Aurkibidea
Aurkibidea
Horazioarrak eta kuriazioarrak, Brechti nazismoaren kontrako gatazkak idaroki zion bigarren teatro obra, 1934an eskribatu zuen M. Steffinen laguntzaz. Bere lan didaktikoetarik bat dugu eta Alemania naziaren perilei buruz ari da, baina, oro har erakusteko saio bat ere badugu.
Pertsonaiak
— kuriazioar koroa
— horazioar koroa
— kurazioar hiru jeneralak
— uztaiduna
— lantzaduna
— ezpataria
— horazioar hiru jeneralak
— uztaiduna
— lantzaduna
— ezpataria
— horazioarren emazteak
— kuraizioarren emazteak
INDARREN ERAKUSKETA
Horazioarren hiria eta Kuriazioarren hiria. Bi hiriek bere jeneralei esaten diete.
KURIAZIOAR KOROA:
Zergatik iraun, Kuriazioarrak, penatzen?
Berriz ere
Iragan du negua eta gure murrailen artean
Hurbiltzen da gatazka izugarria
Lurrez eta meatzez jabetzeko.
Hortaz,
Gara erabaki armak hartzera
Eta armada hiru gorputzetan
Indarrez eta bortxaz Horazioarren herrian sartzera
Haien ondasunez
Lurreko nahiz lurpekoez
Jabetzeko.
(Horazioarrei oihuz)
Makur zaitezte!
Entrega itzazue zeuen ingude eta alorrak eta zeuen tresnak
Bestela halako indar batez izanen zarete zanpatuak,
Non zuetarik bat ere ezin baita itzuriren.
HORAZIOARREN KOROA:
Hor daude bandido bihurri horiek! Erraldoi indarrekin
Dute inbaditzen gure herria, eta bizia gordeko digutela
Prometatzen, baldin bizitzeko behar dugun oro ematen badiegu.
Zergatik
Behar dugu ukan beldur handiago heriori
Goseari baino?
Ez gara makurtuko!
KURIAZIOAR KOROA:
Jeneralen eskutan uzten ditugu
Tropak eta armak.
HORAZIOAR KOROA:
Jeneralen eskutan uzten ditugu
Tropak eta armak
(Jeneralen bizkarrean bastidore tipi bat jartzen dute, erregimenduen kopuru errepresentatzen duten bandera tipi batzurekin. Hilak efektiboen koadroan apuntatzen dira.)
KURIAZIOAR KOROA:
Zuri, jenerala
Dizkizugu entregatzen uztaidun zazpi kohorte.
HORAZIOAR KOROA:
Zuri jenerala
Dizkigu entregatzen lantzadun zazpi fratria.
KURIAZIOAR KOROA:
Zuri, jenerala,
Dizkizugu entregatzen ezpatari zazpi kohorte.
HORAZIOAR KOROA:
Zuri, jenerala,
Dizkizugu entregatzen uztaidun zazpi fratria.
KURIAZIOAR KOROA:
Zuri, jenerala,
Dizkizugu entregatzen lantzadun hamabi fratria.
JENERAL GUZTIAK:
Ekar itzazue armak.
(Uztai, lantza, ezpata eta ezkutuak ekar.)
KURIAZIOAR KOROAK:
Hauta itzazue
Arma pilo hauetan
Hoberenak.
HORAZIOAR KOROA:
Hona hemen
Zuen armak
(Kuriaziarren oinetan uzten dute anitz uztai)
KURIAZIO:
Uztaiak on izan behar du. Uztai onik gabe
Ezin baitezaket gatazka
(Uztaia tenkatzen du, baina hautsi egiten da.)
KURIAZIOAR KOROAK:
Egotz zazu uztaia!
(Kuriaziok egotz lurrera eta beste bat tenkatzen, eutsi egiten duena.)
KURIAZIO:
Pozik nago uztai honetaz
(Uztai bat uzten dute Horazioaren aitzinean, kontuz tenkatzen duena.)
HORAZIO:
Tenka dezaket apur bat gehiago, baina hauts dadin beldur naiz.
HORAZIOAR KOROA:
Horrekin asetu behar ukanen duzu. Ez baitugu besterik.
HORAZIO:
Orduan, hurbil zaitez areago etsaiarengana
HORAZIO:
Peril handiegia litzateke.
HORAZIOAR KOROA:
Arrazoi duzu.
HORAZIOARREN EMAZTEAK:
Baldin uztaiduna ez badago pozik uztai horretaz
Ezin daiteke gatazkara joan.
HORAZIO: (Lasterki)
Pozik nago
(Bigarren Horaziori lantza ekartzen dio.)
HORAZIOAR KOROA:
Hona hemen zure lantza eta hona hemen
Kuriazioarena. Ikusten duzu, biak dira
Luze eta haztun.
Baldintza berberetan zara, bada,
Kausitzen.
KURIAZIOAR KOROA:
Ekar zazu lantza berria!
(Bigarren kuriaziok ere lantza berria hartzen du. Askoz ere luzeago da. Hirugarren Kuriaziori bost ezkutu haztun erakusten dizkiote. Kuriazio ezkutuz ezkutu doa eta ezpataz iragatera saiatzen da. Horietarik hiru ditu iragaten eta gainerakoetarik batekin gelditzen da.)
HIRUGARREN KURIAZIO:
Ene ezpata herdoildurik dago.
(Beste bat dakarkiote.)
KURIAZIOAR KOROA:
Hona hemen beste berri bat
(Hirugarren Kuriazioak zaldi bilo izurtze bat mozten du.)
KURIAZIO:
Ezkutu eta ezpata honetaz ongi armaturik nago.
(Bi ezkutu aurkezten dizkiote Hirugarren Kuriazioari, bata handia eta bestea tipia.)
HORAZIO:
Frogatu eginen dut.
(Handia iragan eginen du; Gero tipirat itzultzen da.)
HORAZIOAR KOROA:
Aski! Frogatu duzu, ukitu gabe kausitzen dena
Metal berdinaz egina da. Baina lehen ezkutua ez zegoen Ongi kontserbaturik.
(Armagizon batek sostengatzen du ezkutua Horaziok zenbait kolpe ematen zion bitartean, oraingoan aldaketa, ezkutuan laban egiteko moldetan.)
HORAZIO:
Ongi. Kolpeak aurretik jasaten ez dituenez,
Saihetsetik gelditzera saiatuko naiz.
KORAZIOAR KOROA:
Ezkutu handia konpondu egin behar al dugu?
HORAZIO:
Ez. Tipiarekin geldituko naiz. Arinago baita.
(Hartu egiten du:)
Ezkutu honetaz kontent naiz. Honekin, higitzeko askatasuna edukiko baitut. Eta ezpata hau ezagutzen dut. Neronek egina baita. Ahalik eta hobekien egin nuen.
HORAZIOARREN ETA KURIAZIOARREN EMAZTEAK:
Eta orain, joan zaitezte. Denok ez zarete itzuliren.
KURIAZIOAR JENERALAK:
Ez dezala inork negar egin! Presta
Itzazue garaitiaren ereinotzak.
Etsaien ondasunez beteak gara Bihurturen.
KURIAZIOARREN EMAZTEAK:
Egunak kontatuko ditugu zuek itzuli arteino.
Anartean hutsik iraunen dute zuen mahaineko Eta oheko lekuek.
HORAZIOAR JENERALAK:
Nola duzue laboraturen alorrak, nola dira ibiliren olak, gu gabe?
HORAZIARREN EMAZTEAK:
Ez zaitezte kezka; alorrak
Landuan izanen dira; zuek ukan arreta
Uzta gure eskutan geldi dadin.
HORAZIOAR KOROA:
Oldarketa gera erazteko,
Etsaiez menderatuak eta azpiratuak ez izatekotzat; gure ingudeak,
Alor eta olak arrasatuak ez daitezen izan, gudaloste hiru tropelatan
Aitzinetarzera erabaki dugu
Eta etsaiaren azpiratze osoraino burrukatzea.
1
HORAZIOARREN BATAILA
HORAZIOK:
Atzo arratsaldean
Etsaiak nik nahi nuen tokia
Hartu zuen.
Halako moldez hautatu nuen
Non ene oldartzeko mendiaren atzetik aurreratu behar baitzuen.
Horrela berezten gaituen distantzia tipia da izanen,
Ene uztaiaz jotzeko behar dudana justu justu.
Orain eguzkia irten dadin iguriki nago, eta unerik
Egokienean sor dadin.
KURIAZIO:
Etsaia ezagutzen ez ditudan mendien artean
Dagoen zai.
Ez dakit nigandik zein distantziatan dagoen,
Baina haizea ez dago ene kontra
Eta ene uztaia ona da.
Iguriki dezagun eguzkia.
BI KOROKAK:
Uztaidunek hartu dituzte bere lekuak.
Egutargia heltzerakoan hasiren da bataila.
HORAZIO ETA KURAZIO:
Egutargia heldu da.
(Gatazkalariek bere uztaiak tenkatzen dituzte, eszenaren atzeko aldean aktore bat iragaten da pertiga batekin astiro, honen muturrean eguzkia errepresentatzen duen proiektore batekin. Eszena eskubitik ezkerrera joateko aktoreak batailak dirauen denbora bera iraunen du. Horazioarren menditik eguzkia agertzen denean, hau ilunbetan kausitzen da eta honen etsaia egutargi osoan.)
KURIAZIO:
Oh! Eguzkiak itsutu egiten nau
Ezin dezaket apunta,
Eta ene etsaia ilunbetan kausitzen da.
(Mendien itzalak gerizatzen du. Gezien lehen aldaketa.
Kuriaziori egozten dion gezia, eguzkiak itsuturik gainetik iragaten da.
Horaziok Kuriazio belaunean zauritzen du.)
KURAZIO:
Zauriturik nago
Eta ene etsaia
Oraino onik.
Ahantzi egin nuen eguzkiak
Berotuez gainera itsutu ere egiten duela.
Apuntatzeko eguzkia behar nuen,
Baina bai ere jakin nondik datorren.
Ene lekua tzarra da.
Baina belaun zaurituarekin ene etsaiak ezin higi naizela naduka
Leku perilez bete honetan.
KURIAZIOAR KOROA:
Zer galdu duzu?
(Kuriaziok bere galtzapenen kopurua erakusten du bizkarrean daraman taulatik zenbait banderatto kenduz eta lurrera egotziz. Efektiboen koadrotik bi kohorte kentzen dituen bitartean, Kuriazioen Koroak bere txapeldunari diotso:)
Zure zazpi kohortetarik
Bi dituzu galdu, baina
Zure arma ona da.
Garestia izan zen, beraz ona da.
Ororekin gertatzen den bezala.
Denbora gure alde ari da.
Ez zaitez arriska, bada,
Azkenean garrantzitsuena
Harmen kalitatea baita.
HORAZIO:
Ene uztaiak ahalmen guti du.
Baina eguzkiak etsaia du itsutu,
Eta ene geziak
Gutienez belaunean du zauritu
Ene lekua ona da.
HORAZIOAR KOROA: (Bere txapeldunari)
Zergatik ez duzu jarraikitzen gatazka? On den posizio bat ez da izanen beti. Gure egoera txartuz joanen da, Baldin ez badugu hobetzen. Eguzkiak ezinbestez dio jarraikitzen
Bere bideari zeruan. Goizari, ezinbestez dio jarraituren eguerdiak.
HORAZIO:
Hiru geziz nahi ukan nuen garbitu
Eguzkiak begietan ematen zuen bitartean. Egia
Da ez nuela hil lehenaz,
Baina zauriturik gelditu zen eta orain arrokaren pean ezkutatu da.
Gatazka gelditu da. Baina eguzkiak bere bideari darraikio
Eta ene mendiaren itzala moztu egiten da eta ene
Etsaiarengandik naiz urrutiratzen halako moldez
Non ene geziak ezin baitezake jo.
HORAZIOAR KOROA:
Zure uztaia xat izatea
Tamalgarria da. Baina ez dugu beste hoberik.
Bota zazu bidera! Gatazka zazu ukabilekin!
Bide guztiez behar duzu burrukatu.
Inportanta aritzea baita!
HORAZIO:
Ez naiz zuen iritzitakoa.
Funtsean ene uztaiarekin eskuratuko bainuen
Neure etsaiaren zauritzea.
Uztaidun bat naiz, ez ukabilkari bat.
Aginduak ematen dizkidazuen artean
Eguerdia heldu da.
Nerau ere orain egutargian naiz kausitzen.
Aurrea harturen dut heldu dezaikedan leku batetan
Jartzeko, nondik oraino
Itsuturik dagoela arrapatuko baitut. Eta bigarrena gezia
Muntatuko dut.
(Eguzkia bi mendietarik puntu berdin batetan kausitzen da, halako moldez non gatazkalari biak egutargi osoan baitaude.)
KURIAZIO:
Eguzkia mendiaren atzetik ageri da. Etsaia
Aurreratu egin da eta begi bistan dago.
Agian orain dezaket zedean jo.
HORAZIO:
Irten hadi heure estalgunetik, bandido hori!
Eta bota heure gezia! Oh!
Ez dut deus ere ikusten! Eguzkiak
Neu ere itsutu egiten nau.
(Biak bigarrenez botatzen dituzte geziak. Biak goregi doaz.)
HORAZIO ETA KURAZIO: (Bere koroei)
Bigarren bataila bukatu da.
Inork ere ez du eskuratu
Etsaiari jotzea.
KURIAZIOAR KOROA: (Bere txapeldunari)
Baina zure egoera hobetu egin da.
HORAZIO:
Ezinbestez darraikio eguzkiak
Bere bideari zeruan.
Ezinbestez darraikio arratsak eguerdiari.
Baina zer egin dezaket orain?
Baldin nerau ere itsuturik egon ba nintzen
Eguzkia goien zenean,
Ene etsaia ere egonen zen.
Orduan aurreratu egin behar nuen,
Zuek erraten didazuenez
Eta ukabilka atakatu.
(Urrats bat ematen du ezkerrera, baina baratu egiten da eta horizonteari so gelditzen begiak eskuarekin estaliz.) Aitzinatu nahi nuen. Baina orain eguzkia bigarren mendiaren atzean ezkutatu da.
Etsaia ilunbetan dago, eta ni egutargitan erabat.
Arratsaldean zuen aholkuari jarraitzean, ahantzi ere nuen eguerdian eman zenidazuela.
(Eguzkia bigarren mendiaren atzean jartzen da halako gisaz non Kuriazioak bai ahal baitu bota Horaziori bere hirugarren gezia hilez.)
KURIAZIO:
Garaitia! Ene azken geziak
Zedean jo du. Ene tokia, xarra zena,
Hobetu egin da egunean barrena eta
Hoberena izateaz gainera
Ene uztaiaren hobetasunak erabaki zuen egoera.
KURIAZIO:
Garaitia! Etsaiaren armadaren talde bat garbitua
Izan da. Uztaidun bost kohorte gelditzen dira libre azken gatazkarako
Atseden labur baten ondoan, joan bitez
Ekainerat Armadako gainerakoen gorputzekin biltzekotzat.
HORAZIOAR KOROA:
Azken aldiz informatu zuenez geroztik ezen
Oldartu egin behar zuela, ez dugu deus jakin.
Gure armadaren gorputzaz. Suntsitua izan zela
Pentsatu behar dugu.
Leku bati iratxeki zaio,
Arma bati iratxeki zaio,
Eta aholku bati iratxeki zaio. Baina ezinbestean
Eguzkiak bere bideari jarraiki zion zeruan.
Ezinbestez eguerdiak jarraiki zion goizeari eta eguerdiari arratsaldeak.
KURIAZIO:
Andere, ez dugu jakin
Berririk zure senarraz. Baina hiri etsaitik
Heltzen dira berri batzuk, gure belarrietara garaitiazko oihuen
Oihartzunak direnak. Uste dugu uztaiduna erori dela
(Anderea kapa beltz batez estaltzen dute.)
Ezaba itzazue zazpi fratria efektiboen taulatik!
Zeuden tokian ez baitago deus.
Gure plan haiek genituen kontutan
Orain besteak beharko dituzte bururatu
(Uztai zazpi kohorteak kentzen dituzte efektiboen taulatik)
Etsaia gure ibarretik dator.
Haren gudalosteak berekin dakarte
Zerga eta taila biltzaileak.
Nork ere bere odola isuri baitzuen hark behar du orain pagatu.
Alor emankorrak
Basamortuak bezain antzu daude, garia etsaiak baitarama.
Laborariak
Bere begien izerdia lehortzen du
Baina ogia jan
Ezpatariak egiten du.
2
LANTZADUNAREN BATAILA
HORAZIOAR KOROA:
Etsaia gure mendietan da sartzen
Ateketetik da aitzinatzen
Ibai irikitan daudenaren aldamenean
Gera erazi egin behar duzu, lantzadun horrek!
HORAZIO:
Hurbiltzen ikusi nuen, haren lantza
Diganta da; ezin izanen diot gera erazi
Kanpoko batailan
Ados bazatozte,
Gehiegi arriskatu gabe
Naiz entseiaturen garaitzera.
Horrek itzulinguru handi bat ematera nau
Behartzen
Eta ez zait astirik gelditzen.
HORAZIOAR KOROA:
Ados gatoz
Geure indarra aldara dezazun. Galdua dugu jadanik armadaren gorputz bat.
Baina etsaiari gera erazi behar diozu!
LANTZAREN ZAZPI GAITASUNAK
(Mendietan barreneko abiadura nekagarri batetan, Horazio etsaiaren bila doa eta haitzek bidea hausten duten leku batetara heltzen da. Lantzaren laguntzaz igaten hasten da.)
HORAZIO:
Mendia igaten dut. Lantza da ene piketa.
Ene hirugarren berna dut,
Inoiz minik ez duena,
Inoiz nekatzen ez dena.
Anitz gaitasun daude gauza gai batetan
(Amildegi baten aitzinean gelditzen da.)
Baina zer egin orain? Hemen amil bat baitago.
Mutiko nintzanean, ezkurren adarretatik jartzen nintzen zintzilika
Eta errekaren gainetik jeikitzen nintzen berjer batetara
Non sagarrak ugari baitziren. Ene lantza, behin ezkurraren adarra izana,
Adar izatera itzuliko da.
Anitz gauza daude gaua batetan.
(Lantza amilean jartzen du zeharka, han zintzilika jartzen da eta eskuekin
Aitzinatzen da, oinak hutsunean zintzilikatuz.)
HORAZIOAR KOROA:
Etsaia da sartzeko gure ibarretan
Gera eraz zaiozu etsaiari
HORAZIO:
Baina zer egin orain? Igan baitut
Amila eta hona non nagoen elurdi baten aitzinean.
Nola jakin dezaket zein sakon den?
Ene lantza izanen da sonda.
Gauza anitz dago gauza batetan.
(Elurraren sakontasuna neurtzen du.)
Baina zer egin orain. Elurra sakonegia baita enetzat. Eta hurrengo
Haitza garaiegia baita jauz batez heltzeko.
Berriz ere neure lantzaz naiz baliaturen.
Neure haga izanen dela dut deklaratzen.
Anitz gauza dago gauza batetan.
(Jauzi bat dagi hagaren laguntzaz)
HORAZIOAR KOROA:
Etsaia da aitzinatzen eta gure artaldeak ditu hartzen!
Arin, arin!
Gera eraz zaiozu etsaiari.
HORAZIO:
Baina zer egin orain? Ene oina baino meheago den ertz
Baten aitzinean bainago. Ene ahalegin guztiak
Alferrikakoak lirake, baldin ertzak ene abiadurari jarraikitzera debekatzen bainau. Beharrezko da azken finera hel nadin. Ene lantzaren laguntzaz gorderen dut oreka. Haren pisuak, hainbatenaz astuna eta nekagarri izana, orain abantail bat date eta dut proklamatzen: anitz gauza dago gauza batetan.
(Ertzetik doa oreka lantzaren laguntzaz gordez.)
HORAZIOAR KOROA:
Etsaia da hurbiltzen
Gure mehatzetara.
Gera eraz zaiozu etsaiari!
HORAZIO:
Heldu naiz azkenean. Gailurraren gainetik makurtzen naiz.
Ene azpian hedatzen da, ene etsaiak harturen duen bidea.
Ene lantzaz ihartikitzea lorturen ditudan arroka multzoez zanpaturen dut.
Anitz gauza dago gauza batetan.
(Haitz bat ateratzen du.)
Ene lantza izia bat dut.
Honekin baratzen dut arroka etsaia heltze deneino.
Aski izanen da ene atzaparraren bultzada tipi bat
Etsaia apurturik geldi dadin.
Ene lantzak orotarako balio dit.
Anitz gauza dago gauza batetan.
(Anitz arroka biltzen du zinez elur lauso tipi bat sor eraz baitezake.)
Etsaia ez da heldu oraino.
Eta martxak nekatu egin nau.
(Igurikitzera prestatzen da.)
Apur bat etzanen naiz, baina badakit ez dudala lotan gelditu behar
Ez naiz ezer ez egiteko bezain nekatua baina
Nekatuegia nago ezer egiteko.
Eta logaleak garaitu egiten nau.
(Loak hartzen du: Kuriazio agertzen da. Ezerian ezerian hurbiltzen zaio. Bitartean Korazio lotan, leku arriskutsua iragaten du.)
HORAZIO:
Itzartzen naiz, eta berriz mendiaren gailurrean etzanik
Behera so egiten dut ohartzeko
Etsaiak iragan zuela zanpatu nahi nuen lekutik
Ene zedera eraman ninduen martxak,
Batean nekatu egin ninduen. Hartaz ezin ukan dut neure egitekoa
Burura eraman.
HORAZIOARREN KOROA:
Gure lantzadunak martxa luze bat egin zuen eta behaztoparri guztiak gainditu zituen
Baina nekeak
Bere ahaleginen saria eskutatzera eragotzi zion.
Bataila galdu bat baino zerbait tzarrago dago,
Eta hutsunean ezpata kolpe bat ematen da.
Oraino, lantzaduna, jeiki zaitez
Eta ahantzi egin zazu egin zuen oro.
Joan zaitez berriz etsaiaren ondoan,
Nahiz posibilitate gutiagoekin.
HORAZIO:
Ezin dezaket gehiago
Ahalegin guztiak egin nituen
HORAZIOAR KOROA:
Orduan, entzun zazu: ez da aski
Baldin alorrean etzanik, hodeiak kontatzen geldituko bazina
Gure egoera ez zen gaitzago izanen.
Anitz egin duzu baina ez duzu etsaia baratu.
HORAZIO:
Orduan egin nituen gauza guztietan ez zen ezer onik egon?
HORAZIOAR KOROA:
Ez. Baina oraino ez zara heldu amaiera.
Bara ezaiozu etsaiari!
Konpon zaitez berriz ere, hainbat
Injenio erakutsi duzun horrek.
Hainbat ahalegin egin zuen horrek
Egin zazu beste bat gehiago
Gera eraz zaiozu etsaiari.
Oraindaino egin duzun oro etsaiari bara erazteko
Zure ohorearentzako izanen da baldin etsaiari
Gera erazten baldin baduzu.
Baina ez baduzu baratzen, orok ez du ezertarako baliaturen
Zazpi ahaleginek ez dute ezer baliaturen,
Baina azkena bururatzen baldin baduzu
Eta etsaia baratzen, orduan,
Zortziak gatik aintzaldua izanen zara.
HORAZIO:
Ados nator
Eta berriz jeikitzen naiz
Honeraino ibili nuen bidea
Berriz eginen dut
Desesperatu iruditzen zitzaidan bataila
Eramanen dut burura
(Bitartean koroa kantatzen hasten da, Horazio baratzen hasten da. Arroka orekatan jartzen du berriz, behean zegoen lantza erretiratzen du, mehetik aintzinatzen da, elurraren sakontasuna neurtzen, hagaz salto bat ematen, amila iragaten bere lantzatik zintzilika eta mendia igaten hasten. Elur ekaitz bat erortzen da bere gainean eta bere efektiboen parte bat sakrifikatzen du. Banderattu bat uzten du elurrean, beste bat ertzean galtzen du eta beste hirugarren bat amilean behera jauztera uzten.)
HORAZIOAR KOROA:
Erretiradatan gatazkatu behar duzu!
Denbora galdu duzu. Oraino gehiago galdu beharko duzu
Ahuldurik zaude. Bizkortu zure indarrak, gehitu
Ekaitzak ez du errespetatzen
Desanimaturik dagoena.
Garaitiatik pausu batetara kausitzen denak
Anitz erauzgarri gainditzen ditu; baina nekagarriena da
Erretirada burutu behar baldin badu, berriz ere
Haserako peril eta arrisku berberak gainditzea,
Azpiratzeaz gero, hauxe da, bada, ahaleginak birregitea, injenioa handitzea,
Konkestaturik zeuden posizioak berriz konkestatzea
Eta hain guti kostatzen zutena kontserbatzea.
Orduan erabili behar duzun injenio guztia
Atzerat jotzeko baizen ez du balioko. Irabazten dituzun partida guztiak
Egiten dituzun hogenak eta hutsak ezabatzeko baizik ez dute balioko,
Eta, badarik ere, erretiradatan gatazkatzera, burruka utzi gabe, oldarketaren epe berri batetan.
HORAZIO:
Bururatua dut egitekoa. Heldu naiz berriz ere abiapuntura.
Baina egin behar dudan batailarako ene lantza motzegia da.
Posibilitate bat baino ez dut ikusten.
Ene planaren arrakasta ez da segura,
Bururatzea perilosa da.
Baina ez dut beste biderik
Kontrastati gera erazteko.
Egia da plan honetarako ene lantza luzegia dela.
Baina. Luzatu ezin dezakedanez, moztu egin dezaket.
(Bi zatitan partitzen du, bata egotzi egiten du eta bestea eramaten.)
HORAZIOAR KOROA:
Baina geurok ezabatu behar ditugu
Efektiboen taulatik hiru fratriak
Elurrean eta mendietako amiletan datzatenak
Eta gure esperantzak ezarri gudaloste tipitu batetan.
IBAIKO ZALDI GATAZKA
KURIAZIO:
Ibai baten ibar batetatik noa aitzina. Alde batetan arrokazko horma bat jeikitzen da, bestean ibai bat doa. Mendia igan ezina da, eta ibaia nabegaitza, urpean biltzen diren korronteen kariaz. Aurretik ezin nezake oldar zeren ene lantza hain baita luzea non etsaiak ezin baitezake ora berearekin. (Ibaia txalupa batez jeisten heltzen da Horazio. Haren lantza pusketaz ari da arraunetan.)
Ene eskubiatik jeisten da ene etsaia txalupa batetan. Ez darama armarik. Lasterki hurbiltzen zait eta ezin dezaket maniobra neure lantza honekin horma arrokatsu honetan: luzeegia baita. Baina, hark batbatean uretatik ateratzen du arrauna eta eni dit apuntatzen.
HORAZIO:
Eta ni ibaitik noa uretan behera
Korronte handietarantz
Eta ene lantza da neure arrauna.
Gauza anitz dago gauza batetan
Eta orain ene kontrastaren gana hurbiltzen naizenean arestian zena izaten dirau: lantza bat, eta sartu eginen diot.
KURIAZIO:
Zaldi laster bat bezala arrastratzen duen korrontearen indarrarekin, ene alboan iragan denea, ihaurtiki egin dit eta sartu. Ene kontrasta galdurik da. Korronteak iraungi eginen baitu. Ni gaizki zauriturik nago eta hemen datza, higi ezinik. Gauza bat ahantzi zitzaidan: ez zela egia ibaia ez zela nabega ezina; bizia arriskatzen ez baldin bada, nabegakizun da. Eta ez dela egia ere ene lekuan zauri ezina nintzela ataka egin daiteke, baldin bizia arriskatzen bada. Horrela, ene etsaia erori da eta ni gaizki zauriturik kausitzen naiz.
KURIAZIOAR KOROA:
Zer galdu duzu?
(Kuriaziok bere galtzapenen kopurua erakusten du: bizkarrean daraman taulatik bost banderatto ateratzen ditu eta lurrera egozten.)
HORAZIOAR KOROA:
Lantzaduna erori da.
Indarren taulatik lau fratria ezabatzen ditugu.
Zeuden tokian, engoitik ez da deus gelditzen.
Gure planean haiekin kontatzen genuen, oraino besteek eraman beharko dute burura.
(Lau fratria ezabatzen dituzte efektiboen taulatik. Lantzadunaren emaztea kapa beltz batez estaltzen da.)
KURIAZIO:
Nola portatu den?
HORAZIOAR KOROA:
Etsaia baratu zuen
Bi martxa burutu zituen
Eta eragozpen guztiak gainditu
Azkenean ibai baten gainean joan zen zaldi bat balitz bezala
Eta honen indar itzelari bere indar ahulak
Erantsi zizkion.
Baina ibaiak, kontrastarengana hurbildu eta gidatu zuenak,
Berarekin eraman zuen. Luzaro ikusi zen
Arraunean ari zela; korrontetara heldu arteino saiatu zen
Bazterrera heltzera. Baina azkenean ibaiak iraungi egin zuen
Ez zuen eskuratu etsaia hiltzea; baina bataila haren ondoan doanak
Etsai ahuldu bat ukanen du bere aurka.
KURIAZIOAR KOROA:
Zazpi kohorteetarik bost erori dira, baina
Gure garaitia segura da. Garaitu gabeak diraute aitzina
Gure gudalosteak. Desesperazioa jabetzen da kontrastaz.
Itzuri doa
Gure gezietatik eta uretaran salto egiten du.
Ugaria da irabazia. Utzi berantagorako, Kuriaziarrok, lurrez eta mehatzez jabetzeko zuen liskarrak.
Bihar azken batailak bilduko
Ditu gure hiru armadak
Etsai baten kontra.
KURIAZIO:
Gure gizonak bildotsak hiltegira bezala erortzen dira.
Aski da hiltzailea hurbiltzea haiek erortzeko
Estrategarik hoberena zena eta beste hura
Hain ausarta zena ere erortzen dira. Eta guk agur zegigun bozkarioz
Estrategia eta ausartgoa eta orain nehar eta deitore egiten dugu
Haiek burrukara joatea kontentuz bete gaituen
Negarrez ari baldin bagara ez da gatazkatu zutelako,
Erori zirelako baizen. Ah! Itzultzen dena ez da garaitiarra,
Baina ezin dezaioke garaitiar deitu itzultzen ez denari.
HORAZIOARREN KOROA:
Bandidoak hurbiltzen dira!
Gatazka geroago gogorrago da eta
Gure mehatzetako metalak daramazkite
Hil zorian kausitzen diren armagizonen garrasiei
Buruzagien agindu-oihuak eransten zaizkie.
3
EZPATARIEN BATAILA
HORAZIO:
Orain zazpitik dut inguraturik kontrasta. Baina haren koraza gogorregia da; atakatzeko itxaron eginen dut gure uztaiduna eta gure lantzaduna hel daitezen. (Kuriaziok bigarren Horazioren oinetan egozten du lehenaren lantza pusketa eta lehenaren uztaiaz.)
KURIAZIO:
Zure ahaideak xahutuak izan dira. Errendi zaitez!
HORAZIO:
Badazagut lantza. Badazagut uztaia. Ene burkideak dudarik gabe garbituak izan dira, Kuriazioak dioenez. Beharrezko dut, bada, oldartzera iragan nadin, hura uztaidunarekin eta lantzadunarekin bildu orduko.
KURIAZIO:
Uste nuen neure berriak beldurtu eta koldartu eta bere nahiez ukatzea eginen zuela, baina akuilatu baizen ez dute eta oldartzerako prestatzen ari da.
HORAZIO:
Sahiets batetatik oldartuko dut.
(Urrats batzu ematen ditu saihets batetarat eta, Kuriazioarren gibelean, Kuriazioarren gainerako beste armadak aitzinatzen direla ikusten ditu, zeinak lantzadunak, ereinotzez beteak eta botinez zamatuak eta uztaidun ereinotzaz hornitu eta botinez beteak errepresentatzen baititu. Biok ezpatekin datoz.) Berantegi, hemen baitaude.
EZPATARI KURIAZIO: (Lantzadunaren oihuz)
Biluz zazu ezpata eta laster! Bataila hasi da!
LANTZADUN KURIAZIOAK:
Amil batetan aitzinatu nintzen
Erreka bizkor batetan barrena eta ene kontrast setiatua uretara erori zen. Zazpi fratrirek galdu zuten han bere bizia. Ene galtzapenak gorabehera, eta tresnen parkearen desordena arren, prest nago azken batailarako.
(Gibelerat oihu):
Hasi da bataila! Laster, uztaidun!
UZTAIDUN KURIAZIO:
Bi mendiren artean heldu naiz. Alor ezezagun batetan
Hirugarren geziaz azpiratu nuen.
Neure kontrasta.
Arratsa heldu orduko, haren azken armada azpiraturik egonen da.
EZPATARI KURIAZIOAK:
Zazpi kohorte abantailetan daramakiot neure kontrastari
HORAZIOK:
Ezin dezaket ataka. Haren abantaila izugarria baita.
(Horazioei):
Zer egin behar dut?
HORAZIOAR KOROA:
Gure gudalostearen ausartgoaren gorabehera
Lurraren ezagutzearen eta
Erabili ditugun burrukarako bideak gorabehera
Bi bataila galdu ditugu. Gure hirian hiru andretarik
Birek lutoa daramate.
Zure fratriak, ezpataria,
Dira gure azken laguntza
Indar berrien zai zinen, baina
Ez iguriki luzaroago, ez dira helduren
Zure eskuetan dago gure alorren, gure artaldeen eta gure olen zortea.
Gure eta bandidoen artean zu baizen ez zara kausitzen.
HORAZIO:
Heltzen dira
Haren kopuruaren soberaniak zanpaturen nau.
Ene kontra altxatzen den besoa
Beso hirukun bat da eta hiru ezpata ditu
Nola jasan dezaket oldarketa?
Ene ezkutua tzarra da.
HORAZIOAR KOROA:
Ez zaitez atzera arra bat ere!
Zure armak ezin ditzakezu hobe. Orduan balia zaitez haietaz
Zure etsaia ezin izanen dezakezu tipi. Gatazka zazu.
Salta harengana. Garbi ezazu
Baina, zertan ari zara?
(Horaziok itzuri egiten du.)
KURIAZIOAR KOROA:
Garaitia! Etsaia ihesi!
Haren ondotik kuriazioarrok!
EZPATARI KURIAZIOARRA:
Guztiok harenganat! Gure kopuru handiagoaren aitzinean
Etsaia itzuri ari da. Guztiok harenganat, bestela gure eskuetatik ihes eginen du.
HORAZIOAR KOROA:
Geldi zaitez! Ez digute entzuten
Gure azken gizonak burruka uzten du
Gure gatazkalaririk hoberenak etsaiari
Saldu dio bere burua.
(Ihesari uzteko, lantzaduna lasaitzera entseiatzen da besoaz keinu batzu eginez.)
Zergatik zoaz lasterka. Ez ukatu!
KURIAZIOAR KOROA:
Errendi zaitez! Entrega itzazue zeuen hiriaren giltzak!
Ez utzi itzurtzera, Kuriaziook!
LANTZADUN KURIAZIO: (Ezpatariari)
Ez utzi itzurtzera. Zuk ere korri dezakezu!
(Kuriazioen hiru gudaloste gorputzak haren ondoan doaz, baina ezin dira abiadura berberean joan. Lantzadun guztiz zauritua atzean doa. Uztaidun apur bat zauritua iragaten eskuratzen du, baina, badarik ere, atzeraturik doa.)
KURIAZIOAR KOROA:
Beha nola korritzen duten!
Baina ez die ezertarako balioko
Haien azpiratzea are iraintsuagoa izanen baita
Beretarrak eresi harro batez negar egiteko
Ausaitzia handiago bat erakutsi behar zuen.
HORAZIO:
Eskerrak ene ezkutua arina den! Horrela hobeki korri baitezaket!
KURIAZIOAR KOROA:
Eta oraino gutaz trufatzen dira!
KURIAZIO EZPATARIA:
Ahalbait arinkien noa.
HORAZIO:
Eta nik, zuk bezain arinki korri ahal dezaket
Ez, goazen, azkar. Ez dadin itzur.
HORAZIOAR KOROA:
Ezaba itzazue fratriak!
Zeuden tokian ez dago ezer.
Gure egitamuetan haiekin kontatzen banuen...
(Fratriak borratzen ari denean ezpatariaren efektiboen taulatik, Horazio itzuli egiten da supitoki eta Kurazioi ezpataraia oldartzen. Karreran jarraitzaileak sakabanatu egin dira.)
Geldi! Erne! Gelditu da! Bihurtzen ari da!
Oldartu egiten du!
KURIAZIOAR KOROA:
Oldar zazu
Eta gure ezpataria nekaturik dago
Haren ezkutua haztunegia zen. Eta gure uztaidunak ezin dezake jarrai.
HORAZIOAR KOROA:
Gure uztaidunak belaunean zauritu zuen eta bere botekin zamaturik utzi zuen bere bularreko eta zorroa.
KURIAZIOAR KOROA:
Gure lantzaduna ere atzean gelditu da.
HORAZIOAR KOROA:
Gure lantzadunak sahietsa hautsi dio.
(Gudaldi labur baten ondoan, Horaziok Kuriazio ezpatari nekatua lurrera egozten du. Gero uztaidunarengana hurbiltzen da.)
KURIAZIOAR KOROA:
Ezpataria erori da.
Ezaba itzazue hamabi kohorte
Efektibo-taulatik.
Zeuden tokian...
(Horaziok uztaiduna oratzen du, ezpata soltatzera behartzen du eta ezpata-ukal heriozko bat ematen dio. Jarraikitzen dirau.)
Uztaiduna ere erori da. Eta etsaiak oldartzen dirau. Pertsekuzioak jarraikitzaileak barreiatu zituen. Ihesa oldarketa bat zen! Lantzaduna baizen ez da gelditzen zauri handiena zuena. (Horaziok lantzaduna oldartzen du eta nekerik gabe egozten lurrera.)
Ezaba itzazue hemeretzi kohorte! Zeuden tokian ez da deus gelditzen. Gure egitarauetan haiekin kontatzen genuen. Orain ezin ukanen du inor burura eraman.
(Kuriazioen hiru emazteak doluzko kapaz estaltzen dira.
Hemezortzi kohorteak ezabatzen dira.)
HORAZIOAR KOROA:
Garaitia! Zure tranpa, ezpataria,
Kontrasta banandu zuen eta zure indarrak garbitu egin ditu.
HORAZIO:
Uztaiduna botinez betea eta lantzaduna botin gabe hurbiltzen ikusi nituen.
Eta ezpataria ereinotzezko koroiarik gabe.
Orduan ulertu nuen neure gainera eroriko zirela.
Baina batbatean ezpataria itzuli egiten da,
Lehena ereinotzez koroaturik eta bestea botinez betea ikusten ditut.
Orduan nuen aditu orain armada bat zena
Haseran hiru izan zela eta berriz ere hiru izan zitekeela.
Eta ikusi nuen bata indartsua zela, bestea errena eta hirugarrenak ia ezin zitekeela ibil. Eta pentsatu nuen hirurek gatazkatzen iraun dezakete, baina bakar batek
Korri ahal dezake.
HORAZIOAR KOROAK:
Bandidoak egotziak izan dira
Gure uztaidunak mundu higitzailearen makina erraldoiaz
Probetxatzen jakin zuen.
Baina gure lantzadunak,
Ibai bat, baltsa bat eta lantza bat lagun,
Ihaurtikai boteretsu bihurtu zen.
Eta gure ezpatariaren maltzurtasunak
Etsaia zuen dibiditu
Eta honen indarrak
Zituen garbitu
Gero uztaidunak etsaia ahuldu du
Gure lantzadunak gaizki zauriturik utzi du
Eta gure ezpatariak eskuratu zuen garaitia.