Taldea: Lekuineko Taldea. Testua: Mattin Irigoien. Zuzendaritza: Frantxua Cousteau.
Anitzi behar izan zaio esplikatu hau sakrea dela. Beste hizkuntzek bezala euskarak sakrea behar du. Ohar daiteke errexki beste funtzio linguistiko gaitzeen artetik alor honetan desastrea izan dela gure hizkuntzarentzat. Oraiko euskalduna frantsesez edo espaņolez purgatzen da. Asto-laster zaharretan den aberastasunari ohartzen bagatzaizkio erakunde batek kalitate edo garbitzearen izenean ardiesten ahal dituen ondorio txarrak izartzean, tituluan berean, ttanttoak markatzen ditu antzerki honek
Herri batean gelditzen den azken etxaldean pasatzen da istorioa, Garapen kontseiluak akulatu tesiek hitzematen daukuten denboran, Pariserat joana zen seme prodigoa etxeratzen da eta etxeko harat hunatak aski aldatuak atzematen ditu, laborantzan lan egiteko moldea bereziki. Anai-arrebek —azken honek segida hartua, herritar batekin esposatua eta denbora eskasez haurrik gabe egona, hots Amerikak!— elgarren berri trukatzen dute. Ez dute solasa aise atxikiko, laborantza berriak ekarri egitekoek usu moztuko baitute eta azken urteetan bakoitzak bere alde bizi ukan duen errealitateak urrundu dituelako. Gizarte porroskilatu baten bi zatitatik jin arrotzak elgarretaratuak. Datorren mendeak ez baitu honek baino arralleria gehiago ukanen, partitua den arabera, poderedunen baleta erakutsia zauku gizagaizo hauen zortea trenkatzeko gai beren betiko ustez. Permanentziak dirate. Ez gira hain galduak izanen.
Ikuskizuna montatua zen kanpoko Nola jin Hala joan obrak bildu zuen arrakastak —talde honen osatzeko merezimendua azpimarratuz— proiektu bererat abiarazi zituen zuzendari-taldeak, euriak beste zerbait deliberatu aitzin denen mesedetan. Lehen partea idatzia da biharko bizi erritmo aldatze baten salatzeko. Kanpoan aritzeko beharrak, betiko ontsa entzutearen problemak, baita testuaren salbatzeko helburuz publikoari zuzenean mintzatzeko tentazioneak ekarri dute erritmoa arduregi hautsia zela. Argi izan gaitezen, zuzendariak bere lana egina du, antzerki honek duen borobiltasuna ez zen ardietsiko honen lana gabe eta erroien arteko batasuna ere ez. Lan sendoaren egiteko exijentzia begi bistakoa da. Barnera jiteak agerian uzten ditu, beste gisan, kanpoko programatuak diren esketx edo toberetan ikusten ez ditugun hutsak. Arraikasi beharko dugu, iparraldekook, kanpoan aritzen geletan hartu esperientzia baliatuz.
Gazteak antzerkian ikusteko xantza delarik hozitzeko baldintzetan ezarri beharko litzatekeen posibilitateak agertzen zaizkigu ia beti. Kakotx taller llortuak anitz bazeuzkan, musikatik hartu erritmo ezberdina, ezenatoki haundiaren beharra etab. Honetan aulkiaren gaineko agerraldia ikusiz, sadomasoena, besteak beste, badirudi jokalari horiek dekonatzeko menturan ezarriz geroz ikus genezakeela tupeta handiko antzerki bat, taldeari hurbilagoa, anitzagoa, euskaldunagoa... Geroko.
Eginari berriz jiteko, bigarren partea hautetsi poderedun horien baleta biziki gustukoa ukan dut. Lehenik, hau testuan berean da, haustura biziki teatrala ekartzen baitu. GIGNek eztiki arrestatu protagonistak kadera elektrikoan jartzean duen axola bakarra hirugarren bastimenduan zer den jakitea da. Emanaldi bakar honek marrazten du podere mailan egiten diren txeke xuriak. Zuzendaritza mailan ere kausitze ederra jokolari guziak bi lerrotan beren diskurtso hutsalaz gure nardatzen. Publikoari, guri, ematen digu errola bat antzerkian, bizian duguna. Ikusten ditugu (mirallan?) ihardoki gabe, gure manatari guziahaldunak komunikabideen skuatatzen elgarri medalla ematen. Hauetan sartzen ahal dira bustaldi, eskertze, omenaldi eta txalo uharretan lehertzen diren gorazaharre toast finez apainduak, paparazzi gomitatuek betierekotuak.
Zati hau irriskuz betea da. Norberak ezagutzen ahal du nahi duena, edozein hipotesia egin daiteke, pikoek gai anitz hunkitzen baitute. Artistaren errola aipa dezagun: nor da pertsonaia hau? Artistaren estatutua eta betekizuna defendiatzen duena edo bere buruaz hartua den bat? Denak zaku bererat sartzeko on? Badirea hemen gaindi artista salduak, hizkuntzak ezagutzen duen desoreka komertzialki baliatzen dutenak?
Agian idazleak trenkatu gabe utzi arazo hau antzerkiaren akateetan kondatu behar den karrakatzeak amateur-profesional ezberdintasunean atzeman dezake arrapostu. Amateurrek ez dute deus saltzeko; beren antzerkien eskasak ondoko lanen gaiak dira. Profesionalek erakusten daukute lan finitua nola egin baina ez dira interesatzen ahal gure problema mikroskopioei. Alta funtsezko eztabaida ukanen dugu hor euskalzaleok, 2016ak eta 2017 bat behar du, leku bat, artista ezberdinen formulak koskarazteko, galderez beteak etxerat joan gaitezen.
Antzerkiaren gaia poderearen meza nagusia da, Aresti haundiak ukatuko ez zuen azken irudi ederrean gauzatua. Gurutzefikatzen den gaizo horretan gure burua ikusten dugu, 40/50 urteko militante ohiek, kadera elektrika kitschean gogotik jartzen gira, irriņoa ezpainetan, jaunttoen plazerrarendako, lanak erdi teteletu bi ohoin kontzientizatu gabeen artean. On ala gaixto ez du ematen aratsean parabisuan izanen direnik. Elektrikaren efetuz sakrifikatuari hizkuntza milenarioa ateratzen zaio, euskara, ahantzirik ere, honek orratu baikaitu. Ama ukatu dutenek ez dute amaizuna hobeki xerbitxatuko.
Antzerki guzia frantsesez zen, begi bistakoa baita 2016an zahar etxean izanen direnak orai frantsesez mintzatzen direla beren haurrer, Larzabalen dekorra izan diren laborari etxeetan ere. Antzerki zaharrek ez gaituzte gehiago kontsolatzen ahalEz dira menskeria berriak baino errealistagoak, fikzioak dira ere, baina iraganak.
Aztapar ukaldiak, baina arestiko sadomasoek erran lezaketen bezala, hain gozoak 2016a!