan dela. Alde guztietatik nabari da Izagirrek duen euskararen ezagutza, eta nabarmenagotzen da argitaratze elebidun horretan, argitan geratzen baita bertsozko eta prosazko zatien aldatzean egin den esfortzua. Xinpleak eta ederrak bi antzerki lanek, herri tradizio eta alegiekin lotura handiak dituztenak. Lehenak, “Berengela izeneko…”, Otarantzaren ibilketak erakusten dizkigu, bere izateagatik sufritzen dituen agintaritzazko egiturei kritika gardena egiten diona. Bigarrenean herri ohitura bat hartzen da oinarritzat, eta gaur egunera erakartzeko saio biziki interesgarria egiten du Manuel Marķak.