Liburua: Zeledonio sastrea, hori bai desastrea
Egilea: Xabier Gereņo
Argitaletxea: Xabier Gereņo
Urtea: 1986
Egun hauetan liburu berria argitaratu du Xabier Gereņok, zortzi teatro lan biltzen dituena, egileak azken hilaheteotan idatziak, umore handikoak, bakoitzaren luzera 20 edo 30 minututakoa delarik.
Ikastola eta era guztietako ikastetxeetan jaialdiak antolatzen ohi dira, gabonetan, kurtso-bukaeretan e.a., eta idazleak han kokatu nahi lituzke umorezko teatro lan hauek. Euskaltegietan arrakasta handiz frogatu omen da azken urteetako ikasleek euskaraz hitz egitera bultzatzeko oso mesedegarri dela teatro lanak ikasi eta antzestea.
Umorekoak dira, umore handikoak, ikusleengan barre algarak sortzea bilatzen du idazleak berak dioenez, Euskal Herrian umorea falta da, eta irribarreari alternatiba eman behar zaio, neska gazteei egindako piropo erdaldunak medio edota ateraldi eroen bidez.
Egileak uste duenez, euskal testu batean erdarakada batzu sartzeak, badu bigarren intentziorik. Ohituta gaude hainbat agintari, politiko eta intelektuali artikuluak eta hitzaldiak erdara hutsean irakurri eta entzuten, eta noiz behinka, abertzaleak direla frogatzeko, hitz solte batzu sartzen dituzte euskaraz. Liburu honetan adarra jotzeko edo, egileak alderantziz jokatu du. Liburu osoa euskaraz idatzi eta noiz behinka erdarakada xelebre batzu kontrastea eta barrea sortzeko, inpakto hau lortu nahi izango balu, euskara hizkuntza serio eta dotore bezala aurkeztea eta zerbantinoa barregarri.
Bueno, hor dago liburua eta ea zer gertatzen den orain. Liburu bat argitaratzea beti da abentura bat, jendearen erantzuna inkognita delako, ustegabea. Lortuko ote du Zeledonio sastreak euskaldun jendea barre egiten jartzea?