antzezpen kritikak
< “Estofado de toro” | Abentura komedia >
“Txarlotadak”
Jose Mari Karrere
Euskaldunon Egunkaria, 1992-07-19
“Txarlotadak”

Taldea: Hika. Tokia: Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdian estreinatua.

      “Txaplin Tropelarekin” zine mutuaren estetika zuri-beltzari hurbilketa egin zioten Hikakoek, Charloten pertsonaia ardatza hartuz. “Txarlotadak” estetika berdinarekin planteatu da, proposamen teatrala ezberdina bada ere.

      Kaleko espazio ezberdinak erabiliz, esketx arinak aurkezten dituzte zine mutuko pertsonaiak agerraraziz. Taberna bateko terrazan, hondartzan, kaleko edozein izkinatan ager daitezke pertsonaiak istorio laburrak eskaintzen. Dena zuri-beltzean eta dena arin. Etengabeko keinuak. Espresioak.

      Pertsonaien karakterizazio eta garapena nahiko ondo lortuta badaude ere, lan eskerga nabaritzen da egin dutela hemen, eta erritmoetan hutsune batzuk ageri dira oraindik. Zaila da zinean ikusten ohituak gaudena zuzen-zuzenean ikustea, klixeen kontra borrokatu behar dutelarik.

      Proposamen erakargarri baten aurrean gaude eta “txarlotadekin” bizitzaren pasarte arrunt baino adierazkorrekin irriņo konplize bat sorraraziko digute Hikakoek.