Pistolaren Begi
Zuri-Beltzak

Aveva due pistole con gli occhi bianchi e neri
Dario Fo, 1960
Itzulpen lana: Jon Aurre, 1984
teatro-testuak.com

teatro-testuak.com

Kartela.

Antzezpena: Maskarada antzerki taldea, 1984
 

 Egilea: 

Dario Fo
 

Karlos Panera Mendieta "Carletti"
 
 
Medikua, Brigada, Angelo, Abokatua, Antonio apaiza

Zuzendaritza

Itzulpena:

Jon Aurre

Imanol Agirre Etxebarria "Maholo" 
Furriela, KaxkagorriAtrezzoa

Mikel Martinez Etxarri  
"Super ipotxa" 
Doktorea, Pinin, susmagarria, Emakume-polizia. 
Testo moldaketak

Aktoreak eta aktoresak.

Peio Gutierrez Salcedo 
"Bladimiro" 
Ospitalezaina, Komisarioa, Karburo. 
Eskenografia 
 

Aitor Mazo "Piperrak" Mediku-Buruzagia, Luiggi, Polizia, Ruletti. 
 
Argiak: 
Iñigo Garai


Jostuna:
Ana Gutierrez
Patxo Telleria "Kilito"
Giovanni, Amnesikoa.

Marta Carlos Garpalsero "Labellaeaso" 
Angela

Aizpea Goenaga Mendiola 
"Potti"  
Luisa

Gestioa:
Marian Arruti
 
 
        «PISTOLAREN BEGI ZURI-BELTZAK» Dario Foren lehen garaiko lanetariko bat da. Lan honen lehen antzezpena 1960an egin zen. Argudioa benetako gertakizun 
batzuetan oinarritzen da: oroimena galdua daukan Collegnoko pertsona baten joan-etorrietan eta Pollastro izeneko bidelapurraren gorabeheretan, hain zuzen ere. Izan ere, Giovanni Galina ezizena bidelapur baten benetako izenari dagokion aipamen argi bat da. Lan hau Amerikar Komedia Beltzaren ildotik doa; halaber, Bertol Brechten  "Mackie Messer" obrako bidelapurraren eragina ere antzeman genezake antzezlan honetan. 

        Jatorrizko bertsioaren lehen eszenetan zoroetxe bateko mediku eta erizainak kantuka ari dira, satira kutsua mantentzen delarik; bertan konstituzioaren lehen atalburuaren aldaketa eskatzen da, Estatuaren oinarritzat «lana eta lapurreta» proposatuz, uste baita Estatuak berak izateko duen arrazoi nagusia horixe dela, hots, lapurreta. Horregatik, garaian garaiko botere politikoak hainbat aldiz zentsuratu izan du antzezlan honen zenbait eszena. 

        Bestalde, istorio honen ardatza pertsonaia bikoitza dugu. Bikoiztasun horrek (bata azkarra, bestea xinplea; bata bidelapurra, bestea ondradua...) gaia garatzeko modu manikeista eta moralista irudi luke. Baina, ez da hau Dario Foren jokabidea. Pirandeliar zalantzaz baliatuz, obra garatuz doan neurrian, gero eta zailagoa da zein den zein, nor den nor argi eta garbi jakitea. Antzezlanaren amaierarako, egileak hala nahita, denak, bai bidelapurrak, bai poliziak, sudur luzez mozorrotuta, ezagutezinak egingo zaizkio ikusleari.
 
Giovanni Galina.

Giovanni Galina...
Amnesikoa.

...eta amnesikoa
 

TESTU OSOA (zip)

teatro-testuak.com