Liburua: Beteluko balnearioko mirakulua
Egilea: Iņaki Uria / Mikel Antza
Argitaletxea: Susa
Urtea: 1985
Presaka idatzitako lana izan omen zen, Iņaki Uriaren hitzetan, Beteluko Balnearioko mirakulu hau. Lan motza bera, Susa sailak atera duen antzerki sailean bigarrena dugu. Zarautzko Branka taldeak antzestu zuen herrietan barrena. Lana fartsa itxurako zerbait dugu, egungo antzerki-talde marginalek jasotzen duten subentzio-politikaren kritika. Alde horretatik, gertatzen diren egoera batzu beldurgarri onak dira, eta erraz sortzen dute deskojonoa franko. Dena dela antzerki hau ikusi ez duen honi, ingenuo samarra iruditu zaio bere osotasunean, zatiren batean indarra galduko bailuen. Laburra da, ah, eta ez dago aspertzeko arriskurik.