Liburua: Publikoari gorroto
Egilea: Xabier Mendiguren
Argitaletxea: Euskaltzaindia-BAK
Urtea: 1987
Gogor xamarra norberak idatzi duen liburu bat komentatu beharra, baina beste guztiak aipatzen ditugunez, ezin alde batera utzi honako hau. Beraz, aurkezpentxo bat egingo dizuet, eritzitan ez sartzeko ahaleginak eginez.
Teatro lan bat da Publikoari gorroto, Euskaltzaindiak eta Bizkaiko Aurrezki Kutxak antolatutako 1986ko “Toribio Altzaga” saria bereganatu zuena eta Bizkaiko kutxak oraintsu argitara emana. Laburra eta xumea da berez, baina ez beharbada irakurtzeko arina.
Antzerki moldeari buruz, ez da gure artean ikusi ohi den modukoa. Ez naiz “berria” dela esateko bezain pretentziosoa, horrelako gauzak aspaldidanik egin izan baitira: eraginak eta ikusterakoan, ezin aipatu gabe utzi Antonin Artaud frantziarra eta bere ankerkeriaren teatroa.
Obrak hiru pertsonaia ditu, eta tresneria gutxi behar denez erraza litzateke muntatzen. Hala ere, oso zaila ziurrenik publikoa bereganatzen (hori esan didate irakurri duten lagunek eta horixe iradokitzen du izenburuak ere, ezta?). Metateatroa egiten da bertan, teatroari buruzko teatroa, gaia ironiaz tratatzen saiatuz (lortu ote den, besterik da, noski).