Malasombra anaiak
Javier Alonso Alvarado
Euskaldunon Egunkaria, 1991-10-23
“Desioaren pontxea”

Taldea: Bederen 1. Zuzendaritza: Peter Gadish. Zuzendari laguntzailea: Ignacio Tolosa. Antzezleak: Jon Ezkurdia, Patxi Santamaria, Maribi Arrieta, Xabier Agirre eta Ignacio Tolosa. Musika: Toni Villar. Eszenografiaren diseinua: Jon Berrondo. Jantzien diseinua: Txema Nogues. Argien diseinua: Jokin Conde. Makilaiaren diseinua: Karmele Soler. Itzultzaileak: Beatriz Zabalondo eta J.L. Aranguren “Txiliku”.

      Nazioarteko Antzerki Jaialdiak mundu osoko estreinaldia aurkeztu du euskal taldearen azken muntaia. Bederen 1 taldeak oraingoan, Peter Gadishen zuzendaritzapean, Michel Enderen “Desioen pontxea” liburu ezagunaren egokitzapena eszenaratu du. Obra hori argi eta garbi kontserbazionista da eta egoera desesperagarria eta gezurrezkoa azaltzen du; hain zuzen ere, bi protagonistek (Jacobo eta Mauricia) beste bi pertsonaia gaiztoen aurka borrokatu beharko dute ausardiarekin; gainera, antzina etsaiarekin egin kontratu batek presionaturik, Mundua oso epe laburrean suntsitu nahi dute, beraiek eta dituzten botere apartekoak salbatzeko.

      Eszenaratzea, oro har, nahiko kaskarra gertatu da, Bederen-ekoek hasieratik (agian testua egokitzeko arrazoiengatik) osagai komikoa nagusi den bertsioa eskaintzea aukeratu dutelako; errealizazioan, aldiz, fantastikoa, magikoa eta transzendentea desegin egiten da, gags apaindu, nahiko arruntak diren efektu berezi eta mundu fantastikora eraman ordez auzoko diskotekara eramaten gaituen iluminazioan. Bestalde, endredua, testuari darion tentsioa (ezin da ahaztu mundua desagertzeko zorian dagoela...), mota horretako istorio guztiak bezala, garrantzia gutxienekotik gehienekora doa; azkenengo eszenara arte ez ziren behar bezala konpondu muntaian narrazio leunegiak sortu arazoak, eta hori ez zuten hautsi aktore protagonisten ahalegin interpretatzaileek.

      Egitarauan esaten zen bezala, haurtxoen ikuskizun hutsa izaterik nahi ez badu obra horrek, hala ere, helburu hori ez du lortu. Telebistan eman haurtxoentzako ikuskizunekin, clown, zirkuko baliabide errazekin beterik dago eta zerikusi gutxi dauka, “Desioen pontxea” idaztean M. Endek transmititu nahi zuenarekin. Une batean bazirudien TVko “revival” baten aurrean geundela, eta Malasombra anaia gaiztoen eta aipaezinak diren Locomoto, Valentina eta Tan kapitainaren abenturak eta desbenturak ikusten ari ginela.

      Eszenografia nahiko nahasia eta iluminazio desegokiak ez zuten lagundu ikuskizun hori ondo amaitzen eta tokia aproposa ez izateak, antzerkia bezala bat-batekoa izateak eta leku txarrak baliorik gabekoa egin zuen ekitaldia, Jaialdiko beste batzuk bezala.

      Azkenean mundua salbatu ahal izan zen eta baita ikuskizuna ere, asko kostata, eta batez ere eszenarioan beren lana duin justifikatu zuten aktoreekin (eskas samarra dikzioan), defendatu ere defendatu baitzuten defendatzea zaila zena.