Liburua: Nafarroako azken mariskala
Egilea: Patxi Zabaleta
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 1991
Txalaparta etxeak argitaratu berri du Patxi Zabaletaren “Nafarroako azken Mariskala” hiru ekitalditako antzerkia, “Kiko Martinez Apestegia, / giltzapean denborarik gehiena / daraman Nafarroako preso politikoari” dedikatoriarekin.
Antzerki hutsaz gain, ba dakar, baita ere, “Hitzaurrea”, “Sarrera gisa” eta, ekitaldi bakoitzaren aurrean, “inguru eta egoera historikoa” argituz, egilearen azalpena.
Hasitakoan, historia eta literaturaren artean diren harremanez dihardu. honako hau diolarik: “Hori guztia —egiatan gertatua— literaturak ez du aldatu behar, baldin eta gerta zitekeenaren fikzionea adierazteko ez baldin bada”.
Hauzia Cascalesek zioen hura da: “Sólo se ha de notar, que cuando la acción es histórica, si no pasó la cosa como debiera pasar según el arte, eso que falta lo ha de suplir el Poeta, ampliando, quitando, mudando, como más convenga a la buena imitación”.
Seguruenetik, Zabaletak lortzen du antzerkiaren bidez Mariskalaren historia burutzea, baina alderantziz? Hots, gertaera antzerki bihurtzea?
Hildo honetan, hitzaurrea, sarrera gisakoa eta ekitaldi bakoitzaren egoera eta ingurua eurak atseginago dira, etorri aberatseko joera anplifikatzaile horrekin.