Liburua: Gastibeltzaren karabinak
Egilea: Marc Legasse eta Maskarada taldea
Argitaletxea: Susa
Urtea: 1985
Lehendik egurra hartua da gure partetik Marc Legassek narrazioren bati egindako aipamenean. Ez ginen harakoan konturatu Marc Legasseren narrazioak izugarri egoki izan zitezkeela antzesteko, eta Euskal Herrietan hainbeste antzesten ari den “Gastibeltzaren karabinak” honekin halako zerbait dela esango nuke.
Antzerki honetan, denetatik pasatzen da. Iņigo Pikandia karlistek Pasaian plano sekretu bat harrapatu behar die kristinoei gero Don Karlosen general batzuei emateko. Bidean erdi-galdu egiten da eta Ameriketa, India, Kuba eta beste leku askotara iristen da. Bidean denetatik pasatzen da, baina batez ere historiazko erro oso sakonak dauzkaten humorezko pasadizuak. Eta horretantxe dago koxka, humorearen bidez gure herri zahar honen historiarekin zerikusi larria duten datu, toki, liburu eta pertsonaiak humorez hain ederki azaltzerakoan. Federiko Kruwniski dugu euskal filologo ospetsu, Gernika eta Ameriketa zuzenean lotzen ditu barku batek, meza-mutil mutu batek “El imposible vencido” du mundu honetan gauzarik maiteena e.a. Antzerkia ez da izen berbera daraman narrazio liburutik bakarrik atera, Legasseren gainontzeko liburugintza ere kontutan izan da egokipena egindakoan. Lanak Euskadiko oldarketa eta oldarketa horrek duen fantastikotasuna eta poetikotasuna azaltzen du. Aise uzten du liburuak poetika eta fantasia antzerkiaren sareetan garatzen.