Aurkibidea
7. Herensugearekin borrokan
7a - Herensugearen kobaren atarian...
herritarra a: Ala, gelditu zaitez hor.
herritarra b: Gaixoa!
kukubel: Aizue! Bakarrik utzi aurretik azken nahia betetzen utziko didazue?
herritarraa: Ez!
herritarra b: Hori ezin zaio inori ukatu! Zer nahi duzu?
herritarra a: Tira, tira zer nahi duzu?
kukubel: Herensugearen atzaparretan erortzen naizenean nire txirula eskuartean izatea nahiko nuke.
herritarrak: Ongi da. Emaiozu txirula hori, zabal dezagun kobazuloaren sarrera eta alde egin dezagun hemendik lehenbailehen.
herritarra 2: Tori zure txirula hori!
Txirula kukubelen ondoan lurrera bota, haitzuloaren ahoa libratu eta han bakarrik ixten dute neskatoa loturik...
7b - Herensugearekin borroka
kukubel lokarrietatik libratu egiten da eta txirularen indarrari esker herensugeari zazpi mihiak banan-banan kentzea lortzen du eta gorde egiten ditu. Herensugearengandik libre dagoela mateo hurbiltzen ari dela ohartzen da eta apaizaren beldurrez haitzuloan ezkutatzen da.